Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Uncategorized » Argalegi dauden kirolariak | Profesionaltasuna eta osasuna elkar helduta ez doazenean
Ots24 0

Argalegi dauden kirolariak | Profesionaltasuna eta osasuna elkar helduta ez doazenean

Atalak: Uncategorized

Luis Pasamontes ziklista ohiak txirrindularitzan pisuari ematen zaion garrantziari heldu dio El Confidencial agerkarian. Gauzak izugarri aldatu direla dio, eta kirolari guztiak ez daudela egoera jakin batzuei erantzuteko prest. Orain, itzuli batzuetan, otorduetako elikagaiak ere pisatzen dituzte. “Lehen ahalik eta gehien jateko esaten ziguten (…) Zoratu egin al gara? Egun bakoitzean, hotz zein bero egin, 100 kilometrotik gora abiadura bizian egin behar dituen ziklistari ba al dago esaterik bere plateretik 200 gramo kentzeko?”.

Ben King ziklistak bulimia sufritu zuen gazteagoa zenean (Argazkia: Tim de Waele/TDWSport.com)

Kirolaren munduan dabiltzan zenbait “profesionalen” jardunarekin ere kritikoa da Pasamontes. “Profesionalak direla diote baina nire ustez ez dira hala; ziklista baten aurrean paratu eta esaten diote: ‘Lodi zaude, horrela ez dago inora iristerik’. Eta, esaldi zoragarri hori bota ostean, badoaz; eguneko akzioa egin dute jada (…) Gisa horretako esaldiek kalte handia egin diete txirrindulari profesional, herrikoi eta bereziki profesionaletara heldu nahi duten gazteei (…) Nik inoiz ikusi dut: oka egitea erabakitzen duten mutikoak, profesionaletara iristen lagunduko dielakoan. Sare sozialetako argazkiak erakusten dizkieten guraso eta entrenatzaileak, non txirrindulari eta influencer-ek euren hanketako zainak erakusten dituzten”.

Profesional batzuek bizi izandakoaz hitz egin dute: Ben King-ek bulimia sufritu zuen 21 urterekin, Clement Chevrier-ek profesionaletara heldu nahi izateagatik jateari utzi zion ia, Rohan Dennis-ek adierazi du gaixotzeko zorian egon zela eta ispiluaren aurrean zegoela konturatu zela argalegi geratzen ari zela.”Fin egoteak ez du esan nahi ez denik jan behar”, dio Pasamontesek: “Oreka bilatu behar da, eta arazoak daudenean profesional egokien eskuetan jarri. Guztia ez da pisura mugatzen, zorionez. Watt/kilo/zoriontasuna harremana bila ezazu”.

“Kirol profesionala ez da osasuntsua”

Artikuluari erreferentzia Gonzalo Vicenteren txio batean aurkitu dugu. Hain justu, erantzunetan watt/kilo harremanari buruzko erreferentziak topatu ditugu (azken urteotan geroz eta garrantzia handiagoa ematen zaio horri), ziklista amateur eta gazteek jasotzen dituzten mezuei edota entrenamenduei buruzko iruzkinekin batera.

@CurroCuenca-ren aipu hau azpimarratuko nuke: “Benetan uste dut kirol profesionala ez dela osasuntsua”. Ez da hori irakurri/entzun dugun lehenbiziko aldia, eta zer pentsatua ematen du…

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner Zabala

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

@jtorner Twitterren

Jarraitu @jtorner

Tweets by @jtorner

Azken bidalketak

  • Ceares: Asturiasko futbol talde antifaxistak umorez erantzun die neonazien pintadei
  • Sergio Ramos futbolariaren hirigintza “pelotazoaren” erdian, Eroski-ren izena
  • Kirolari transexualak | “Zientifikoki ezinezkoa da sexuak bereiztea testosterona mailaren arabera”
  • Jipoitu dezagun Maradona omendu ez zuen futbolaria!
  • Diego Armando Maradona hil da: Tira graf1k0ak

Iruzkin berriak

  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan
  • Ilazki(e)k Baloia buruarekin milaka bider jotzeak ba al du loturarik buru-gaixotasunekin? bidalketan
  • Jon Torner(e)k Aita baten harribenturak gertatu ahala jasoak bidalketan
  • Nerea(e)k Aita baten harribenturak gertatu ahala jasoak bidalketan
  • Jon Torner(e)k Bibradore bat eta depilatzeko argizaria, squash torneo batetako emakumezkoentzako sariak bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA