Jon Mintegiaga Oiarbide
Iraultzaileak esan zuen bezala ez baita berdin pentsatzen jauregi batean edo etxola batean. Perspektiba, ikuspuntua, ezberdina baita Gaztelugatxeko ermitatik edo Lezeko haitzulotik, mendi puntatik edo erreka bazterretik, kaletik edo kartzelatik, norberaren etxeko gelatik edo 4 x 2ko ziegatik, txabolotik.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- PelloZ(e)k Li Bai txaboloan bidalketan
Azterketa soziologikoa
Atalak: Sailkatu gabea
Azterketa soziologiko eta inkestak ehuneko portzentaietan argitaratzen dira errealitate jakineko hurbilpen bezala. Hala batean, gure moduluan 100 laguneko zenbaki borobilera iritsi ginenean, begirada zorroztu eta bertako erradiografia egiteko parada aproposa eskaini zidan kasualitateak. Pastel zati hauek begitandu nituen:
Jatorriari erreparatuta %60 espainiarra zen, horietatik %80 madrildarra, eta horietatik %30 Vallecas auzokoa; %10 ijitoa; %9 arabiarra; %4 dominikarra; %4 kolonbiarra; %3 georgiarra; %3 afrikar beltza; %2 errumaniarra; %2 ukraniarra; %1 bulgariarra; %1 boliviarra; %1 euskalduna.
%80k janari “orokorra” jaten du, arrunta alegia; %10ak musulmana; %7 grasa baxuko dieta; %3 begetarianoa.
%85ak tabakoa erretzen du; %60k porroak; %15ak heroina.
%70ak pastilak hartzen ditu; %10ak metadona.
%20k astero komunikatzen du; %25 tarteka; %30 oso tarteka; %25 inoiz ez.
Astean bitan, polikiroldegi bikainera %20 ateratzen da; %80ak nahiago du moduluan geratu, kartetan, dominoan edo partxisean jolasten.
%20k gurutze kristaua lepotik zintzilik daramaki.
%50 dutxatzen da; %50 ez da dutxatzen.
%90ak aldizkari pornografikoak ditu txaboloetan.
%50ari makinaz ilea moztu zaio eta gero bizitzaren orbainak agertzen zaizkio kalpar azpian.
%60 Real Madrid futbol taldeko jarraitzailea da; %25 Atletico Madridekoa; %15 Bartzelonakoa.
%75ak tatuaiak ditu.
%60k amorrazioak eraginda, norberak egindako ebakiak ditu besoetan.
%25ak gaitz larriak ditu.
%80 homofoboa da hitzez.
%75 lehenago espetxetik pasatakoa da.
%70ak musika ozen entzuten du.
%60k seme-alabak ditu.
%100 askatasuna amets, zigor amaieraren datari begira bizi da.