Bata zuria erantzita
Hasiera » Prospekzioa » Euskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia
Abu27 1

Euskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia

Atalak: Prospekzioa, Sailkatugabeak

Joan den abuztuaren 19an François Hollandek, Frantziako presidenteak alegia, bere gobernua elkartu zuen 2025. urtearen inguruan zein nolako Frantzia izatea amesten duten eztabaidatzeko. Berri hau oso berri-emaile gutxitan azaldu zen, baina niretzat munduan abuztuan gertatu den berririk eredugarrienetakoa izan da.
Enpresa ertain eta handietan ohikoa izaten da plangintza estrategikoak prestatzea hurrengo hiruzpalau urterako, baina gehienok urteko kudeaketa plangintzekin funtzionatzen dugu. Hauteskundeetan alderdiek hauteskunde-programa planteatzen dutenean euren asmo estrategikoen berri ematen dute, baina horiek gehienetan hautesleen botoari begira egiten dira. Izan ere, gauden krisi egoeran, egunetik egunerako sorpresen zain gaudela, enpresek eta estatuek inoiz baino gutxiago begiratzen diogu biharkoari eta are gutxiago etzikoari.
Frantzian, aldiz, etzikoari begiratzea erabaki dute eta horretarako abuztuak arlo askotan eskaintzen duen tregua garaia aukeratu dute. Bateren batek pentsa dezake Frantziak krisia gainditze bidean duenaren sentimendua duela eta beste gauza batzuetan pentsatzen hasteko gai dela; iritziak iritzi nire ustez Frantziak egindako mugimendu hau planifikatuta zuten agintariek eta egoerak lagun, une aproposa topatu dute aurtengo abuztuan, ez baita lehen aldia Frantziako gobernuak horrelako burutaziotan sartzen dela.
Eta Euskal Herria 2025ean nolakoa nahi dugun amestu al dezakegu euskaldunok? Euskara, hondakinak, energi iturriak, portuak, aireportuak, enpresak, osasuna, Espainia, Frantzia, Europa, subiranotasuna, haurrak, zaharrak,…, gai asko ditugu amesteko. Ziur naiz Frantziako ministroak elkartu direnean militatzen duten alderdiko karneta alde batera utzi dutela eta barruko izaeraz aritu direla. Guk, euskaldunok, noizko era horretako ariketak? estatu izan nahi badugu ez dugu aitzakiarik.

Iruzkin bat

  1. Iker Etxaniz | 2013 abuztua 29 at 7:25

    Umorezko beste aukera posible bat:

    http://izparringia.net/2013/03/independentzia-2025/

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Joxerra Aizpurua

Zientzia eta teknologia gaiak laborategietatik atera nahi ditut; ez naiz neutrala izango. Iritzi kritikoa eta eraikitzailea ematen saiatzen naiz.

Azken bidalketak

  • AHT abiadura motelean
  • Txernobilek 30 urte
  • Ez da berri txarra baina…
  • Iñaki Suinagaren iruzkin interesgarria
  • Kanariar uharteetako Hierro irla eredugarri

Iruzkin berriak

  • EAEko hizkuntza-industriek 280 milioi euro fakturatu zituzten 2014an(e)k Euskadiko hizkuntza-industriek 280M fakturatu zituzten 2014an bidalketan
  • Iker Etxaniz(e)k Euskal Herria 2025ean, estatu gisa pentsatzen hasteko garaia bidalketan
  • itsasegia(e)k Garoñan harroputzek bakea sinatu dute bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • AHT
  • energia berriztagarria
  • energia nuklearra
  • euskal estatua
  • Meteorologia
  • osasuna
  • Prospekzioa
  • Sailkatugabeak
  • Zientzia aplikatua

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA