AMILDEGIAREN ERTZETIK
Hasiera » Data honetan egindako artikuluak: azaroa, 2014
Aza25 0

DEIALDIA

Posted in Euskara

Euskararen egoera sozio-kultural-ekonomikoa zein den ikusita, neurriak hartzeko eta ekintzetara jotzeko garaia delakoan nago. Hori dela eta, nik neure izenean eta neuk ahalordetzen ditudan gogaideenean, hauxe ADIERAZI nahi dut: Gure hizkuntzak berez ez du nahiko indarrik egun egon dagoen zainketa berezien gelatik ateratzeko. Gaixorik, ahul, adorerik gabe, motibaziorik gabe, triste eta zinkurinka dihardu etengabean. Hilurren dagoela jakin daki. Eta kukua egitera joaten zaizkionak irri-etsi eta...

Read More
Aza21 0

Euskaljantziak

Posted in Sailkatu gabea

Egongo ote da munduan hizkuntzarik geurea beste aztertu eta ikertzen dutenik? Ezetzean nago. Euskaltzaindiaren Jagon Jardunaldietan euskararen egoera Euskal Herriko hiriburuetan aztertu dute duela gutxi. Eta pazientzia eskatu digute. Aurreko batean, Hitz Ordenaren Erabilera Estrategikoen gaineko liburua aztertu zuten Donostiaratutako hizkuntzalari, soziolinguista eta beste hainbat adituk. Eta Seber Altuberen Erderismos liburuaren bertsio berritua iruditu zitzaigun. Xamarrek mintegia...

Read More
Aza19 0

Ahal dugunentz

Posted in Sailkatu gabea

Gaurkoan arrazoia eman behar diot Andoni Ortuzar jaunari: Podemos-ek lanean erakutsi beharko du aspalditik zabaltzen diharduen teorizazio politiko guztia zelan gauzatu. “Eskuak zikindu” -Ortuzar jaunaren arabera- beharko ditu lanean, eta egindakoaren ondorioak denborarekin jarriko zaizkigu ikusgai. Bidea ibilian egiten baita. Jakin badakigu, gainera, sistema usteldu honek munduko arimarik aratzena ere zikintzeko gai dela. Eta kontuan hartuta jendartea berez eta senez keria guztien...

Read More
Aza17 0

Nahi duena esaten duenak behar ez duena entzun beharko du

Posted in Sailkatu gabea

Tximino bati metraileta utzi eta tiroka hasiko zaizu norabide jakinik gabe. Kontziente ere ez da esku artean duen tramankuluaren gakoari sakatuz gero, zelako triskantza eragin lezakeen. Kontrolatu ezin den erreakzio mekanikoa ei da. Hori dela eta, tximinoarengandik datorren pertsona bati botere kuota minimoa eman, eta direnak eta ez direnak esan eta egingo ditu, kargu horren aitzakipean bere baitako mamu eta izakera psikopatologikoei bide emateko. Inoren gainetik egoteak, pulpitotik berba...

Read More

KARLOS GORRINDO ETXEANDIA

Kazetari eta idazle badaezpadakoa. Ofizioa euskara teknikaria; afizioa idaztea. Ni ez naiz nor zurean sartzeko baina nire esana astintzaile bazaizu, ederto!

@KGORRINDO TWITTERREN

Follow @kgorrindo Tweets by @kgorrindo

Azken bidalketak

  • Perbertsioa
  • Barre egiten digute
  • ELA, udal gobernuaren manporreroa
  • Euskararen maitaleak
  • haikua

Iruzkin berriak

  • karlos(e)k Perbertsioa bidalketan
  • JJ(e)k Barre egiten digute bidalketan
  • JJ(e)k ELA, udal gobernuaren manporreroa bidalketan
  • JJ(e)k Barre egiten digute bidalketan
  • karlos(e)k Barre egiten digute bidalketan

Artxiboak

  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Euskara
  • Gizartea
  • Politika
  • Sailkatu gabea

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA