Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an
• Zenbaki horrek esan nahi du % 0,87 hazkundea egon dela aurreko ekitaldiaren aldean. Sektoreak 5.159 lanpostu biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta langile-kopurua % 1,26 areagotu da joaneko ekitaldiaren aldean.
• Datuak gaur eman dira argitara, Euskal Herriko Hizkuntz Industrien Elkarteak (LANGUNE) Donostian egin duen Urteko Asanblada Orokorrean. Elkartea 40 erakunde biltzen dituen aurreklusterra da.
2015ko martxoaren 26an.- Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hizkuntza-industrien sektoreak 280.122.244 euro fakturatu zituen iaz, aurreko ekitaldian baino % 0,87 gehiago. Sektoreak 5.159 langile ditu, hau da, Euskadin lanean dauden biztanleen % 0,50, eta horrek esan nahi du langile-kopurua % 1,26 areagotu dela 2013aren aldean.
2015eko ekitaldirako aurreikuspenen arabera, enplegua % 1,80 igoko da eta fakturazioa % 1,93, hurrenez hurren. Gipuzkoako eta Bizkaiko erakundeek nagusitasunari eusten diote, EAE osoko establezimenduen % 83 bi lurralde horietan baitaude. Datuak gaur aurkeztu ditugu jendaurrean, LANGUNEren urteko Batzar Orokorra egin ondoren, Donostiako Zientzia eta Teknologia Parkean..
LANGUNEk (Hizkuntz Industrien Aurrekluster Elkartea Euskal Herrian) itzulpengintzan, hizkuntzen irakaskuntzan, eleaniztasunaren kudeaketan eta hizkuntza-teknologietan lan egiten duten 40 erakunde biltzen ditu (enpresak, zentro teknologikoak, erakundeak eta unibertsitateetako ikerketa-taldeak). Enpresa elkartuek EAEko hizkuntza-industriaren establezimendu guztien % 12 osatzen dute. 40 bazkideek 51,75 M€ fakturatu zituzten iaz, eta sektoreko enplegu osoaren % 25 hartzen dute Euskadin.
LANGUNEren Batzar Orokorrean, 2014ko Ekintza Planean planteatutako proiektu eta ekimen nagusien laburpena aurkeztu dugu, eta aipatzekoa da plan hori iazko Batzarrean aurkeztutako 2014-2017 aldirako Plan Estrategikoaren emaitza dela. Hizkuntz Industriak Euskadirentzat sektore estrategiko gisa kokatzea da erronka nagusia. Ildo horretan, industria-sektore horrek honako hiru erronka hauei erantzun nahi die: euskal enpresetan hizkuntz aniztasunaren kudeaketa sartzea, espezializazio adimentsua ahalbidetzeko hizkuntz teknologiak sustatzea, eta Euskadiren hizkuntz eredua proiektatzea eremu urriko beste hainbat hizkuntzarentzat.
Jardunaldira gonbidatu gisa bertaratu dira, batetik, Jorge Jiménez jauna, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, eta, bestetik, Iñaki Tellechea jauna, SPRIko Enpresa Sustapeneko zuzendaria. Batak eta besteak bertatik bertara ezagutu nahi izan dituzte
Iruzkinik ez
Trackbacks/Pingbacks