Arboledan madalena. Meatzaldeko egunik handiena.
Uztailak 22 dugu gaur eta urtero bezala, egun handia da Arboledan. Madalena eguna. Goizean goiz esnatu, hamaiketakoa lagunekin egin, mendian gora abiatzekoa. Meatoki ohien arrastoen artetik, zulo handi, harroka zahar, zelai umel iritsiko gara Galdameseko Uraiaga ingurura. Mendiak elkartzen gaitu bi aldeetako lagunak, duela ez hain aspaldi gain hauetan elkarrekin bizi izan ziren langile meatzari haien haien oroigarri. Topatuko ditugu jatorri tradizionalez lorez apainduriko lastoko kapelaz...
Read More
Iruzkin berriak