Isabel Vallet i Sánchez (CUPeko diputatua): “Guretzat independentzia benetako burujabetza eraikitzeko tresna da”
Egun handiaren bezperatan harrapatu genuen Isabel Vallet i Sánchez CUPeko diputatua, eta kanpainaren azken orduetan eskaini zigun bere denbora apurra. Bartzelonako metropolian, Santa Coloma langile auzoan elkartu ginen berarekin, bertan izan baitzuen azkenetako mitina, auzokide batzuekin batera. Eguerdirako Bartzelona erdialdean egon behar zuela eta, metroan izan genuen lehen hizketaldia eta aritu ginen, treneko asko bezalaxe, modako gaiaz, hangoaz eta hemengoaz… Alde batetik besterako...
Read MoreBartzelonako kaleetan azaroaren 9az
Irakurri ditugu azken hilabete hauetan zehar hedabideetan azaroaren 9aren inguruan betetako orrialde asko eta asko, baina egunean bertan Bartzelonan herritarrekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta bideo honetan duzue laburpena: (Elkarrizketak: Nerea Eizagirre eta Itsaso Zubiria)
Read MoreZenbakiak zenbaki, herri batek irabazi du
Larunbatean nabaritu genuen jendea aztoratuago. Kanpotik begiratzea tokatu zaigunok ostiral ilunabarrean emozioz galdetzen genien lagun katalanei zer, zer espero zuten azaroaren 9rako, nola bizi duten prozesu guztia. Eta eurak, itxura batera lasai, ez zegoela batere garbi; batzuk positiboago, eta beste batzuk zalantzati. Baina orduak aurrera joan ahala, hasi dira tarteka kantuan batzuk, irribarrea ahoan goizean-goiz amonarekin bozka emateko geratuta dagoela kontatzen bestea, lehen ordurako...
Read MoreLehen orduak normaltasun osoz azaroaren 9an
Ireki dira bozka emateko kolegioak goizeko bederatzietarako. 6 milioi inguru dira galdeketan parte hartzera deituta daudenak, eta 40.000 bolondresek eman dute izena azaroaren 9 honetan guztia antolatu eta dena ondo atera dadin. Kolegioak irekitzerako jendea ilara luzeak osatzen hasia zen ate aurrean, botua eskuetan ondo elduta. inongo arazorik gabe eman zaio hasiera egunari eta mugimendu handia nabari da bozka-lekuetan. Zahar eta gazte, ilusio handiz ari dira bizitzen eguna herritarrak, eta ez...
Read MoreArmada Bartzelonara eta Urrezko Egunsentia Valentziara, badaezpada
Espainiako Armadaren fragata batek Bartzelonako portuan egingo du geldialdia, azaroaren 9rako hiru egun besterik geratzen ez direnean. Konstituzio epaitegiak azaroaren 9rako deituta dagoen galdeketa debekatu eta Generalitateak, hainbat alderdik, zein herri mugimenduak aurrera jarraitzeko deia zabaldu duten egun berean argitaratu du berria Nació Digital hedabideak: L’Armada envia una fragata a Barcelona tres dies abans del 9-N. Itsasontziari izena da ondoen etorri zekiokeena....
Read More
Iruzkin berriak