‘The Pegasus Dream Tour’: Joko Paralinpikoen lehenbiziko bideo-joko ofiziala
Mugikortasun urritua daukaten pertsonak dira The Pegasus Dream Tour bideo-jokoaren protagonistak. Hajime Tabata ari da hura diseinatzen, Final Fantasy XV jokoaren zuzendaria, besteak beste. Joko Paralinpikoen lehenbiziko bideo-joko ofiziala da; 2020an aurkeztuko dute, Tokioko Jokoak hasi baino lehen. Desgaitasunak dituzten heroiak izango ditu protagonista, sektorean ohikoa ez dena. Ez da, halaber, ohiko atletismo-jokoa izango; rol jokoa da, kokatua Pegasus City fantasiazko metropolian, non Joko...
Read MoreDopina borrokatzeko kirolariei mikrotxipak ezartzea proposatu dute
Mundu osoko kirolari olinpikoak biltzen dituen World Olympians Association erakundeko zuzendari Mike Millerrek egin du proposamena: “Maite ditugun txakurrei txipak ezartzen badizkiegu eta kalterik egiten ez badute, zergatik ez ditugu kirolariekin erabiltzen, dopatzen ote diren jakiteko?. Batzuek diote pribatutasunaren aurka egiten duela, baina kirola klub baten modukoa da: nahi ez baduzu, arauak errespetatzeko gai ez bazara, ez daukazu zertan bertako kide egin. Mahai gainean ideia berria...
Read MoreKatalana, iPhone eta iPad-eko hizkuntza ofiziala
Kataluniako webgune ugarik errebotatu dute Apple enpresak zabaldutako albistea: aurtengo udan erabiltzaileen esku jarriko duen mugikorretarako sistema eragile berriak (OS 4.0) katalana izango du hizkuntza ofizial gisa. Internautak pozik dira, nahiz eta batzuek uste duten ez dela kasualitatea katalanezko bertsioa orain iragartzea, Apple-ek aurki Bartzelona erdian denda bat irekiko duelako. Apple berandu heldu dela uste dute batzuek. “Hobe hori sekula ez baino”, diote askok....
Read MoreSkolkovo, Errusiako Silicon Valley
Skolkovo izeneko herria Moskuren kanpoaldean dago, Errusiako hiriburuaren erdigunetik 30 bat kilometrora. Han, 380 hektareako gune batean, puntako zentro teknologikoa eraiki nahi du Dmitri Medvédev presidente errusiarrak. Proiektuaren koordinatzailea herrialdeko gizon aberatsenetako bat izango da: Victor Vekselberg aluminio eta petrolio magnatea. Vekselberg Bill Gates Microsoft enpresaren fundatzailearekin alderatu dute. Ez da gutxiagorako. Ucrania mendebaldean jaio zen duela 53 urte....
Read MoreTwitter, kirolarientzako mesede ala kalte?
Duela astebete amaitu zen Italiako Giroa. Protagonista nagusiak txirrindulariak izan ziren, baina gonbidatu berezi batek ere eman zuen zeresanik. Twitter izeneko txoritxoaz ari gara. Italiako hedabideek zalaparta handia sortu zuten –horretan abilak dira– Lance Armstrong estatubatuarrak eta haren zuzendari Johan Bruyneel-ek ez zutelako prentsaurrekorik ematen, ezta elkarrizketak onartu ere. Twitter bidez zabaltzen zuten lasterketari buruzko euren iritzia. Bada, polemikak AEBetara egin du...
Read MoreEz bazara ezer txarrik egiten ari, zergatik ezkutatu?
Inork pribatutasuna defendatzen duela esaten badu, litekeena da berarekin ados ez dagoen pertsona batek galdera hori egitea: “Zergatik kezkatzen zara, ezer txarrik ez bazara egiten ari?”. Txar horrekin, legez kanpoko esan nahi dutela pentsatzen dut. “Legea ez baduzu urratzen, zer axola du legeak zu kontrolatzea?”. Bruce Schneier segurtasunean adituak, izenburuko galderari erantzun dio The Eternal Value of Privacy (Pribatutasunaren betiereko balioa)...
Read More
Iruzkin berriak