AMILDEGIAREN ERTZETIK
Hasiera » Sailkatu gabea » ELA, udal gobernuaren manporreroa
Aza22 3

ELA, udal gobernuaren manporreroa

Atalak: Sailkatu gabea

Zalantzan jartzen dut Gernika-Lumoko ELAko udal ordezkari liberatuek jakingo ote duten zer den klase borroka edo langileen aldeko borroka, ustez hauen ordezkari sindikal badira ere.
Zalantzan jartzen dut, halaber, jakingo ote duten zer den ekitatea (dagokionari ematea merezi duena dituen meritu eta baldintzen arabera), berdintasuna (desorekarik ez izatea maila eta kategoria bera dutenen artean –lanpostuen balorazioa-) eta justizia (lanaren onurak eta kostuak langileen artean banatzea, irizpide baten edo irizpide eskala baten arabera, gutxien duenari gehiago emanez, ekitatea eta berdintasuna lortze aldera).
Gurean, behintzat, ez dut uste desberdintzen dakiten nor den enpresa eta nor langile, edo beste era batera esanda, gure udaleko ELAko ordezkari sindikal liberatuak distantziakide dira batzuetan, hau da, distantzia beretik begiratzen eta aztertzen dute patronalaren eta langileen egoera, hau dena delakoa izanda ere. Edo, bestela, gehienetan, argiago esanda, patronalaren filosofiatik hurbilago daude, langileenetik baino.
Gurean ELAko ordezkari liberatuek bat egiten dute udal gobernuaren izaera neoliberalarekin eta lan-injustizien aurrean kikildu eta amore ematen dute, aurretik ahoa zabaldu barik, enpresak proposatzen dituen apurrekin. Egin berri den lanpostuen balorazioan, kasu.
Eta sektario jokatzen dute. Langileen batzarrak proposatu ordez, afiliatuen txutxu-mutxu mono-pertsonalak antolatzen dituzte, batzar orokor serioan planteatu daitezkeen zalantza eta kezkei erantzuten jakin ez eta ikaratan jartzen direlako. Eta badira kontuan hartzen ez dituzten langile afiliatuak ere. Kaka praketan jartzen direlako hauen haserre biziari erantzun koherente eta sinesgarririk ematea ezinezko zaielako. Eta zergatik haserre bizia? Bada, udaleko ELAko ordezkari sindikal liberatuek ondoriorik gabeko zeregin motela egiten dutelako, edo bestela esanda, zer egiten duten langileek jakin ez dakitelako (konfiantzazko afiliatuak izan ezik), sen sindikalistarik ez dutelako, eta bilatzen duten bakarra delako sekzio sindikal sendoa izatea liberatu gehiago izan ahal izateko. Eta zenbat eta liberatu sindikal gehiago izan, orduan eta jai egun gehiago liberatu sindikalistentzat.
Eta bada, gainera, sekzio sindikal honetan egoera onartezina, liberatu sindikal izainarena, espartzu toxikoz burua jantzia, sekzio sindikalak ezta langile afiliatuek ere aukeratu ez dutena, eta astean behin egokitzen zaion egun sindikal librea igerilekura joateko profitatzen duena. Patronalak ere onartu egiten du egoera hau ezer esan barik. Hona, bada, distantziakidetasunarena. Eta injustiziarena. Eta salagarria.
Honegatik guztiagatik, bada, labur lotu beharko lituzke Txiki jaunak jauntxo trazak hartu nahi dituzten tokian tokiko zenbait liberatu sindikal, sindikatu bertikala bilaka ez dakion.

3 Iruzkin

  1. Rass | 2017 abenduak 14 at 10:56

    Amorru horrekin idazkeak ez dau onik egiten sindikalgintzari, iritzi hau nondik datorrela jakinda.
    Amarru politiko-sindikalaren kutsu izugarria dauka honek,
    Zeozer ondo egiten ari dira ELAkoek honela agertzeko LABekoa komunikabidetan hatuskunde redituak lortzearren.
    Bermeoko Udalean adibidez, egoera justu kontrakoa da.
    Ondo izan Konpañero!

    Reply
    • karlos | 2017 abenduak 15 at 9:48

      Ba hor be txakurrak ortozik

      Reply
  2. JJ | 2018 otsailak 3 at 22:40

    Ez dakit Gernikako udalean zer gertatzen den. ELAko “ustel” horien bertsioa jakin beharko litzateke.
    Baina hedabide honetako gaia da hau?
    Badute liberatu “jaizale eta saldu” horiek zeure akusazioei erantzuteko aukerarik Argian?
    Ez dakit ba oso zintzo ari ote zaren.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

KARLOS GORRINDO ETXEANDIA

Kazetari eta idazle badaezpadakoa. Ofizioa euskara teknikaria; afizioa idaztea. Ni ez naiz nor zurean sartzeko baina nire esana astintzaile bazaizu, ederto!

@KGORRINDO TWITTERREN

Follow @kgorrindo Tweets by @kgorrindo

Azken bidalketak

  • Itxurakeria eta plantak
  • Xenofoboa eta negatibista
  • Milan Kundera parafraseatuz
  • Hain gara ezdeusak!
  • Arrakalak

Iruzkin berriak

  • Euskal komunitatea trinkotzeko tresna ezinbestekoak | Arian-arian(e)k Itxurakeria eta plantak bidalketan
  • Juan(e)k Harria ibili dabilen arren, goroldioak itsatsita jarraitzen du bidalketan
  • karlos(e)k Perbertsioa bidalketan
  • JJ(e)k Barre egiten digute bidalketan
  • JJ(e)k ELA, udal gobernuaren manporreroa bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Euskara
  • Gizartea
  • Politika
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA