Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Uncategorized » Sergio Ramos futbolariaren hirigintza “pelotazoaren” erdian, Eroski-ren izena
Urt08 0

Sergio Ramos futbolariaren hirigintza “pelotazoaren” erdian, Eroski-ren izena

Atalak: Uncategorized

“Sergio Ramosen higiezinen enpresak 19 milioi galdu ditu Los Berrocales-en”. Real Madrileko futbolari bat, Madrilgo auzo berri baten proiektu urbanistiko erraldoiarekin lotua. El País-en irakurri dugun albisteak ez liguke arreta berezirik piztuko, ez balitz Eroski ere tartean dagoelako.

Sergio Ramos / La Jugada Financiera

Desarrollos Inmobiliarios Los Berrocales (DILB) du izena Ramosen elkarteak. Akzioen %49,99 du berak, Sermos 32 enpresaren bitartez. José María Ramosek, futbolariaren aita eta DILB enpresako presidenteak, kapitalaren %1,01 dauka; eta Cecosa Hipermercados (Eroski-ren subsidiarioa) konpainiak %49.

Madrilgo hirigintza proiektuari eta DILB enpresaren parte hartzeari buruzko informazio eta datu guztiak ulertzea ez da samurra. 2006koak dira lehenbiziko albisteak: Madrilgo udal gobernuak proiektua onartu zuen. 830 hektareako eremuan 22.000 etxebizitza eraikiko ziren, ustez 2016rako. 70.000 lagun biziko ziren bertan.

Jada hamabost urte pasa dira, ordea, eta proiektuak apenas egin du aurrera, arazo burokratiko eta juridikoak tarteko. 2019ko urtarrilean berpiztu zen, Udal Gobernuaren oniritziarekin. El Confidencial-ek jakinarazi duenez, 2034ra arte ez da proiektua bukatuko. Hain justu, pasan den astelehenko (urtarrilak 4) beste albiste batean irakurri dugu Sergio Ramosen inbertsiorik gabe egingo duela aurrera hirigintza planak. Los Berrocaleseko lur eremua FCC enpresak urbanizatuko du. Antza, bien bitartean Real Madrileko jokalaria akordio batera heldu da bere hartzekodun nagusiarekin –Ana Patricia Botín enpresariaren Santander Bankuarekin–, Blackstone putre funtsaren bitartez, DILBrekin zuen 35 milioi euroko zorra “konpontzeko”, artikuluan irakurri daitekeenez. 2000. urtean eskuratu zituen lurrak Sergio Ramosek, horretarako Pastor bankuari 35 milioi euroko mailegua eskatuta. Banketxe hura Popular-ek erosi zuen, eta bigarren hau Santander-ek.

Los Berrocales / Cinco Días

Bada beste kontu bat. Azken hilabeteotan La Cañada Real zonaldeko bizilagunek hainbat mobilizazio egin dituzte, sufritzen ari diren argi mozketak salatzeko. Diotenez, ez da kasualitatea mozketa horiek egitea noiz eta Los Berrocales eta Los Ahijones-eko hirigintza planak berraktibatzean. “Espekulatzeko bota nahi gaituzte”, salatu dute. “Planak berraktibatzearekin bat, Madrilgo Erkidegoa gu psikologikoki ahultzen hasi da, argirik gabe utziz, jendea nekatu eta ospa egin dezan; ez da horrelakorik gertatuko”.

Liburu baterako nahikoa osagai du gaiak,  futbola eta hirigintza planak lotzen dituzten beste hainbat albisterekin gertatzen den moduan.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner Zabala

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

@jtorner Twitterren

Jarraitu @jtorner

Tweets by @jtorner

Azken bidalketak

  • Ceares: Asturiasko futbol talde antifaxistak umorez erantzun die neonazien pintadei
  • Sergio Ramos futbolariaren hirigintza “pelotazoaren” erdian, Eroski-ren izena
  • Kirolari transexualak | “Zientifikoki ezinezkoa da sexuak bereiztea testosterona mailaren arabera”
  • Jipoitu dezagun Maradona omendu ez zuen futbolaria!
  • Diego Armando Maradona hil da: Tira graf1k0ak

Iruzkin berriak

  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan
  • Ilazki(e)k Baloia buruarekin milaka bider jotzeak ba al du loturarik buru-gaixotasunekin? bidalketan
  • Jon Torner(e)k Aita baten harribenturak gertatu ahala jasoak bidalketan
  • Nerea(e)k Aita baten harribenturak gertatu ahala jasoak bidalketan
  • Jon Torner(e)k Bibradore bat eta depilatzeko argizaria, squash torneo batetako emakumezkoentzako sariak bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA