Antzua baserriko idiek Mary elefantea garaitu zutenekoa
1963ko ekainaren 2a. Berrizko probalekuan apustua. 1.900 kiloko harriarekin ordu erdian zein animaliak luze gehiago egin: Antzua Baserriko idi parea batetik eta… Mary elefantea bestetik! Eduardo Urzelaik antolatu zuen dema. 1.200 kiloko pisua zuten bi idien artean, ia 5.000 kilo Milango zirkuko elefanteak. Antzua baserrikoek eta ikusle ugarik ordea argi zeukaten: “Elefanteak indar handia izango du, baina ikusiko dugu gai ote den idien abiaduran mugitzeko”. Zuzen zebiltzan. 52 iltze...
Read More“Campeones oe, oe, oe”: Euskaratik hartutako ereserkia
1980ko hamarkada hasiera. Artean oso gaztetxoak ginenok, maiz kantatu dugu “Campeones, campeones, oe oe oe!”, edo, euskaldun zintzoak izanez gero, “Txapeldunak, txapeldunak, oe, oe, oe!”, jakin gabe, jatorrian “Txapeldunak, txapeldunak, hobe, hobe, hobe!” zela, harik eta lehenengo “hobe”-ren “b”-a galdu eta ondoren “txapeldunak” gaztelaniara itzuli zen arte. Estadioetan, izan Euskal Herrian zein Espainiako Estatuan, gaur...
Read MoreEliteko kirolarentzat diru gutxiago, baina milaka euro jasotzen ditu oraindik
Krisiak bultzatuta, kirol profesionalari emandako diru-laguntzak murriztu dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal eta diputazioek zein Eusko Jaurlaritzak. Dena den, elite mailako taldeentzako partidak badira oraindik aurrekontu publikoetan. Gasteizko Udalak, esaterako, 2014ko aurrekontu proiektuan 267.410 euroko partida jasotzen du Baskoniarentzat, eta 187.000 eurokoa Alavesentzat, Inés P. Chávarri El País-eko kazetariak azaldu duenez. Halaber, 155.000 eta 119.000 euroko laguntza jasoko...
Read MoreZergatik uko egin Joko Olinpikoak antolatzeari?
Torontok uko egin dio 2024ko Joko Olinpikoetarako hautagaitza aurkezteari. “Ez dut uste herritarren dirua erabiltzeko modu inteligenteena denik; gaur gaurkoz artxibatu egin beharra dago”, adierazi du Rob Ford alkateak. “Agian, aurrerago, gure hiria munduaren aurrean erakusteko ideia ona litzateke hautagaitza olinpikoa baliatzea, baina orain ez da momentua”, gehitu du alkateorde Norma Kellyk. “Badira lehentasun handiagoa duten kontuak, uholde eta izotz ekaitzen...
Read MoreOsasunako hainbat zalek boikota egingo diote Madrilen aurkako partidari, sarreren prezioaz kexu
Osasunak eta Real Madrilek Errege Koparen final zortzirenetako itzulerako partida jokatuko dute gaur Iruñean. Bazkideek sarreragatik 15-20 euro ordaintzea onartezina dela uste dute Indar Gorri, Eman Egurre eta Lizarra peñetako kideek, eta futbol zelaira sartuko ez direla jakinarazi dute. “Real Madrilen aurkako Ligako partidan sarrerak oso garesti jarri zituen salgai Osasunako zuzendaritzak, jada abonua ordaindua zuten bazkideak babestu aldera, madrildarrak ikustea besterik nahi ez zuten...
Read More
Iruzkin berriak