Arrazismoa futbolean: zaleek jaurtitako banana jan du Alvesek
Hainbatetan ikusia dugu, nola futbol jokalari beltzei tximu imintzio eta soinuak zuzentzen dizkieten beste taldeko zaleek. Batzuetan bananak ere botatzen dizkiete, gauzak argi utzi nahian-edo. Jokalariek, normalean, ez ikusiarena egiten dute. Igandean, ordea, Dani Alves Bartzelonako jokalariak Villarrealeko zale batek jaurtitako banana hartu, zuritu eta jan egin zuen. “Halaxe hartu beharra dago. Ez dago hau aldatzerik. Hamaika urte daramatzat hemen eta guztiak berdin jarraitzen du....
Read MoreGuardiola katalanez mintzatzearen alde, UEFAk kazetariari errieta egin arren
Municheko Bayern futbol taldeko entrenatzaile Pep Guardiola prentsaurrekoa ematen ari zen atzo iluntzean Madrilen, Catalunya Radio irratiko kazetaria gaztelaniaz hasi zitzaionean: “Atzo UEFAk katalanez galdetzeagatik errieta egin zidanez, gaztelaniaz galdetuko dizut gaur”. Guardiolaren erantzuna: “Oker zaude, katalanez egin diezadakezu”. Ziur badela entrenatzaile katalanaren erreakzioa baztertzailetzat joko duenik. Kontuan har dezala, baina, Guardiolak gaztelaniaz,...
Read MoreSelma eta Anya, Maite eta Vera
Balkanetako gerra atzean utzita, Euskal Herrira heldu den erizain bosniarra da Selma, Habiak komikiko protagonistetako bat. Abiadura Handiko Trena haren lurretatik pasatzen dela-eta baserria galdu duen Simon zaharra zaintzera etorri da. Anya gazteak institutua ez du oso gustuko. Begiko duen mutilak ez dio jaramonik egiten, bere abizen errusiarra ahoskaezina da eta, pentsatzen duenez, soberan dauzka kilo batzuk. Eskolatik bueltan zulo batera erori eta Emily izeneko mamua ezagutu du… Halaxe...
Read MorePisua galdu eta hegan egiten duten ziklistek, anorexiari bide?
Deigarria iruditu zait Joaquim Rodriguez ziklista kataluniarrak Sky taldeari buruz esandakoak: “Tentuz jokatu behar dute, haien txirrindulariek ‘pisua galdu eta hegan egiten dut’ diotenean; ume anorexiko belaunaldia sortzen ari dira”, dio Puritok, Sport egunkariak plazaratutako elkarrizketan. Ziklista profesional batek hain gordin hitz egiteak harritu nau, esaldiaren mamiak baino gehiago, maiz entzun baitugu txirrindulari batzuek –amateur zein profesionalek– zorrotz...
Read MoreSan Mames Barriak diru publikoa jaso badu, guk zergatik ez?
“Realak egin duen fitxaketa onena”. Hala definitu du Realeko presidente Jokin Aperribayk, Anoeta estadioa birmoldatzeko proiektu berria. Proiektu berriak 43,8 milioi euroko kostua izango luke. Realak, hasiera batean, 20 milioi euro jarriko ditu. Halaber, Kutxabankekin sinatu nahi duen publizitate akordioa medio, talde gipuzkoarrak 10 milioi euro gehiago jasoko lituzke. Gainerako 10 milioiak Eusko Jaurlaritzak bideratuko ditu. Aperribayren hitzetan, ez da Realarentzako dirua:...
Read More
Iruzkin berriak