Irrizbizi
Hasiera » Gizakia » Zure lehen aukera.
Api17 3

Zure lehen aukera.

Atalak: Gizakia, Gizartea, Hausnartzekoak

Nahitaez ezarritako itxialdi batean gaude, ohiko askatasunik eta mugimendurik gabe, izan, bagenituen eta ikusten edo antzematen ez genituen hegalik gabe. Leku itxi batean, gure etxeetan sarturik, honek gure baitara ere eramaten gaituelarik. Konfinamendua etxean, konfinatuak gure gorputz eta izate hutsean.

Mundua arnasten ari omen da, gu geroz eta txikiago sentitzen ari garen heinean. Ez ginen ohartzen munduak ez gaituela behar, guk behar dugula hau. Gure hegalek barrurantz biltzen dihardute, gure baitan hegan egin eta txoko ezkutuenak ere ezagutzera bultzatuz, behartuz ia-ia. Atseginagoa izan ohi da hegaldi hau egun batzuetan besteetan baino, ezta?

Gaurko nire hegaldiak gazitik gehiago du gozotik baino, eta besteak beste, pentsamendu hauek ekarri dizkit;

Milioika etxebizitza, familia eta egoera ezberdin, egoera latz ezberdin. Hamaika familia daude etxe bateko logela bakar batean sarturik konfinatuta, arnas-biderik gabe. Ehundaka emakume euren tratu txarren emailearekin 24 orduz giltzapetuta, honen arau eta mugen menpe. Milaka errealitate gordin, aukera ezberdin, edo besterik gabe, aukerarik ez duten hainbat egoera etortzen zaizkit gogora, guztiak konfinamendu beraren uztarripean.

Zorionekoak sentitu gaitezkeĀ egoera “normal” batean konfinatuta gaudenok, ez da hala? Hori esaten dugu, behintzat, gure barrena lasaitu nahian erosketak egiteko ilaran, aurreko zein atzekoarengandik metro eta erdiko distantzia mantenduz berriketan ari garenean. Ezin gara kexatu, egia da.

Beste batzuetan aldiz, zu ikusteko irrikan dagoen norbaiten dei bat jasotzen duzu. Triste dago. Badakizu honela dagoela telefonoaren bestaldean malkoz beteriko ahots bat sumatzen duzulako, malko hauei eutsi nahian, tristura hau irentsi nahian, eta horrek soilik zure itsasoan ekaitza sor dezake, zure baitan hondoratzera iristeraino.

Egunero hegaldi ezberdina, egunero gure itsasoa ezberdin. Zaindu, askatu barrenak, eta hau bukatu bitartean behintzat, saia zaitez zure lehen aukera zu zeu izaten.

 

 

3 Iruzkin

  1. Nerea Altolagirre | 2020 apirilak 17 at 17:28

    Ze politte Josune!

    Reply
  2. Josune Azurmendi | 2020 apirilak 17 at 19:06

    Eskerrik asko 😊

    Reply
  3. Rosa Rojo | 2020 apirilak 20 at 13:25

    Ados nago zurekin Josune !! Muxuk!! Eskerrik asko!

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

JOSUNE AZURMENDI TELLERIA

Gizartea eta gizakia. Horren zaila ote da bizitza? Ba ote dakigu bizitzen? Egunerokotasunean ikusten eta ikasten ditudan gaien inguruko hausnarketa zorroztua, gaur egun horrenbeste behar dugun irri egiteko arrazoi batekin. Bizitzeko beste modu bat, irri egiteko beste arrazoi bat.

Josune Azurmendi Twitterren

Follow @josuneazurmendi @JosuneAzurmendi(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Ondo nago, lasai!
  • Zure lehen aukera.
  • Nire paradisua, gure elkartasuna.
  • Besarkada bat.
  • Usteak erdia ustel.

Iruzkin berriak

  • BOST MINUTUKO IKASTAROA! -tu(a)z joan / -tzen joan / Josune Azurmendi / Zugazart, Zaldieroa | Eskolaegunezegun(e)k Ondo nago, lasai! bidalketan
  • Rosa Rojo(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Josune Azurmendi(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Nerea Altolagirre(e)k Zure lehen aukera. bidalketan
  • Taupa-Taupa | Zergatik ez diegu haurrei aserratzen uzten?(e)k Zergatik ez diegu haurrei haserretzen uzten? bidalketan

Artxiboak

  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko apirila
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko iraila
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria

Kategoriak

  • Gizakia
  • Gizartea
  • Hausnartzekoak
  • Hezkuntza
  • Politika
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA