Azafatarik ez, aspaldikoz Iruñean, zuzendaritza berria… Euskal Herriko Itzuliaren 10 gako
Euskal Herriko 57. Itzulia datorren astelehenean (apirilak 3) abiatuko da Iruñetik, eta larunbatean (8) amaituko da Eibarren. Aurtengo edizioaren nondik-norakoak ezagutzeko hamar gako jaso ditugu ondorengo lerroetan: 1. 1973tik ez zen lasterketa Iruñera iristen. Nafarroan izana da aurreko urteetan, baina hiriburuan ez. Aldaketa politikoak izan du zeresanik horretan. Ibilbideari dagokionez, esan Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotuko dituela. 42 urte dira Donostiara heltzen ez zela...
Read MoreIndarkeria futbolean: Zelaian gertatzen dena zelaian geratzen al da?
Gogoan izango dituzue duela astebete baino zertxobait gehiago Mallorcako futbol zelai batean gertatutakoa, 12-13 urteko jokalarien gurasoak elkar joka hasi zirenekoa. Bada, borrokan parte hartu zuen 42 urteko aita batek Antena 3 telebista kateko Espejo Público saioan hitz egin du: “Ez naiz egindakoaz damu. Berriro egingo nuke”, adierazi du. Bere semeak –ikusleen artean zegoenak– ere parte hartu zuen borrokan. “Semeak, ni ukitzen banaute… Horrela hezi dugu. Kristoren...
Read MoreEspainia-Israel partidan, palestinarren eskubideak aldarri
“Txartel gorria Israeli” plataforma osatzen duten kolektiboek deituta, Palestinaren aldeko manifestazioa egingo da gaur, ostirala, Xixonen (Espainia), Atzo Hegoafrika, gaur Israel lelopean, 19:00etan. Molinon futbol zelaiaren aurrealdean amaituko da, Espainiako eta Israelgo selekzioek jokatuko duten estadioan. Gehienera ere 300 metrora hurbilduko dira manifestariak, zonaldea hartua duten segurtasun indarrek ez baitiete gehiago gerturatzen utziko. Han daudela, txartel gorriak...
Read MoreGPSa baliatuta maparen gainean ahuntza marraztu duten txirrindulariak
Irudimen –eta denbora– faltarik ez duten lau txirrindulari australiarrek artelan bitxia egin dute Strava aplikazioa oinarri hartuta. Maparen gainean 202 kilometroko ibilbidea markatu eta bizikletaz egin dute ondoren. Hauxe emaitza: Ez dira lehenbizikoak izan. Stephen Lund kanadarra aski ezaguna egin da (sektore friki samar batean bederen) GPSa baliatuta marraztu dituen ibilbideengatik. Hona bere obra batzuk: Irudi gehiago: Bored panda Iturria: BBC Zer, animatzen al da inor gure errepideetan...
Read More14 eta 12 urteko zigor eskaera Osasunako presidente eta kargudun ohientzat
Fiskaltzak 14 urteko kartzela-zigorra eskatu du Angel Vizcay Osasunako kudeatzaile ohiarentzat, eta 12na urtekoa Miguel Archanco presidente ohiarentzat eta Txuma Peralta zuzendaritzako kide ohiarentzat, klubeko diru-kontuetan aurkitutako irregulartasunak eta 2013-14 denboraldiko hainbat partidatako emaitza adostu izana ikergai dituen “Osasuna auziarekin” lotuta. Vizcay, Archanco eta Peraltari hainbat delitu egozten dizkiete, tartean bidegabeko diru jabetzea, kontabilitatea faltsutu...
Read More
Iruzkin berriak