Euskal hedabideon eragina biderkatzeko aukera, eskura
Herri honen burujabetzaren bidean euskarazko hedabideok misio garrantzitsua dugu: Euskal Herrian hedabide nagusi bilakatzea. Ez da erronka makala. Gaur egun, gure txikitasunetik erdal medioei banaka irabaztea oso zaila da, ia ezinezkoa. Egitura enpresarial erraldoiak dauzkate, inbertsore pribatuak, publizitate instituzional bidez erakundeek euskarazkooi baino ehunka milaka euro gehiago ematen dizkiete, eta beren berri agentziekin, hedabide taldeekin eta interes politikoekin, sare gisa...
Read MoreHamar urtean 700 kazetaritik gora hil dituzte, aurten 54 oraingoz
Azken hamarkadan 700 kazetaritik gora hil dituzte lanean ari zirela. Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak salatu du hilketa gehienak nahita egindakoak izan direla, langileok aurretik ustelkeria eta kriminalitate salaketak egin izan baitituzte. Kasuen %90 inongo ikerketarik gabe itxi izan dituzte. Bataz beste, bost egunetik behin kazetari bat hiltzen dute lanean ari dela, NBEk emandako datuen arabera. 2015ean 54 kazetari hil dituzte eta 150 atxilotu Mugarik Gabeko Kazetariek emandako datuen...
Read MoreBi kazetari hil dituzte Brasilen astebetean
Brasilgo irrati esatari Djalma Santos da Conceição hilik aurkitu dute Kazetariak Babesteko Batzordeak salatu duenez (CPJ ingelesezko sigletan). Larunbatean, Bahia estatuko ipar ekialdean bahitu zuten ezezagun armatuek eta ilunabarrean topatu dute bere gorpua, tortura zantzuekin. Kazetariaren hilketa Evany José Metzker blogari kritikoa burua moztuta aurkitu zutenetik astebetera gertatu da. “Astebetean gertatu diren bi kazetari brasildarron heriotza basatiek adierazten dute prentsaren...
Read MoreInformazio askatasuna arriskuan, Europar Batasuna filtrazioak zigortzeko legea prestatzen ari da
2013tik Europar Batasuna enpresen informazioa argitaratzearen aurkako zuzentarau bat prestatzen ari da. Corporate Europe Observatory elkarteko kide Martin Pigeonek salatu du Diagonal egunkarian, baita itun honen arriskuen berri eman ere. Sekretu komertzialean oinarrituko litzateke legea. Horrela, “enpresaren izen ona kaltetuko lukeen edozein informazio edo barne dokumenturen” eskuratzea, erabiltzea eta legez kanpo argitaratzea zigortu nahi dute Pigeonen arabera. Ikertzaileak adierazi du...
Read More