Naziak barregarri uzten dituen bideoa plazaratu du Borussia futbol taldeak
Borussia Dortmund klub alemaniarrak “Futbola eta nazismoa ez datoz bat” bideoa sareratu du, eskuin muturra hirugarren geratu denean Alemaniako hauteskunde orokorretan. Futbolean jokatu nahi baina dena aldrebes ateratzen zaion nazi talde bat ageri da bideoan. pic.twitter.com/oN3t19vwT9 — Borussia Dortmund (@BVB) 2017(e)ko irailak...
Read MoreEmakumezkoen futbola: Argentinako selekzioa greban; Danimarkako mutilak soldataren parte bat emateko prest
Argentinako futbol selekzioko emakumeek greba hasi dute, bizi duten egoera kaskarra azaleratu eta AFA Argentinako Futbol Federazioa haien baldintzak hobetzera bultzatzeko. Oinarrian hiru gauza eskatzen dituzte: dietak ordaintzea, bidaiatzen dutenean autobusean lo egin beharrik ez izatea eta azpiegiturak egokitzea, alegia, entrenamenduetarako belar naturaleko zelai bat izatea eta aldagela handiagoak erabili ahal izatea. “Ezin da kirol epopeiarik gauzatu protagonistek partidaren egunean...
Read MoreEmakume txirrindularien topaketak Donostian
Hirian, mendian eta errepidean bizikletan dabiltzan emakumeen papera aldarrikatzea da 200EmakumeBizian ekimenaren helburuetako bat. Irailaren 30ean eta urriaren 1ean egingo da Donostian. Kalapie eta Bizikume elkarteek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa Sailak eta Donostiako Emakumeen Etxeak antolatu dute. Irailaren 30ean mekanika eta bikepacking tailerrak, Emakumeak eta bizikleta: egungo errealitatea eta etorkizuneko proiektuak izeneko mahai-ingurua eta emakume...
Read MoreMessik urtebetean irabazten du zuk 2.500 urtean bezainbeste diru
30 segundoan 50 euro baino gehiago irabazten ditu Neymar futbolari brasildarrak; sei minutuan, batez besteko soldata (22.800) daukan espainiar batek astebetean irabazten duena bezainbeste. Urtean 45 milioi baino gehiago irabazten ditu Paris Saint-Germain taldeko aurrelariak, egin kalkuluak… BBCren aplikazio hau baliatuta: Zenbat denbora beharko zenuke goi mailako futbolarien soldata irabazteko? Urtean jasotzen duzuen soldata idatzi eta hauta ezazue zuen burua zein futbolarirekin alderatu...
Read MoreBizikleta, indarkeriari aurre egin eta gizartea eraldatzeko tresna [dokumental-zikloa Donostian]
Karl von Drais alemaniarrak bizikleta asmatu zuela 200 urte bete direnean, Kalapie elkarteak #200BiZinema dokumental-zikloa antolatu du Donostian. Ernest Lluch kultur etxean proiektatuko dituzte lehen sortako hiru filmak, irailaren 11n, 12an eta 13an. Sarrera doakoa izango da. Urrian eta azaroan dokumental gehiago izango da ikusgai (programazioa aurrerago jakinaraziko dute). Irailaren 11n (19:00) Ovarian Psycos (2016), 72 minutu. AEB. Zuzendariak: Kate Trumbull-LaValle eta Joanna...
Read More
Iruzkin berriak