Hasiera »
Dantzan bloga - Dantza
M. Olugbala
Erreka ondotik egiten den paseo baten antza du. ume baten ilusioa basoko sastraken artean. Euriaren soinua hostoen artean. Isolaturik norbaitek zer edo zer idatzi eta izkutatzen du, ingurukoek moldatu ez dezaten. Idazle isolatu batek zer edo zer idazten du eta konpartitzea erabakitzen du, ingurukoek moldatu dezaten.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
Artxiboak
- 2019(e)ko otsaila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
Zeri ematen diogu garrantzia?
2017-07-07 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Sinbolismoan etzanda nago,
sinbolismoa gutxi lantzen.
Zerbitzariak bezeroa lasaitzen,
klase elkartasuna
dirua uzten badugu alde batera.
Kontatzen ez dena,
diruak sortzen duen guztia
ez da guztiz erreala,
Kasualitatearen zati ulergarria
idazteko dudan askatasuna,
edo baztertuari uzten zaion txoko iluna
oso periferikoa dena.
Lanpostuan hila?
edo lanpostu bila?
Ni naiz diruak sortzen ez duen beste guztia.
80 euroko billetea gainean,
argumentazio isila.
Bakarrik jolastu daitezkeen jolas guztietaz aspertua.
Hiri bateko harri bateko iskina.
WITTGENSTEIN AFORISMOAK. II.
2017-06-27 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Ez ulertuek ere bai.
Erreakzioen azterketan dago gure jolasa eta etorkizuna.
Errepresentazio bat bada ere, zerbait gehiago ere bada. Zerbait gehiago esaten du, baina ez da hizkuntza bat.
Ez gara zertan etxera joan.
Nik zuhaitzak landatzeko aprobetxatuko nuke espazioa. Zaila izango zen zuhaitzen artean partidu bat jolastea, baina zuhaitzik gabeko zelai horrek ez nau erakartzen.
Niretzat gune oso mugatua da, espezializatuegia. Etxegabeak azken aldian inguruan dabiltza gunea erabilgarri egin nahian. Ez diete uzten. Jabeak erabakitzen du ez erabiltzea erabili daitekeena.
Erabiltzaileek erabakitzen dute beraien ideiak albo batera uztea.
Eta Mikel zubitik botatzen bada zu ere atzetik zoaz?
Beste zerbait ulertzen bada, hobeagoa izan dadila.
Momentu honetan bi bizitza eduki beharrean gaude.
WITTGENSTEIN AFORISMOAK.
2017-06-26 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
1.Hartu hitz hauek (edo beste batzuk) nahi duzuna ulertu eta zure bizitzan nahi duzuna aldatu. Ondoren berriz berdina egin beste hitz batzuekin.
2.Begirada baten balioa handia da, begiratzen diogunari balioa ematen diogunean.
3.Hizkuntzak bere mugak ditu.
Nire ezagutza hizkuntzarekiko mugatua da.
Nire adimenak ere mugak ditu.
Etortzen zaizkidan ideia asko horma horien artean errebotatzen geratzen dira. Hormak ez daude beti altuera berean eta errebote kopurua ere aldatzen doa. Batzuk amaieran ateratzea lortzen dute eta beste batzuk lurrean daude indarrik gabe.
Esfortzuak merezi du.
4.Artelan bakoitzak bere iluntasuna eta bere isiltasuna du. Zuloak, gabeziak, dudak, ez ulertuak, ideia ez amaituak,… Arima ez du existitzen.
5.Egitura konplexuetan gaude eta egitura konplexuak sortzen ditugu. Kable nahasi guztiak beltzak dira eta hauek bereizteko lanaren ostean, hauen beharraren galdera dator.
Zer behar dugu eta zer dugu?
6.Konplexutasuna aztertu dugu eta orain hau onartu edo ez erabakitzen ari gara.Parrafo bat idatzi dut eta hau onartzen dudan edo ez erabakitzen ari naiz.
7.Gutxi barru bideo jokoetan errealismoaren gorena joko dugu; igogailu batean sartuko gara eta benetakoa irudituko zaigu eta igoera aspergarria izango da oso.
8.Haur batek bere amari: zer da hori?
Amak bere haurrari; hori,…………….………da.
Haur batek bere amari; zer da hori?
Amak bere haurrari: zuk zer uste zu?
Haurrak: ……………….…………
9.Ez gatoz leku berdinetik, ez gaude leku berean eta ez goaz leku berera, baina elkar lagundu gaitezke bitartean. Esan dizut nire gelara sartu aurretik.
10.Badira gai batzuk, ideia batzuk landuko ez ditudanak, justu momentu honetan zuretzako garrantzitsuak diren kezkak. 10. txorakeria honek ez dizu lagunduko, saiatu zaitez zure arazo horiek gogoratzen (ni irakurtzen hasi aurrekoak)… pentsamendu gehienak beste norbaiten joko zelaian izaten ditugu.
11.Imajinatu labirinto erraldoi bat. Orain hormen ordez ateak ipini. Ateak ireki daitezke beste gune batzuetara igaroz. Labirinto honetan ezin zera galdu, hala ere, beste mila kezka dituzu.
12. Nahasmenduak argitzen nau.
OPERTURA
2016-12-28 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Oholtza gainetik
argiak oraindik itzalirik
hauxe esaten zuen idazleak:
Gau basatietako
egurra,
eszenatokira dator,
…basoa…
hemen gauez ezer…
oholtzak irauten du,
nork jaten du zura?
nork jaten du egin
zenuen hura?
nor zara eta noiz arte?
Piramideak eraikitzen
langileak zortzi orduz,
atsedena; arnasa eta ura
egurraren gainean
hitz harrotzak harri,
lan ez kualifikatuak,
kapitalismoaren oinarri
erosketak eta ez hausnarketak,
erosketa ez hausnartuak
kapitalismoaren oinarri
iluntasunean,
eszenatoki ahaztu hauetan kapitalaren disidenteak
zutik
garraxiak
…
burdinezko euriarekin ez dira entzuten…
iluntasunez ditut
hitzak lantzen,
entzun nahi duzuna inun.
iñora
Zulo beltzetan dira bizitzak
eszenatokirik gabe,
atsedenik gabe.
ILUNTASUNARI
2016-09-09 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Zereginak geratzen dira hemen barruan,
zereginak egunero,
lana,
nekea, zarata, beroa,
galdategia, meategia, fabrika,…
soldata kaxkarrekin bizirautea,
familia bat aurrera ateratzeko beharra
euria egiten badu aterkia,
eta inori begietara begiratu ez,
hor ez dago diru iturria.
zortzi, bederatzi,… orduz
kobazuloan sartzen gara
era konsziente batean,
eta iluntasuna sartzen da gure barnean,
gure hezurretan nekea,
itzaltzen gara iluntasunean.
egunero…
Platonekin geratzen nahiz eta egunero berandu dator…
zapiak eta hamar dira
eta bitartean
bere kobazuloa
pixkat apaintzen ibili beharko nahiz
harritzarrak
apurtzen
leku pixkat egiten,
nire
kateen soinua bizia da.
bakardean lagun
itxaroten dut
zuloan;
…
ezer ez da betirako
aldatu egin nauen guzti hori nahiz
hemen barnean.
iluntasun bat,
eta ibiltzea ia ezinezko
kontsumo ondasunen artean.
Platonekin geratu nahiz eta berandu dator…
eta bitartean
bere kobazuloa
txukuntzen jarraitu beharko dut
oraingoz
platonen laguntzarik gabe bizi beharko nahiz
(gera)
onartu ezazu oraingoz
guztiaren laurden bat
eta izorratzen jarraitu zaitez,
ihes egiteko eguna iritsi arte.
LE FORGERON
2016-08-31 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
plaza beterik zegoen
eta herria bertan zegoen, ikasten
eta
behingoz erabakiak hartzen.
esku ugari metala zorrozten
aldaketa handiak,
kaleetan poza.
Luis XVI.-ak lehenengo lerrotik ikusi izan ahal zuen dena…
zutik, txuriz jantzirik,
bere hitzek ez zuen eraginik jada,
barreak, ospakizunak,…
etorkizunerako baldintzak sortzen…
herri osoa goldatzearen saria zen iraultza,
baina tamalez goldatzen jarraitu behar izan genuen
…
lur beltzak gorriz tapatzen ibili ginen berriz ere;
hazietan pentsatzen, zuhaitzak eta sustraiak ahaztuz…
gure etxeak berriz ere sutan…
Orain Felipe VI. dugu
eta herria urbanoa da,
ez dugu ezer goldatzen.
Askatasunik gabeko hirietan bizitzeak
oraindik ez du saririk emanen.
ANTZERKIAK
2016-08-23 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Gutxitan hitzegiten dugu argi,
beti gaudelako eszenatoki aurrean
(antzezlanean)
Lurra gogortu egiten da goldatu ezean…
Gizaki argalak
gosez eraikiak
beldurrak, iragan ahaztuak.
Begiratu ezazu segundu batez
oihal gorri handien atzean,
bada bizitza itzalean.
Gorriz erabakiak,
haizea
oihal atzean,
hemen gaude eta ez gera,
eta lanean gabiltza.
…
ume langileak
eta bideak gurutzatuz
joan etorriak.
Koreografiak.
Hierarkiak
agintari krudel edo alferrak,
panpinak.
Omentzen ditugu harriak,
Noski,
inoiz ez hezur hautsiak.
egurrezko hezurrek
oraingoz,
ez baidute irauten.
Ez gara partaide, ez gara aske.
antzezlanetan ez daude
begirada garbiak,
ez dira errealidadez bustiak.
udako koplak
2016-08-22 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Udara edo…irribarrez beteriko argazkiak.
hondarraren artean toailak,
azalen dirdira.
Nire ideia guztiak eguzkitan
frigitzen.
udara prekarioa edo…inperialismo turistikoa
ez gara oporretara ohitzen,
ez ditugu ulertzen
uniformiatatearen ohiturak.
Zu ere etorri zaitezke hiri hau erostera.
Bidaiatuz…gauza gehienak ez dira konpontzen.
udara edo… ur gainean mugitzen ez hondoratzeko.
Umeak uretan jolasten, ezer ere ez ulertzeko.
udara; atsedena?
lan neketsuen amaieran?
koma bakoitzaren ostean?
perspektiba garaiak?
eta ondoren berriz itzulera
nora?
zertara?
zertarako?
Goizeko freskotasuna,
arratsaldeko itzalak,
hurbilago zinen udaran,
materialki zu.
ADAGIO II.
2016-08-16 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
I.
Kablea miaztu zuen
eta hil egin zen,
min gozoa.
II.
Ez da idazten egunero,
baina lasai dago idazlea,
ez baitda bizitzen egunero.
III.
Ez ezazu inoiz idazle batengatik sufritu,
baina ongi dagoela
esaten badizu
ez ezazu sinistu
IV.
Negozio onena,
beti,
lapurreta.
V.
Historian zehar izan dira
pertsonaia interesgarri aunitz,
haien lanak zuretzat inspirazio dira,
askotan beraiekin bizi zerala
amesten dezu.
Batzuetan negar egiten duzu,
ezin izan dituzulako ezagutu.
Ni oraindik banaiz eta ezagutu nahi zaitut.
VI.
Lan uniformeek klase sozialak bereizten zituzten,
proletargoa eta zerriak (jajaja).
Gaur egun uniforme asko ditugu;
lan bakoitzeko bat.
Garaipen estetikoa izan daiteke
eta aldi berean
langileen arteko batasunaren
porrotaren seinale.
VII.
Denbora urrea bada,
petrolioa odola.
VIII.
Nire arazoak ez doaz inora,
nekatu egiak daude.
IX.
Bizitza ezer, inor,
mundua grisa,
ezustekoz betea.
Bizitza errealak
eta aizunak
nahastuak.
MEXIKO
2016-08-07 // Sailkatu gabea // Iruzkinik ez
Lurra falta zaigu,
eskuak baino ez ditugu.
Lurra falta zaigu eta
ezin gara itsasoan bizi.
Hemen geratzeko ideia
babesten dugu,
jabeen izenak esku orrietan idatziak,
sarraskiak,
legeek ez gaituzte eusten,
…ez dute etorkizuna idazten…
eskurik gabeko lurra
izarren argian askatua,
…
eskuak lantzen
geratuko gara
bitartean…
hemen, bitartean, hemen
jaio daitezela izar gehiago
Lurrari lotuak,
lur azpian arbasoak,
gertu,
ez gara aldatu,
ez gaituzte beldurtu,
baina,
ez ireki gauez.