Algara, edo ez gara
Hasiera » Txisteak » Hiru umore ttantta asteburua zipriztintzeko
Api12 2

Hiru umore ttantta asteburua zipriztintzeko

Atalak: Txisteak, Umorea

ARDOZALEEN BILERA

Duela gutxi, Bilbon egin zen ardozaleen azoka batean, Aragoiko, Landetako, Gaztela-Mantxako eta Arabako Errioxako ardozale batzuek elkar ezagutu eta bertako jatetxe ezagun batera bazkaltzera joan ziren.

Mahaian eseri eta zerbitzariak zer edan behar zuten galdetu zienean, aragoiarrak honela eskatu zion:

–          Niri atera Cariñena bat, mesedez.

Berahala, Landetakoak:

–          Eni, otoi, Tursan bat.

Gaztelauaren ahotsa entzun zen ondoren:

–          Nik Ribera de Duero bat nahi nuke…

Errioxarra isilik zegoela ikusita, denen begiradak harengana zuzendu ziren:

–          Eta niri Heineken bat, mesedez!

Denek harriturik begiratu zioten, eta isiltasun lipar baten ondoren, errioxarrak:

–          Inork ez badu ardorik edan behar, nik ere ez!

 (ARGIAren 2362. alean argitaratua)

 

PAGOAK ETA HARITZAK

 

Gaurko hau Sagrario Alemanek EKTn kontatutako historia polita da.

Aste zuri horietako batean elkartu omen dira Belaguan Marcillako San Bartolomé eskola publikoko ikasleak eta Altsasuko Iñigo Aritzako ikastolakoak.

Kanpoaldean jolastean ari zirela, Marcillakoek Altsasukoak euskaraz ari zirela entzun eta halako batean mutiko batek hauxe galdetu omen zion altsasuar bati:

–         ¡Oye! ¿Vosotros sois de pago?

–         ¡No! ¡Nosotros de Pago no, nosotros de Aritza!

 (ARGIAren 2363. alean argitaratua)

 

BILERA PARADISUAN

Europako gobernuburuen bilera amaitu ondoren Rajoyk, Hollandek eta Merkelek helikoptero bat alokatu dute Brusela zerutik ikusteko. Hiru pertsonaje hauek ikusterakoan, pilotuak munduaren aldeko ekintza bat burutu nahi izan du eta bere burua paraxutean bota ondoren, hantxe utzi ditu bakarrik. Instant batean helikopteroak lurra jo du, lehertu eta hirurak hil egin dira.

Bat-batean Jainkoaren aurrean azaldu dira. Eta honek, aurpegi zurbilez hala galdetu die:

–         ”Zuek zer uste duzue? Zerura sartzea merezi duzuela”.

Eta Rajoyk:

–         Nik uste dut baietz, Espainia krisitik ateratzen saiatu naizelako!.

–         Eser zaitez nire eskuinean –erantzun dio Jainkoak-. Eta zuk zer uste duzu François?

–         Nik uste dut Jauna, zuk erabakitzen duzuna ondo erabakita egongo dela!

–         Ondo da! Bada, eser zaitez nire ezkerrean! Eta zuk Angela? Zuk zer uste duzu?

–         Nik uste dut niri dagokidan lekuan zaudela eserita !

(ARGIAren 2364. alean argitaratua)

2 Iruzkin

  1. Ni neure buru | 2013 apirila 14 at 17:50

    Benetan pasatakoak:

    Informatikako klase bat ematen ari zen irakasle erdaldun bizartzu bat eta ikasle batek ez zion jaramonik egiten. Honakoa esan zion:
    -Mira a la pizarra!
    -Pizarra? Hik bai pizarra…

    Gazte bat okindegi barrura sartu eta:
    -Hola buenos dias, quiero dos pans.
    -¿Dos pans? -zerbitzariak ez zuen ulertu- No hay.
    -¡Como que no! -mostradorearen atzealdea hogiz beterik zegoela ikustean- !Tiene que hay!

    Reply
  2. kike | 2013 apirila 15 at 23:26

    Politak! Milesker! Astekarian edo beste nonbait argitaratzez gerotan zure izena erabiltzea nahi (horretarako, bidali email batean, mesedez)

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kike Amonarriz

Blog honetan, nire bizitzaren ardatz nagusiak diren soziolinguistikaz, umoreaz eta hedabideez jardun nahi dut. Eta gai horiek eta nire eguneroko jardunak ekar ditzaketen bestelako kontuez.

Kike Twitterren

Jarraitu @KikeAmonarriz

Tweets by @KikeAmonarriz

Kategoriak

  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Komikiak
  • Kultura
  • Nazioartea
  • Sailkatugabeak
  • Soziolinguistika
  • Txisteak
  • Umorea
  • Zinema

Azken bidalketak

  • Hizkuntzak maite dituen jendea
  • “PENSAR EN VERS” Mediterràniako bertsolaritzaz
  • “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua
  • ‘Maisu-maistrak eta ministroak’ eta beste hamairu txiste
  • Gerra hotsak komikietan

Iruzkin berriak

  • Kike Amonarriz: “Euskararen normalizazioan aukera historiko baten aurrean gaude eta ezin dugu alferrik galtzen utzi”(e)k “Bai Euskarari” Sarien banaketan irakurritako testua bidalketan
  • Egonean egoteak balio ez duenean(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • Adriano(e)k ’Ras yr Iaith’! Galeseraren aldeko lehen Korrika atzeratu egin da bidalketan
  • patxi lurra(e)k Atsegin ditudan 10 abesti katalan “Diada” egunerako bidalketan
  • Kike(e)k Gerra hotsak komikietan bidalketan

Artxiboak

  • 2015(e)ko iraila
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA