Dantzan
Hasiera » Sailkatu gabea » WITTGENSTEIN AFORISMOAK. II.
Eka27 0

WITTGENSTEIN AFORISMOAK. II.

Atalak: Sailkatu gabea

  1. Filosofo iaio eta hasiberriek uxo baten kaka arropan jaso eta onartzeko tresnak dituzte. Filosofo hasiberriak azkar garbituko du bere burua eta segituan bere arazo larriagoekin lanean jarraituko du. Adituak ordea epe batez, izandako lasaitasunaz harro geratuko da, erakutsitako gaitasunarekin gustora.
  1. Kapitalaren interesak borrokatu ahal dira edo ez. Kapitala ordea gure interesen aurka eraiki da.
  1. Ulermen orok sortzen du erreakzio bat.

Ez ulertuek ere bai.

Erreakzioen azterketan dago gure jolasa eta etorkizuna.

  1. Pinturak ez du hitzik, ez du araurik. Hizkuntza desitxuratu egiten du, baina ez da hizkuntza desitxuratu bat.

Errepresentazio bat bada ere, zerbait gehiago ere bada. Zerbait gehiago esaten du, baina ez da hizkuntza bat.

  1. Abesti baten barruan beste abesti bat entzun dut segundo batez.
  1. Gure garaia ez da aurrekoa guztiz ulertzera iristen. Eta beste asko alboratzen ditu. Nire lagun historialariak triste daude beraien etxeetan.
  1. Ideia on batek badu gehiago garatzeko tarte bat. Etxera bidean etxea ikusi dudan momentua, ideia bada, bidaia bukatzean jada etxean sartuz agian ideia ez da. Edo gutxienez ez hain ona.

Ez gara zertan etxera joan.

  1. Errealeko futbol zelaiaren erabilera komunala ez dago eztabaidagai. Jarraitzaileek (fededunek) zer ahal dute erabaki? Partidura joan edo ez? Partidura ez badoaz damua existitzen da?

Nik zuhaitzak landatzeko aprobetxatuko nuke espazioa. Zaila izango zen zuhaitzen artean partidu bat jolastea, baina zuhaitzik gabeko zelai horrek ez nau erakartzen.

Niretzat gune oso mugatua da, espezializatuegia. Etxegabeak azken aldian inguruan dabiltza gunea erabilgarri egin nahian. Ez diete uzten. Jabeak erabakitzen du ez erabiltzea erabili daitekeena.

Erabiltzaileek erabakitzen dute beraien ideiak albo batera uztea.

  1. Jarrera edo izaera niretzako zerbait oso serioa izan da beti. Duda handiz jokaturiko jokoa. Askotan nire jarrera aztertu dut lortu nahi nituen emaitzekiko, hau da, emaitza horiek izateko jarrera hori izan behar dut? Onartzen dut? Emaitzetan zentratu ordez hau lortzeko ekintza bakoitza aztertu dut. Ume gazte batek ordea alderantziz egiten du dena, helburuek baldintzatzen diote jarrera. Seguraski emaitzekin gustora dago, baina nor da?

Eta Mikel zubitik botatzen bada zu ere atzetik zoaz?

  1. Batzuetan borobiletan bueltaka ari naizela iruditzen zait. Segituan lasaitzen naiz, ez dira borobil berdinak. Sorkuntzak darrai.
  1. Usteltze fasean dagoen sistema batek kultura erabiltzen du gure aurka.
  1. Esan nahi dudana esaten dut, baldin ulertzen den.

Beste zerbait ulertzen bada, hobeagoa izan dadila.

  1. Kapitalismoan lanaren banaketa kolektiboa da. Kolektibo horretan egokitzen saiatu ahal gara, baina ez gera benetako kolektibo bat izango.

Momentu honetan bi bizitza eduki beharrean gaude.

  1. “Nire lana kaka bat da, baina familia bat dudanez hortan zentratuko naiz”. Soldatapeko lana desagertu zen.
  1. Inongo medikurik, ez du inongo estankurik, inoiz erre.
  1. Pentsamendua zerbait amaitua gabea da lehen esan dugun bezela, baina beno momentuz bertan bizitzeko balio digu. Gela guztietan ez dago argia, baina gehienetan bai, leihoren bat konpondu behar da, oraingoz…

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

M. Olugbala

Erreka ondotik egiten den paseo baten antza du. ume baten ilusioa basoko sastraken artean. Euriaren soinua hostoen artean. Isolaturik norbaitek zer edo zer idatzi eta izkutatzen du, ingurukoek moldatu ez dezaten. Idazle isolatu batek zer edo zer idazten du eta konpartitzea erabakitzen du, ingurukoek moldatu dezaten.

Iruzkin berriak

    Artxiboak

    • 2018(e)ko abendua
    • 2018(e)ko uztaila
    • 2018(e)ko martxoa
    • 2018(e)ko otsaila
    • 2018(e)ko urtarrila
    • 2017(e)ko abuztua
    • 2017(e)ko uztaila
    • 2017(e)ko ekaina
    • 2016(e)ko abendua
    • 2016(e)ko iraila
    • 2016(e)ko abuztua
    • 2016(e)ko uztaila
    • 2015(e)ko abendua
    • 2015(e)ko azaroa
    • 2015(e)ko urria
    • 2015(e)ko iraila
    • 2015(e)ko abuztua

    Kategoriak

    • Sailkatu gabea

    ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA