Ageria/EzAgeria
Hasiera » Sailkatugabeak » Ez izatea izateko; Inauteriak
Mar11 0

Ez izatea izateko; Inauteriak

Atalak: Sailkatugabeak

Muga, oihala

Muga, oihala

Bizi garen gizartearen oinarrietako bat da indibidualizazioa. Inguratzen gaituen guztia da gero eta pertsonalizatuagoa; askotan beldurtzen naiz facebookeko eskuinaldean agertzen zaizkiten iragarkiekin. Publizitatearen mundua, sare sozialak, norbanakoaren garrantzia, konpetitibitatea,… etabar oso luze bat.

Norbanakoak garen heinean deskriba daitezken sujetuak ere bihurtu gara, bai merkatuarentzat eta publizitatearentzat beraien estatistikak egiteko orduan, baita gure buruetan ere; etiketak eten gabe. X naiz. Munduratu baino lehen izaten da lehena, generoa (zer izango da mutila edo neska?), lanbideak ere definitu egiten gaitu (lana, betiere erremuneratua dena bezala ulertuta), eta nolakoak garen etiketatzen gaituzten hashtag etengabeak ditugu buru barruan #lotsatia #eskuzabala #gaztea #pesimista #lasaia #azkarra #lodia #zentzuduna #baldarra #….. Definitu behar horretan galdu egiten garen arte.

Lesakako Zakozaharrak

Lesakako Zakozaharrak

Neretzat inauteriak, egiazkoak, hastag eta tag eta etiketa eta inkisidoreen sanbenito eta guzti hoiek zapaldu egiten ditu egun batzuetan zehar. Aurpegia tapatu egiten du, anonimo egiten du bere burua, guzti bat da, mundutik bueltaka dabilen ezezagun bat gehiago. Ez du kaletik agurtzeko beharrik sentitzen, ez du aurpegirik, ez da ez neska ez mutila. Gizarteak aldiz, tentsio eta beldur nahasizko begirada bat bueltatuko dio, eta tartean, oihala besterik ez. Mozorroa periferian egonen da, begira, bi zulo horietatik, identitatea, #horrelakoanaiz eta etiketak kutxa batetan sartuta. Muga, oihala.

Herri indigenen ohituretan eta mundu-ikuskeraren izaeran dago ez izatea izateko, tapatzea, norbanakoaren identitatea osotasun kolektiboan bihurtzearena. Urtean 2 egunez edo 20 urtez jarraian, munduan badira milaka begirada irmo oihal atzean.

 

“Ikus gaitzaten tapatzen dugu aurpegia, izenda gaitzaten ukatzen dugu izena,…”

Marcos subkomandantea; EZLN

 

 

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Irantzu Pastor

Argazkilaria naiz. Horrela begiratzen dut mundua eta hauek dira nire enkuadreak. Begiradak beti badu norabidea, helmuga Ageri bat, eta horrenbestez muga bat ere bai; handik aurrera dena bihurtzen da EzAgeria, periferia.

@irantzupastor twitterren

Jarraitu @irantzupastor

@irantzupastor(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Ez izatea izateko; Inauteriak
  • Uniformearen bi aurpegiak
  • Argazki oinaren botereaz
  • Check-pointean

Iruzkin berriak

  • Irantzu Pastor(e)k Check-pointean bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Check-pointean bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA