Arian-arian
Hasiera » Sailkatu gabea
Api17 0

Uztaritzetik Eusko Jaurlaritzara, debekua, menpekotasuna eta lotsaizuna

Posted in Sailkatu gabea

Uztaritzeko udalean, bost hautetsi abertzalek dimisioa eman Aristizabal, Dagerre, Ospitaletxe, Lapeyrade eta Matxikote zinegotzi abertzaleak (Uztaritze Baikoak) ez dira gehiago Uztaritzeko Herriko Etxeko hautetsiak. Euskara hutsean egin zituzten adierazpenak udalbatzan, eta ez zituzten frantsesez errepikatu nahi izan. Beste hautetsi baten eskaerari erantzunez, bost hautetsien hitzak aktan agerrarazteari uko egin zion Karrere alkateak ...

Read More
Mar29 0

Argazkialdia: euskararen erabilera D ereduko kirolean

Posted in Sailkatu gabea

“>D ereduko kirola” ikerketaren emaitzak aurkeztu berri dituzte Donostian. “Euskarari garrantzia ematen dioten klubak” hautatu omen dituzte azterketarako, euskara ere “taldearen identitate-zeinu” nahi dutenak. Talde hauek hizkuntza-plangintzarik ez, baina erabaki batzuk hartu ei dituzte, adibidez: entrenatzaile euskaldunak izatea eta horiei euskaraz egiteko eskatu izana. Euren erreferentzialtasunak taldearen hizkuntzan eragiteko ...

Read More
Mar11 0

Onkeriak berri

Posted in Sailkatu gabea

Kronikatik hartutako argazkia Oiongo IKAren euskaltegiko Andoni Landari egin diote elkarrizketa Berrian. Erantzun mamitsuak eman ditu. Euskalgintzaren inguruan ohikoena den mezu politikoki xuxena auzitan jartzeko modukoak asko. Dena-ondo-doazaleen mantrak ezeztatzen dituztenak. Berbarako: “…Egoerari buruzko hausnarketa egin genuen. Ondorioztatu genuen zulo bat zuen zaku bat betetzen ari ginela…”. “Ikastoletako irakasleek esaten zuten ...

Read More
Mar04 0

Jaurlaritzan euskararen erabilerari zangotraba… Eusko Jaurlaritzak!

Posted in Sailkatu gabea

Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza politika ez da bat eta bakarra. Salatu izan dugu lehenago be: agintari bakoitzaren jarreraren arabera, alde handiak daude sailetik sailera, zuzendaritzatik zuzendaritzara, eta are handiagoak herritarron diruz hornituta diharduten agentzien, “enteen”, sozietate publikoen, fundazioen eta abarren kasuan. Bestela esanda, HPS-k (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) emandako irizpideak gorabehera, sail bakoitzak ...

Read More
Ots14 0

Itzultzaileen fabore

Posted in Sailkatu gabea

Itzultzaileak dira bikoiztaileak; telebistan nahiz irratian hain garrantzitsuak diren, baina EAJ-PSOEren menpeko EiTBn, aurten  inoiz baino ordu gutxiago eta inoiz baino prezio merkeagoan lan egingo duten horiek, Eusko Oasian oraindik ere euskaldunoi zein arreta gutxi ematen zaigun, argi erakusten duen beste adierazle bat. Itzultzaileak dira, Eusko Jaurlaritzaren eta beste “euskal” erakunde publiko askoren erdarazko jardunari, jantzi ...

Read More
Urt20 0

Korrika… egin klika eta alda txipa?

Posted in Sailkatu gabea

Klik batean izango dugu Korrika gure artean! Euskaldunok kaleetan harro agertzeko egunak… baina baita erdaltzaleak euskaldun agertzeko eta urte guztiko inertzia español-frantseszaleak  astintzeko egunak ere. Euskara platonikoki maite dutela diotenek ere, giharrak luzatu eta  izerdia botatzeko aukera sikiera. Diskurtso euskaltzalearen eta praktika erdaltzalearen arteko sakanak eragiten digun egonezina askatzeko talde-ariketa ...

Read More
Urt07 0

Euskal kulturaren kontsumoa… Nor dago ardurari heltzeko prest?

Posted in Sailkatu gabea

“Euskarazko produktu eta zerbitzu erabilgarri askoren ezagutza mugatua da… balizko erabiltzaile gehienok ez ditugu dauden aukerak ezagutzen…Euskarazko produktuen eskaintza sakabanatuta dago, erdarazko eskaintza erraldoiaren zirrikituetan ia-ia galdurik.  Oraindik ez dago halakoak ezagutarazten eta bilatzen lagunduko digun gune erreferentzialik… Euskarazko produktu eta zerbitzu guztiak sistematikoki jasoko dituen aurkibide ...

Read More
Abe26 0

Euskaldunegiak-edo

Posted in Sailkatu gabea

Españolek edo frantsesek dituzten hizkuntza-eskubide berberak aldarrikatzen dituztenak dira euskaldunegiak. Txarto hezitako umeak legez, daukatenarekin egoten ez dakiten horietakoak. Edozein Tabernatan sartu, eta tabernariari “zurito bat” eskatzeko beldurrik ez dutenak, zerbitzari erdaldun gaixoak estualdi larri batean jarriz, inongo beharrik gabe. Lotsabakoak. Telebista kate bat gutxi iritzita, gainera kalitatezkoa izan dadin galdatzen ...

Read More
Abe16 0

Euskal astoa bizirik! (Utikan Troiako astoak)

Posted in Sailkatu gabea

Astoa abere noblea izanagatik, gizakumeak gutxiesteko erabili ohi dugu. Astamandoak, astazakilak, astotzarrak… ez dira deitura gozoak, baina izan badira gure artean halakoak.Troiako astoak bezala. Ugazabek gure artera, euskaldunon etxera, bidalitako aleak izan ohi dira, bazterrak nahastu eta zangotraba egitera. Sarri, gure artean hazitako astoak hezi eta Troiako bilakarazten dituzte. Asto makurrak izan ohi dira, ostikozaleak. Euskaldunok,...

Read More
Aza28 0

EKAITZ FERPEKTUA NAFARROAN

Posted in Sailkatu gabea

Nafarroan (ere) euskararen (euskaldunon) egoerak onetik ezer ez duela badaki (jakin nahi badu), begiak eta belarriak dauzkan edonork. Aski da “eremu euskalduneko” herrietatik adi igarotzea, balantza egiteko eta “eremu mixto eta ez euskaldunean” euskararen (euskaldunon) osasuna zein izan daitekeen ondorioztatzeko. Unionismoa mozorrotik gabe jasaten dugu Nafarroan. CCOO, UGT, PSN, UPN, eta PP koalizioa dira hizkuntzaren auzian ere, ...

Read More
2 / 2«Aurrekoa12

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

@Ortubekoa

Tweets by Ortubekoa

Azken bidalketak

  • Bide barrijak izan badira. Bidegabekeriak bebai.
  • Menpekotasunean hezi (3): España va bien
  • Menpekotasunean hezi (2)
  • Menpekotasunean hezi (1)
  • Nola lagundu euskara lurperatzen “abertzaletasunetik”

Iruzkin berriak

  • ander(e)k Nola lagundu euskara lurperatzen “abertzaletasunetik” bidalketan
  • karlos gorrindo(e)k Pixka bat es muchotarra da PSOEAJren hizkuntza politika bidalketan

Artxiboak

  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA