Azafata baten ipurdia, txirrindularitza probaren amu
[2015-02-26] H3 Harelbeke lasterketaren antolatzaileek erabaki dute kartel polemikoa publizitate euskarri guztietatik kentzea [Marca], UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak –prentsa ohar labur baten bitartez– bere disgustua azaleratu eta gero. [2015-02-24] @Txintiki eta @Tropela erabiltzaileek ohartarazi naute. Ikusi al duzue Flandrian egiten den E3 Harelbeke txirrindularitza lasterketaren kartel ofiziala? Klik egin eta hara! podiumera igo ohi diren nesketako baten ipurdia, eta...
Read More“Arrazistak gara eta gustuko dugu”. Futbolzaleen beste ‘hit’ bat…
Sokak ez du etenik… Atzo indarkeria matxistari gorazarre egiten dioten Betiseko zaleen kantu lotsagarriez mintzo baginen, lankide batek beste bideo hau helarazi dit gaur. Pasa den asteartean Pariseko metroan hartutako irudiak dira. Bagoi barruan Londongo Chelsea futbol taldeko jarraitzaileak daude –PSGren aurkako partida ikustera joanak–. Herritar beltz bat barrura sartzen saiatzen da, baina ez diote lagako… Egindako balentriari soinu-banda ere jartzen diote ingelesek:...
Read More“Puta bat zen; ongi egin zenuen”. Indarkeria matxistari gorazarre Betisen zelaian
Indarkeria matxistari gorazarre egiten diote Betis futbol taldeko ultrek, haien taldeak etxean jokatzen duen aldiro. Euren kantuekin Ruben Castro jokalaria animatu nahi dute, tratu txarrengatik auzipetua dagoena, bost salaketa medio. Izugarria da letra: “Rubén Castro ale, Rubén Castro ale, no fue tu culpa, era una puta, lo hiciste bien”. (Rubén Castro ale, Rubén Castro ale, ez zen zure errua izan, puta bat zen, ongi egin zenuen”) Ostiralean aipatu genuenez, hainbat...
Read MoreOrtzadar koloreko sokak, homofobiarik gabeko futbolaren alde
Rayo Vallecano futbol taldeko jokalariek ortzadar koloreko sokak eramango dituzte euren zapatiletan, igandean San Mamesen jokatuko duten partidan, Espainiako Estatuko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen Federazioaren (FELGTB) Homofobiarik gabeko futbolaren alde kanpainaren baitan. “Futbola komunikaziorako tresna da, bozgorailu gisa balio dezakeena askatasuna, berdintasuna, errespetua edota integrazioa aldarrikatzeko”, dio Ruben Lopez FEGTB federazioko Kirol arloko arduradunak....
Read MoreEuskal selekzioko mendi korrikalariekin saio irekia Zumarraga-Urretxun
Datorren igandean, otsailak 22, mendi lasterketetako Euskal Selekzioko kideak Zumarraga eta Urretxun izango dira. Entrenamendu gisa, maiatzaren 23an egingo den UZTRAIL lasterketaren ibilbide eraberritua osorik beteko dute, edonorentzat irekia dagoen korrika saioan. Ez dago izena eman beharrik, ezta ezer ordaindu beharrik ere. Goierri Garaia mendi lasterketako kideek jakinarazi dute anoa-gune txiki batzuk jarriko dituztela 22 kilometroko ibilbidean. Aukera benetan polita da selekzioko atleten...
Read More
Iruzkin berriak