Slump doktorearen zaintiratua
Hasiera » Feminismoa » “Zu iraintzen jarraituko dut, negarrez hasi eta platerak garbitzera zoazen arte” | Arbitroen Sindikatua
Aza18 1

“Zu iraintzen jarraituko dut, negarrez hasi eta platerak garbitzera zoazen arte” | Arbitroen Sindikatua

Atalak: Feminismoa, Kirola

Ainhoa Azurmendiren (@AinhoaAtxur) txioak jarri gaitu Espainiako 2. B-ko eta maila baxuagoetako arbitroak biltzen dituen Sindikatuaren arrastoan. Asteburu oro jasaten dituzten erasoak salatu eta neurriak har daitezen lortzea da kolektiboaren helburu nagusia. Gertaera isolatuak ez direla erakutsi aldera, indarkeria kasu ahalik eta gehienak blogean jasotzen dituzte, arbitroek idatzitako aktetan oinarrituta.

Zakila

Arbitroek epelak entzun behar izaten dituzte asteburu oro. Emakumezkoen kasuan, irainen gordintasuna are nazkagarriagoa da.

Emakumezko epaile eta arbitro-laguntzaileek sufritzen duten indarkeria matxistaz hainbatetan idatzi dute blogean. Azurmendik hizpide duen kasua, esaterako, horietako bat da. Sevillako futbol zelai batean gertatutakoa halaxe jaso du arbitroak aktan:

“Zale bat termino hauetan zuzendu zitzaion nire laguntzaileari: ‘Arbitratzeaz ideiarik ere ez duzu. Zoaz etxera harrikoa egitera, hori baita egin beharko zenukeena (…) Idatzi ezazu Molares klubeko presidentea zu iraintzen ari dela. Hala jarraituko dut negarrez hasi eta platerak garbitzera zoazen arte’. Partida ez zen eten, fisikoki arriskurik jasaten ez genuelakoan”.

Arbitroen Sindikatuak beste zenbait kasu gogorarazi ditu –Andaluzian gertatuak gehienak–, agerian uzteko halakoen aurrean sekula ez dela neurririk hartzen:

  • “Eskuan har ditzakezun makila bakarrak erratzak eta zakilak dira”.
  • “Zoaz etxera garbiketa egitera eta ezkondu zaitez”.
  • “Zakilak jateko besterik ez duzu balio”.
  • “Zoaz ontziak garbitzera zure ama putarekin”.
  • 14 urteko neska batek arbitratzeari utzi dio.
  • 6.000 euro eta 2 urteko isuna irainka aritu zen zaleari.

Soilik azken kasu horretan jarri zen isuna, Estatu mailako txapelketa izanik –3. mailatik aurrerakoa–Indarkeriaren Aurkako Batzordea tartean  sartu zelako. Gainerakoetan, Espainiako zein lekuan lekuko federazioek ez zuten deus egin.

14 urteko neskari gertatutakoak erakarri du gure arreta. Zaira Mora, 14 urteko Asturiasko neska bat, 10-11 urteko alebinen partida bat arbitratzen ari zen, aita batek –beste behin ere– iraindu egin zuenean: “Ez duzu arbitratzeko balio; bai, ordea, etxe horretan [zonaldeko putetxe batean] lan egiteko”. COPE irratiak egindako elkarrizketan kontatu zituen jasaten zituenak: “Futbola gustuko dut, eta arbitro egin nintzen futbolari beste ikuspegi batetik begiratu nahi niolako. Partida batzuetan izugarri disfrutatzen nuen, baina besteetan ez, irain ugari entzun behar izaten nuelako, ez jokalarien aldetik, gurasoengandik baizik (…) Futbol zelaitik negarrez atera nintzen, oihu egin zidan aitak, irri ironikoa aurpegian, txalo egin eta oso ongi arbitratu nuela esaten zidan bitartean”.

Eta orain, nola esan neska horri arbitratzeari ez lagatzeko, gustuko duen horretan aritzeak merezi duela, puta zakil astakirtenak jasan beharko dituen arren? Nola azaldu halakoen aurrean federazioek-eta apenas eskainiko diotela babesik?

Ez dakit gure zelaietan halakoak entzuten ote diren. Badira urteak futbol partidarik ikusi ez dudala. Ziur naiz, dena den, heziketa dosi potoloa beharko dutela inguruko guraso zenbaitek ere. Eta ziur naiz erakundeen partetik lan handiagoa egin beharko litzatekeela. Oker egotea gustatuko litzaidake, baina…

Gurasoen jardun lotsagarriaz gehiago:

Guraso ipurterreentzat komikia, futbol zelaietan azaltzen duten jarrera zuzentzeko.

Iruzkin bat

  1. kasiopea | azaroa 18, 2015 at 12:18 pm

    Arbitroe emakumezkoei ez ditut entzun Gasteizen, ez ditudalako ikusi. Baina bai neskato gazteen (11-15 urte) futbol eta saski partiduetan gizonezko entrenatzaileak entzun ditut “me cauen la puta”, “cojones” etab. oihukatzen bere neskei hauek motibatzeko.

    Futbolaren kasuan, etxetik entzun nituen astakeriak, eta hirugarren pisu batean bizi naiz!

    Imaginatzen dut mutilei berdina esango zaiela baina berdin berdin oso jarrera desegokia dela uste dut.

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Jon Torner Zabala

Goiburua irakurtzean barre egingo duzue nire belaunaldiaren biktima zaretenok. Komikiak eta kirola esaldi berean uztartzeko modurik onena iruditu zait. Arale hiperaktiboaren sortzailea batetik, eta kirolariak aulkira eramaten dituen lesioa bestetik. Funtziona dezake.

@jtorner Twitterren

Jarraitu @jtorner

Tweets by @jtorner

Azken bidalketak

  • Ceares: Asturiasko futbol talde antifaxistak umorez erantzun die neonazien pintadei
  • Sergio Ramos futbolariaren hirigintza “pelotazoaren” erdian, Eroski-ren izena
  • Kirolari transexualak | “Zientifikoki ezinezkoa da sexuak bereiztea testosterona mailaren arabera”
  • Jipoitu dezagun Maradona omendu ez zuen futbolaria!
  • Diego Armando Maradona hil da: Tira graf1k0ak

Iruzkin berriak

  • carmita(e)k Haurren futbol partida batean, gurasoak kolpeka (a ze artaburu puskak!) bidalketan
  • Ilazki(e)k Baloia buruarekin milaka bider jotzeak ba al du loturarik buru-gaixotasunekin? bidalketan
  • Jon Torner(e)k Aita baten harribenturak gertatu ahala jasoak bidalketan
  • Nerea(e)k Aita baten harribenturak gertatu ahala jasoak bidalketan
  • Jon Torner(e)k Bibradore bat eta depilatzeko argizaria, squash torneo batetako emakumezkoentzako sariak bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko abuztua
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko apirila

Kategoriak

  • AEB
  • Antzerkia
  • Argentina
  • Arrauna
  • Artea
  • Athletic Club
  • Atletismoa
  • Automobilismoa
  • Azpiegiturak
  • Beisbola
  • Bideo-jokoak
  • Boxeoa
  • Brasil
  • Brasilgo Munduko Kopa 2014
  • Chiapas
  • Dopina
  • Eibar
  • Ekonomia
  • Errefuxiatuen krisi globala
  • Errugbia
  • Errugbia
  • Errusia
  • Eskozia
  • Euskal selekzioak
  • Euskara
  • Feminismoa
  • Frantzia
  • Futbola
  • Galizia
  • Generoa
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Herri kirolak
  • Herri kirolak
  • Herrialde Katalanak
  • Hezkuntza
  • Hizkuntzak
  • Hungaria
  • Igeriketa
  • Internet
  • Islandia
  • Israel
  • Italia
  • Joko Olinpikoak
  • Kirol psikologia
  • Kirola
  • Kirola eta politika
  • Kolonbia
  • Komiki kritikak
  • Komikiak
  • Kulturgintza
  • Literatura
  • Maroko
  • Matxismoa
  • Mendia
  • Mexiko
  • Mugikortasuna
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasuna
  • Palestina
  • Pilota
  • Politika
  • Reala
  • Sahara
  • Saskibaloia
  • Sokatira
  • Teknologia berriak
  • Telebista
  • Txile
  • Txirrindularitza
  • Ukraina
  • Umorea
  • Uncategorized
  • Ustelkeria
  • Zientzia eta teknologia
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA