Arratoiak eta konpostajea, arazoa?
Aspaldian bidalketarik gabe egon ostean, hemen gara berriz konpostajearen teknifikazioaren txokoan. Gaurkoan, makina bat zer esan ematen duen gai batekin gatoz: arratoiak, benetako arazoak al dira konpostajean? Arratoiekin hasi aurretik, esan beharra daukat, konpostaje teknikari izan naizen urte hauetan eta mota guztietako ia 3000 konpostagailuei jarraipenak egin ostean. Arratoiak ez direla ugariak konpostagailuetan. Agertzen direnean gizartean inpaktu handia duten arren, arraroa da...
Read MoreZIZARE-LURRA
Konpostaje guztiak ez dira berdinak, biohondakinak modu ezberdinetan kudea daitezke, honek konposta mota ezberdinak ematen dituelarik. Zizare-lurra edo vermicomposta, zizareen bidezko konpostajea da, zizareen hazkuntza faboratzen duena batipat. Noski, zizareekin batera beste animalitxoak ere hazi eta biziko dira, baina gure helburua, zizareek gure materia organikoaren ehuneko handi bat kontsumi dezatela da. Zizare-lurrean, nolabaiteko faktoria bat prestatzen da, non, bertako langileak...
Read MoreKonpostajearen etorkizuneko erronkak (HIRU)
Artikulu bat izan behar zuen honek, jada hirugarrena eman du. Lehenengoan egituratzaileaz hitzegin genuen, bigarrenean erabiltzaileetaz eta orain hirugarren honetan, konpostatzearen metodologiaz arituko gara. Konpostatze mota guztiak behar du mantentze-metodo bat: gehitu behar zaion egituratzaile kopurua, konpostagailuaren kokapena, arazoen aurreko erantzunak. Gaur egun ditugun gidak ordea ez daude konpostajean egun egiten ari den apustuari aurre egiteko mailan, orain arteko konpostatzea...
Read MoreKonpostajea eta paradisua
Imagina ezazue paradisua… ziur belardi zabal eta berde bat imaginatu dezutela, tarteka zuhaitz bat edo besterekin apaindua. Zeinen araroa, justu orain 4 milioi urte gure arbasoa zen Austrolopithecus afarensis-a bizi izan zen sabanaren berdina deskribatu duzue. Tximu bat izango baginake, zuhaitzez jositako ohian bat deskribatuko genukeen eta sugandila bat baginake, harriz, zuloz eta intsektuz jositako paradisu batean pentsatuko genuke. Gure konpostagailuan dabiltzan xomorro bati edo...
Read MoreOxigenorik gabeko konpostajea
Konpostajean teknikari garenok behin eta berriz esaten diegu erabiltzaileei konpostagailua aireztatu egin behar dela, batez ere usainak ekideteko. Baina bada konpostaje sistema bat, non ez duena oxigenorik behar eta bide batez ez dena aireztatu behar, Konpostatzeko modu honi metanizazio deritzo eta nahiz eta gure etxeetan ezinezkoa dugun burutu, merezi du kuriositate moduan tartetxo bat eskeintzea. Guzti hau azaltzeko ordea, kimika apur bat jakin behar da eta hona hemen, “etxean barrena...
Read MoreKonpostaren ekosistema II
Konpostagailu bateko ekosistema bat martxan jartzeko, biohondakinak behar dira. Hauek konpostagailuan bota eta lurzoru gainean ezartzean, lurzorutik eta airetik datozen organismoek kolonizatuko dute eta konpostagailuko ekosistemari hasiera eman. Intsektu hegalariak izan ohi dira lehenak iristen, euli arrunta, fruta euli, haragi eulia eta bestelakoak. Normalean bizidun hauek ez dira biohondkainetaz elikatzera etortzen, arrautzak ipintzera baizik. Horregatik, ez da arritzekoa k onpostajearen...
Read MoreKonpostaren ekosistema
Ekosistema batek bi zati ditu: zati fisikio eta zati biziduna. Zati fisikoa ingurua da, geologiak, klimak eta abarrek definitua, bertan zati biziduna bizi da. Zati hau bizidun espezieek osatzen dute (fauna, flora, onddo, bakteria…) eta aldi bereran berauek, ere zati fisikoarekin elkarrekintzak dituzte, zati fisikoa edo ingurunea eraldatuz. Bizidun eta bere ingurunearen arteko elkarrekintza hauek osatzen dute ekosistema eta eskalaren arabera, ekositema bat, lur planeta osoa izan daiteke,...
Read MoreLurraldetasuna konpostagailuan
Konpostagailu barruan, materia organikoa jaten, milioika izaki bizidun mota elkarbizitzen dira. Batzuek elkarren beharra dute, besteak elkar toleratzen dira eta asko, elkar ezin dira ikusi. Aurreko paragrafoan, zentzu gabeko esaldi mordoa dagoela dirudien arren, elkarrekintza hauek gakoak dira gure konpostagailuan xomorro ezerosoak ekiditeko. Orokorrean, konpostagailuan arazoak sortzen dituzten xomorroak, bi dira: euli arrunta eta fruta eulia, beraietaz luze eta zabal hitzegin dut ondoko...
Read MoreKonposteko xomorroak: xaguak
Fruta euliak, konpostagailuko animalia ezerosoak badira, xaguak, konpostagailuko animalia iguingarrienak dira. Experientziak esaten dit, konpostagailu batean xagu bat agertzen bada, konpostaje prozesua bertan bukatzen dela, erabiltzaileek ez bai dute konpostagailu horretako taparik irekiko. Eta sexu bietako erabiltzaileetaz ari naiz. Zin egiten dut, nere esperientziatik, ez dela ohikoa konpostagailuan xaguak topatzea. Nohizean behin bat edo beste agertzen da eta ia gehieneatn erabiltzailea...
Read MoreBeldarrak, konpostagailuko gakoa
Konpostajea deritzon pelikula honen protagonistak dira xomorroak, baina hauen artean Grammy edo Oscar bat lortuko luketeenak, intsektuen beldarrak dira. Laburki esanda, beldarra edo larba, intsektu baten kumetxoa da. Intsektu baten arrautza batetik ez da intsektu hegalari bat ateratzen, beldar bat baizik. Beldar honek misio bat edukiko du: jatea. Bere beldar bizitzan jan eta jan egongo da ahal duen energia gehien lortu, pupa deritzon zetazko zakutxo bat egin eta bertatik heldu hegalari bezala...
Read More
Iruzkin berriak