Arian-arian
Hasiera » Sailkatu gabea » Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua
Eka11 1

Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua

Atalak: Sailkatu gabea

Epi eta Blas oraindik “biziko” balira, gainekoak eta azpikoak edota ugazabak eta menpekoak kontzeptuak azaltzeko, hamaika adibide aurkituko lituzkete erdaldunoi eta euskaldunoi begira. Goenkale baino kapitulu sorta luzeagoa osa daiteke, euskaldunon menpekotasun egoeraren inguruan.

Ekainaren 4an, Madrilgo Senatuan jazotako pasartea da beste adibide esanguratsu bat.

Darias ministroaren agerraldian izan zen. Galderetarako txandan, EAJren ordezkariak galdera zuzena luzatu zion ministroari*. (5:24 minutuan):
“Por último, Señora ministra, me voy a referir al euskera, y a su utilización por los funcionarios de la Administración del Estado con presencia en Euskadi…
¿Qué medidas ha adoptado para que la cooficialidad lingüística sea una realidad en la Admnistración del Estado, en Euskadi?
¿Qué medidas ha adoptado para que los funcionarios de su Administración vayan aprendiendo el euskera, y sean así capaces de atender en euskera?
¿Tiene intención de ofrecer a la ciudadanía de Euskadi, la posibilidad de poder dirigirse a la Administración del Estado (en Euskadi), en euskera?

Darias PSOEko ministroaren erantzuna*: (27:30tik aurrera)
“La idea del fomento de la formación a través del INAP tiene que ver con asegurar la atención de la ciudadanía en su lengua materna (?) … pero también, respetando el ámbito de cada empleado público… hacer algo así como de incentivación, especialmente en el caso de la atención al público, sin que en ningún caso suponga otra cosa que eso, porque entenderá que también es un derecho utilizar la lengua castellana…”

Okerrena ez zen izan ministro espainiarraren erantzun negargarria.
Okerrena EAJren ordezkariaren azken erantzuna izan zen, agertutako disposizio onarengatik ministroari eskerrak emanez. Eskerrak zergatik?

Espainiako Administrazio Publikoek ez digute euskaldunoi beren gazteluetan euskarazko arreta jasotzeko eskubidea bermatzen labur esanda, indarrean diren legeei irri eta barre eginez 1982tik gutxienez (lehenago are okerrago zen, esan gabe doa).
Espainiako “Ley 30/1992 de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común delakoak adibidez, honakoa dio 35. eta 36. ataletan:
“Los ciudadanos, en sus relaciones con las Administraciones Públicas, tienen los siguientes derechos:… A utilizar las lenguas oficiales en el territorio de su Comunidad Autónoma, de acuerdo con lo previsto en esta Ley y en el resto del Ordenamiento Jurídico…
Lengua de los procedimientos. …  los interesados que se dirijan a los órganos de la Administración General del Estado con sede en el territorio de una Comunidad Autónoma podrán utilizar también la lengua que sea cooficial en ella. En este caso, el procedimiento se tramitará en la lengua elegida por el interesado”.

Bada, ugazabek ez dute euren hitza bete sekula. Lege hori ez dute betetzen sortu zen egunetik bertatik gaurdaino. Ia hogeitahamar urte igaro dira.

Alabaina, gure erakunde txit autonomoetatik edota gure alderdi eta bestelako eragile abertzaleetatik erantzunik ez, eskubide aldarrikatzerik ez, isiltasuna…
Menpekotasun gorria finean. Edo are okerragoa dena, utzikeria?

Epi eta Blasen beharrik ez dugu.

 

  • Bideoak hemen:
    http://www.senado.es/web/actividadparlamentaria/actualidad/video/index.html?s=14_S011021_003_01

Iruzkin bat

  1. Juan | 2020-06-14 at 12:06

    Ohikoa, eta lotsarik agertu ez erantzunean. Gure usteak eta egin beharrak sendotu baino ez, erantzunak erntzunda

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

JJ Agirre

Lekutan jaiotako Bakiotarra. Halako baten euskaldunak euskaraz behar zuela jabetu nintzenetik, bidean aurkitutako aldatzak, bihurrak, atsedenguneak eta bestelakoak hustutzeko idazten dut, amen.

@Ortubekoa

Tweets by Ortubekoa

Azken bidalketak

  • Eskubideak eta betebeharrak
  • Elikagai-saltoki handiak, edo españolizazio sakona low-cost
  • “Euskararen egunean”, euskaldunon egunaren zain
  • Eroski (ere) Espainiakoa da, unionista
  • Euskal komunitatea trinkotzeko tresna ezinbestekoak

Iruzkin berriak

  • Mad Horse(e)k “Tenéis todo el derecho a hablar en euskera, pero…” bidalketan
  • Juan(e)k Gainekoak eta azpikoak edo espainiarrekiko “alde bikotasuna” kristauei azaldua bidalketan
  • Ige(e)k BBVA-k ez dauka dirurik! bidalketan
  • Agirre(e)ko JJ(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan
  • Izena *(e)k Euskararen ordezkapen naturalizatua bidalketan

Artxiboak

  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa

Kategoriak

  • Españolizazioa
  • Hizkuntza eskubideak
  • Koxkorretaraino
  • Sailkatu gabea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA