Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Futbola » Baloia buruarekin milaka bider jotzeak ba al du loturarik buru-gaixotasunekin?
Abe27 1

Baloia buruarekin milaka bider jotzeak ba al du loturarik buru-gaixotasunekin?

Atalak: Futbola, Osasuna

YouTube Preview Image

Zuetako batzuek gogoan izango duzue Alan Shearer futbolari ingelesa. Beste inork ez du lortu Premier ligan hark bezainbeste gol sartzea: 260. Horietatik 50 bat buruz lortu zituen. “Sartu nuen gol bakoitzeko 1.000 bider praktikatu nuen”, dio gaur egun 47 urte dituen aurrelari ohiak. Bera da BBC telebista kateak emititu duen Football, Dementia and me (Futbola, dementzia eta ni) dokumentaleko protagonista nagusia. Ba al da loturarik baloia mila bider kolpatzearen eta zahartzean buru-gaitasuna txikitzearen artean?

“Hainbat azterketa egin dizkidate, eta emaitzak kezkagarriak dira”, dio Shearerrek. “Nire memoria eskasa da oso; ez dakit entzuten ez dudalako ote den, baina memoria oso ahula dut. Profesional bihurtzen zarenean espero duzu bizkarreko, belauneko edo orkatilako arazoak izango dituzula, baina sekula ez nuen pentsatu futbolak loturarik izango zuela buru-gaixotasunekin”.

University College London Hospital eta National Hospital for Neurology and Neurosurgery erakundeek pasa den otsailean egindako ikerketak azaleratu duenez, Entzefalopatia Traumatiko Kronikoaren (CTE) ebidentziak aurkitu dituzte dementzia daukaten hamalau futbolari ohiren burmuinetan, eta litekeena hori eragin izana baloia behin eta berriro buruarekin jotzeak. Hala mintzo da Helen Ling doktorea:  “Gure aurkikuntzek iradokitzen dute futbolaren eta gerora agertzen diren patologia degeneratiboen artean balizko lotura bat dagoela; dena den, garrantzitsua da aipatzea erretiroa hartua duten futbolari gutxi batzuk baino ez ditugula aztertu, eta oraindik ez dakigula zein punturaino den ohikoa futbolariek dementzia izatea. CTE seinaleak zituzten jokalari guztiek Alzheimer patologia zuten, baina bi gaixotasunak loturik ote dauden ez dago argi”. Ez dago argi, era berean, futbolean aritu ez balira pertsona horiek Alzheimerra izango luketen ala ez. “Beraz, lehentasuna duena da aztertzea ea dementzia ohikoagoa den futbolariengan populazio normalaren artean baino”.

Alan Shearer, Newcastle taldearen kamisetarekin (Arg.: Radio NZ)

Ondorioak ateratzeko goizegi dela dio, era berean, Huw Morris profesorea. “Buruko lesioak batez ere sortzen dira jokalariek elkar talka egiten dutenean, eta ez baloia astintzeagatik, nahiz eta milaka bider jo. Arriskuak ebaluatzeko ikerketa gehiago egin behar dira, futbolariek jasan dezaketen minari aurre hartzeko”.

Gaiari buruz ikertu duen erakundeetako bat, FIFA nazioarteko futbol federazioaren interes eskasaren aurrean, Stirling-eko (Eskozia) Unibertsitatea da. Hainbat lagunek makina batek jaurtitako baloiari 20 bider jo diote buruarekin, eta sesioa hasi aurretik egindako memoria-frogetan baino emaitza kaskarragoak lortu dituzte baloia kolpatu ondorengo azterketan. “Egia da 24 orduko tartean buru-gaitasuna bere horretara bueltatzen dela berriro ere, baina uste dugu burmuinaren osasunari begira froga garrantzitsuak direla, bereziki kontuan hartzen badugu memoria-galera behin eta berriro gertatzen dela futbolarien kasuan”.

10 urteko umeek, galarazita

AEBetan, 11 urtez azpiko umeei baloia buruarekin jotzea galarazi zaie, eta 11-13 urtekoen jarduna ere kontrolpean daukate. Ingalaterran ere badira horren aldekoak, baina Alan Shearerrek beste norabide batean egiten du: “Ez dut uste oraingoz joko-arauak aldatu behar direnik. Ez dut nahikoa ebidentzia aurkitu; ez nuke debekatuko. Gehiago ikertu behar da”. Adituak bat datoz.

Arg.: Business Insider

Iruzkin bat

  1. Ilazki | apirila 24, 2020 at 9:31 am

    Ez dut uste oraingoz joko-arauak aldatu behar direnik. Ez dut nahikoa ebidentzia aurkitu; ez nuke debekatuko. Gehiago ikertu behar da”. Adituak bat dato

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner Zabala

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

@jtorner Twitterren

Jarraitu @jtorner

Tweets by @jtorner

Azken bidalketak

  • Euskal selekzioaren ofizialtasuna: Noraino helduko gara konfrontazio ezaren bidetik?
  • Federatuak mendian “libre”; besteok bira eta bira inguruan
  • Ceares: Asturiasko futbol talde antifaxistak umorez erantzun die neonazien pintadei
  • Sergio Ramos futbolariaren hirigintza “pelotazoaren” erdian, Eroski-ren izena
  • Kirolari transexualak | “Zientifikoki ezinezkoa da sexuak bereiztea testosterona mailaren arabera”

Iruzkin berriak

  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan
  • Ilazki(e)k Baloia buruarekin milaka bider jotzeak ba al du loturarik buru-gaixotasunekin? bidalketan
  • Jon Torner(e)k Aita baten harribenturak gertatu ahala jasoak bidalketan
  • Nerea(e)k Aita baten harribenturak gertatu ahala jasoak bidalketan
  • Jon Torner(e)k Bibradore bat eta depilatzeko argizaria, squash torneo batetako emakumezkoentzako sariak bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA