Seme-alaben partidetan biraoka aritzen diren gurasoentzako mezua: zein eskubide duzu horretarako?
Frank Martin da kazetarien aurrean mintzo dena, unibertsitate-mailako South Carolina Gamecocks taldeko entrenatzailea. Ez da bere taldeak jokatutako partidaz mintzo, ordea, baizik eta hamar urteko umeen arteko saskibaloi partidetan gurasoek erakusten duten jarrera maiz lotsagarriaz. Merezi du entzuteak (edo azpialdean duzuen euskarazko transkribapena irakurtzeak). “Badakit ez duzula nik baino energia handiagoa duen entrenatzailerik ikusiko nire taldeak jokatzen duenean. Nire semeak...
Read MoreSaskibaloia: Aita izatea, edozein titulu baino garrantzitsuagoa
Sarunas Jasikevicius saskibaloi jokalari ohi eta Zalgiris taldeko entrenatzailearen prentsaurrekoa, Lituaniako Ligaren final-erdietako hirugarren partida eta gero. Kazetariak galdetzen dio ea zer pentsatzen duen Augusto Lima pibotaren hutsuneari buruz, partida hura jokatu ez zuena ospitalera joan zelako, bere semea jaiotzear zela-eta. Merezi du erantzuna entzuteak (azpialdean duzue gaztelaniara itzulitako bideoa). Hona pasartea euskaraturik: Kazetaria: Zer pentsatzen duzu kanporaketa-fasearen...
Read MoreSaskibaloi torneoa iragartzeko bideo sexista: “Hura jarraitzeko gogoa izango duzu”
“Te van a dar ganas de seguirla” (Hura jarraitzeko gogoa izango duzu), dio Argentinako Saskibaloi Ligaren txioak. Bideo bat du txertaturik mezuak, estreinakoz aurten jokatzen ari den emakumezkoen txapelketa iragartzea helburu duena. Bideoa ikusita, ordea, bada argi geratzen ez den gauza bat, I.P. bezala sinatzen duen Play Ground agerkariko kolaboratzaileak dioen bezala: “Zer jarraitzeko –noren atzetik joateko– gogoa izango dut? Bideoan agertzen den neska? Hark daramatzan...
Read MoreSaskibaloi talde batek txapelketa uztea erabaki du, bere jokalariek aurkaria iraindu dutelako
Madrilgo (Espainia) Santa Maria del Pinar (SMP) ikastetxeak erabaki du mutilen saskibaloi taldea “Copa Colegial” txapelketatik ateratzea, zentroko ikasle eta jokalari batzuek sare sozialen bitartez aurkaria (Obispo Perelló taldea) iraindu dutelako, plazaratutako oharrean irakurri daitekeen moduan. SMP ikastetxeak “barkamena” eskatu du, eta adierazi eskola-kirolaren baloreak errespetatzea “oso garrantzitsua” dela. SMP kolegioak babes eta zorion mezu ugari...
Read More#m3moria aldarrikatzeagatik zigortu ditzaketen Baskoniazaleei elkartasuna Italiatik
1976ko martxoaren 3an Gasteizen hil zituzten langileen omenez, “Egia, memoria, justizia” zioen kartela zabaldu zuten Indar Baskonia taldeko kideek, Bilboko Dominion-en aurkako saskibaloi partidan. Itxuraz, deus larririk ez zioen pankartak. Ertzaintzak, aldiz, bi lagun identifikatu zituen eta, aldarrikapen politikoak egitea debekatzen duen kirolaren legea aitzakia, 3.500-10.000 euro arteko isuna jaso dezakete, auziak aurrera eginez gero, Indar Baskoniako zaleek Hala Bedik...
Read MoreEstelada erakutsi zuten zaletuen isuna ordaintzeko crowdfunding kanpaina
2014 urriaren 4an, Zaragozako CAI saskibaloi taldearen pabilioian, Badalonako Joventut-eko zaletu bati –Alex Molinari– erresistentzia delitua leporatu zioten, poliziei aurre egin eta identifikatzeari uko egiteagatik, bertsio ofizialaren arabera betiere. Molinak eta beste zaletu batzuek estelada bat erakutsi zuten partidan zehar, eta independentziaren alde oihu egin. Salatu duenez, poliziek identifikatzeko eskatu zioten, eta NANaren bila hasi zenean lurrera bota zuten. Bertsio ofizialaren...
Read More
Iruzkin berriak