Irlandan elkarbizitza sustatzeko saioak IRAko kide eta soldadu britainiar ohien artean
Erresuma Batuko lau militar ohi eta IRAko lau kide ohiren arteko bileraren kronika argitaratu du The Guardian egunkariak. Irlandan ere elkarbizitza eta bakea sustatzeko lanean ari dira hainbat erakunde. Bi ordu iraun zuen aurrez aurrekoa giro onean joan zela dio Ian Cobain kazetariak. Zortzi pertsona hauek armak zergatik hartu zituzten, beren erabakien ondorioak eta bake iraunkorrari egin nahi lioketen ekarpenaz mintzatu ziren. Deigarria da IRAko kide ohiek ez dituztela beren izenak eman nahi...
Read MoreSoldadu britainiar ohiek Belfasten zibilak hil zituztela aitortu dute
Britainia Handiko armadako kideek Irlanda Iparraldeko zibilak hil zituzten, operazio horietan ibilitako kide batzuek BBCri aitortu diotenez. Inteligentzia zerbitzuek Military Reaction Force (MRF) taldea eratu zuten 40 kiderekin eta 18 hilabetez aritu ziren Belfasten lanean, 1973an bertan behera utzi zuten arte. Talde honetako kideek publikoki lehen aldiz egin dute hitz eta beren lana Belfasten IRAko kideak “ehizatzea” zela esan dute. Beren ustez, unitateak “bizitza asko...
Read MoreGerry Adamsen artikulua Thatcherren heriotzaren harira
Gerry Adamsek An Phoblatch egunkarian Margaret Thatcher hil da artikulua plazaratu du. Hemen euskaratuta irakur dezakezue Sinn Feineko buruak Burdinazko Damaren heriotzaz egiten duen irakurketa. Loturak nik jarriak dira: Margaret Thatcherrek min handia egin zien irlandar eta britainiarrei Lehen Ministro izan zen denboran. Aplikatu zituen politikengatik, langile-klasean oinarritutako komunitateak deuseztu zituen. Nazioarteko gaietan izan zuen papera ere gerrazalea izan zen: Txileko diktadore...
Read MoreIrlanda negoziazioetan aurrera
Gerry Adamsen iritzi artikulu interesgarria kaleratu zuen atzo The Guardian egunkariak. Izenburua: Irlanda batua posible da. Ez daude lo Irlandan, eta ekainaren hasieran Irlanda Batuari buruzko konferentzia egin dute New Yorken ideiak finkatzen hasteko, eta Adamsen artikuluan aipatzen da otsailean fase berrian sartuko direla Sinn Féinek Westminsterrekin aste honetan hasi dituzten negoziazioak. Estrategiarik onena bakearen bidetik doala erabaki duten errepublikarrentzat, ordea, ez da...
Read MoreIrlanda iparraldea: Ke artean hasitako bidean bakea lantzen (eta X)
Apirilaren 10ean suertatu zen Ostiral Santua orain hamar urte. Dudarik gabe ez zen erraza izan alde guztietako kideak mahai beraren inguruan bildu, gauerdiko azken epea gainditu eta 18 ordu beranduago kez betetako gela adostutako testuarekin uztea. Batzuk irribarretsu, besteak serio. Denak begi-zulo nabarmenekin eta nekeak hartuta. Blokeatua zirudien herri baten historian, aurrera egiteko nahiak bultzatutako akordioa. Ostiral Santuko Akordioa. Edo Belfasteko Akordioa. Edo Stormonteko Akordioa....
Read MoreIrlanda iparraldea: Stormonten barrena (IX)
Txundigarria da Belfast kanpoaldean kokatutako Stormont jauregia, kanpotik eta barnetik. Barnetik are handiagoa da kanpotik baino. Marmolezko pareta eta zutabe zuri handiek apainduta. Egurrezko lur dotorea eta urrezko argi erraldoiak sabaitik zintzilik. Zenbait telebista kamera azken orduko lege garrantzitsuren baten testigantza grabatzen ari dira sarreran, bozeramaile serioaren ahotik. Historia handiko eraikina izateaz gain, istorio asko bizitakoa ere bada. Pasadizo bat nabarmentzearren,...
Read MoreIrlanda iparraldea: Umeak koxkortzen (VIII)
Leku lasaia da oso Hego Belfasteko Short Strand deitzen diotena. Unionistak gehiengo (60.000 pertsona) diren eremuan kokatutako irlandar abertzaleen (3.000 pertsona) gunea da berau. Egun, beti dago irekita auzora sarrera ematen duen burdinazko ate lodia. Haurrak lasai ederrean ari dira kalean jolasean. Iraganeko borrokak liburuetarako geratu dira. Berrogei bat urte edukiko dituen gizona banku zurian dago eserita, errepide ondoan. Ez da gune turistikoa hau. Gutxi dira ezagutzen ez dituen...
Read MoreIrlanda iparraldea: Helduko den eguna (VII)
Tiocfaidh ár lá. Gose greban hil baino ez askoz lehenago Bobby Sandsek ezagun egin zuen esamoldea. “Helduko da gure eguna”, itzuliko genuke euskaraz; “Txoki ar la”, irakurriko genuke gaeliko irlandarrez. Egun, mugimendu errepublikarraren esaldi kuttun bilakatu da Tiocfaidh ár lá. Irlanda bateratua eta Britainia Handitik kanpo izango den eguna da errepublikarrentzat helduko den hori. Urte askoz, hau izan da irlandar abertzale gehienek gaelikoz jakin duten esamolde bakarra. Muraletan...
Read MoreIrlanda iparraldea: Adreiluaren bitartekaritza (VI)
Elkarren ondoan eraikitako etxe asko elkarri bizkar ematen bizi dira Irlanda iparraldean. Leihorik ez batak bestearentzat. Horren ordez, burdinazko sare lodiak, zeruak aska lezakeenaren beldur. Tartean, sei metroko bakearen murruak. Auzune katoliko eta protestanteen banaketa ez da betidanik hor izan den kontua. Familia askok beren bizilekua utzi behar izan zuten beste komunitatetik jasotako eraso eta mehatxuen ondorioz. Datu bat ematearren, gatazkak indar hartu zuen urteetan, 1969. urtetik...
Read MoreIrlanda iparraldea: Iragana present (V)
Irlandako kondairak dioenez, Cúchulainn izeneko gerlaria izan zen bertako lurren defendatzailerik adoretsuena, jainkoen laguntzarekin kanpotik etorritako etsaiarekin inolako gupidarik ez zuena. Ezpata eskuan, ez omen zegoen hura garaituko zuen armada edo gerlaririk. Hala, behin, lantza batek larri zaurituta utzi zuenean, bere burua harri bati lotu eta borrokan jarraitu zuen, zutik hil zedin. Cúchulainn bi oinen gainean ikusita, ezpata tinko eutsita, etsaia oraindik ez ei zen hurbiltzera...
Read More