Eta oraindik ez dugu ulertu brasildarrak zergatik ari diren protestan…
Futbola zainetan daramaten brasildarrek zergatik egin dute Munduko Koparen aurka? Futbola nazio-harrotasun ikur nagusitzat duen herrialdean nolatan gerta daiteke hau? “Soziologo, kazetari eta aditu ugarik ulertu ez dituzten” faktoreen analisi mamitsua plazaratu dute Federico Corrientek eta Jorge Monterok Diagonal agerkarian. Merezi du irakurtzeak. Garraio publikoaren garestitzeak hasi zuen protesta uholdea, Koparen gastuek leherrarazi zuten haserrea. Orotara 14.500 dolar inguru...
Read MoreBiktimarik ahulena nesken futbola dela erakutsi du Osasunak
Osasunak ez du datorren denboraldian nesken talderik izango, klubaren murrizketa-politikaren ondorioz. Aurreko denboraldian erregional mailako taldea desagerrarazi zuten, eta 2. mailan aritu beharko litzatekeena kendu dute orain. Garai zailak bizi ditu emakumezkoen futbolak Nafarroan: San Juan taldea ere desagertu egin da, eta Lagunak mailaz jaitsi da –erregionalean jokatuko du datorren denboraldian–. Osasunako nesken taldeko entrenatzaile Iosu Dominguezen hitzetan, zuzendaritzak esan die...
Read MoreArrazismoa futbolean: zaleek jaurtitako banana jan du Alvesek
Hainbatetan ikusia dugu, nola futbol jokalari beltzei tximu imintzio eta soinuak zuzentzen dizkieten beste taldeko zaleek. Batzuetan bananak ere botatzen dizkiete, gauzak argi utzi nahian-edo. Jokalariek, normalean, ez ikusiarena egiten dute. Igandean, ordea, Dani Alves Bartzelonako jokalariak Villarrealeko zale batek jaurtitako banana hartu, zuritu eta jan egin zuen. “Halaxe hartu beharra dago. Ez dago hau aldatzerik. Hamaika urte daramatzat hemen eta guztiak berdin jarraitzen du....
Read MoreGuardiola katalanez mintzatzearen alde, UEFAk kazetariari errieta egin arren
Municheko Bayern futbol taldeko entrenatzaile Pep Guardiola prentsaurrekoa ematen ari zen atzo iluntzean Madrilen, Catalunya Radio irratiko kazetaria gaztelaniaz hasi zitzaionean: “Atzo UEFAk katalanez galdetzeagatik errieta egin zidanez, gaztelaniaz galdetuko dizut gaur”. Guardiolaren erantzuna: “Oker zaude, katalanez egin diezadakezu”. Ziur badela entrenatzaile katalanaren erreakzioa baztertzailetzat joko duenik. Kontuan har dezala, baina, Guardiolak gaztelaniaz,...
Read MoreSan Mames Barriak diru publikoa jaso badu, guk zergatik ez?
“Realak egin duen fitxaketa onena”. Hala definitu du Realeko presidente Jokin Aperribayk, Anoeta estadioa birmoldatzeko proiektu berria. Proiektu berriak 43,8 milioi euroko kostua izango luke. Realak, hasiera batean, 20 milioi euro jarriko ditu. Halaber, Kutxabankekin sinatu nahi duen publizitate akordioa medio, talde gipuzkoarrak 10 milioi euro gehiago jasoko lituzke. Gainerako 10 milioiak Eusko Jaurlaritzak bideratuko ditu. Aperribayren hitzetan, ez da Realarentzako dirua:...
Read MoreEspainiako futbol jokalaria, Homer erosteko ahaleginetan
Iragan astean simpsondarrek Iruñeko entzierroa korritu dutela genioen, 25. denboraldiko 16. kapituluko sarreran, hain justu. Bada, ez ginen ohartu kapitulu berean futbolaren inguruko pasadizo mordoa agertzen zela, Brasilgo Munduko Txapelketa aitzakia. Eszena batek dezenteko zalaparta sortu du Espainiako Estatuan: Brasilgo eta Espainiako futbol selekzioen arteko partida ari da arbitratzen Homer Simpson. Espainiako jokalari bati txartel gorria erakusten dionean, jokalariak billete-sorta bat...
Read More
Iruzkin berriak