Ageria/EzAgeria
Hasiera » Sailkatugabeak » Check-pointean
Urr30 2

Check-pointean

Atalak: Sailkatugabeak

Checkpoint

Check-point bat Hebronen (Palestinako lurralde okupatuak)

Argazkilaritza irudiz, literalki, mila mugen munduan mugitu ohi da. Argia erabiltzen du idazteko baina itzalak ere bai, bata bestea gabe ezin delako, argiaren osotasuna argazki zuri bat litzakeelako eta argi eza, beltza. Argi eta ilunen dantza, nolabait ordenatzen saiatzen gara. Egiaren testimonioa bailitzan batzuetan, gezurren erretratista hipokrita besteetan. Enkoadratu duenak zergatik ordenatu du horrela mundua? zergatik ez zentimetro batzuk harago?

Beti eman didate zer pentsatua mugak, lerroak,… bi aldeen talkak. Argazkiaren kasuan, Ageria eta EzAgeria banatzen duen koadrotxoan dago mapa horren frontera ageria. Lerro horiek, zatilerroak bilakatzen dira gure barruan konstanteki,… check-point batean erretenituta gaude eta gu gara gainera honen jabe. Nor utziko dugu ageriaren aldera pasatzen?

Nolabaiteko boterea dugu argazkilariak. Territorio lauki horietara, gure mundura sartzeko pasea emateko boterea (xumea zalantzarik gabe). Batzuetan gure kabuz eta bakoitzaren konpromezuaren arabera ematen duguna, besteetan medio, agentzia edo bestelako nagusiei saltzen diegu eremu mugatu hori kudeatzeko baimena.

Argazki bat beti bukatzen da nonbait, hau da, gizakiaren begiradak duen muga fisikoa bezala, argazkian argi dago; muga da enkuadrearen protagonista nagusia. Mugatik at, periferia eta exilioa.

Argazkilariak badu beraz argazki guztietan munduaren sententzia bat eta honekin erantzukizun bat ere halabeharrez. Pentsatu erakusten duen hartan; Pentsatu enkuadretik kanpo utzi duen hortan.

Blog honetan, nire eta besteen argazkien bidez, enkuadre, exiliatu, periferiako herrialde, proiektu eta bestelakoei buruz arituko naiz, hau da nire territorio librea. Ez dut burdinik jartzen atean, ongi etorriak zarete.

“…Eta mundu guzia da gurea gure herria geurea bada.” (Sarrionandia)

2 Iruzkin

  1. Andoni Lubaki | 2013 urriak 30 at 19:47

    Ongi etorri Argiako blogera!! Gustura jarraituko zaitut!

    Reply
  2. Irantzu Pastor | 2013 urriak 30 at 19:58

    Berdina diot Andoni!! Milaesker!!!

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Irantzu Pastor

Argazkilaria naiz. Horrela begiratzen dut mundua eta hauek dira nire enkuadreak. Begiradak beti badu norabidea, helmuga Ageri bat, eta horrenbestez muga bat ere bai; handik aurrera dena bihurtzen da EzAgeria, periferia.

@irantzupastor twitterren

Jarraitu @irantzupastor

@irantzupastor(r)en Txioak

Azken bidalketak

  • Ez izatea izateko; Inauteriak
  • Uniformearen bi aurpegiak
  • Argazki oinaren botereaz
  • Check-pointean

Iruzkin berriak

  • Irantzu Pastor(e)k Check-pointean bidalketan
  • Andoni Lubaki(e)k Check-pointean bidalketan

Artxiboak

  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria

Kategoriak

  • Sailkatugabeak

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren RSSa
  • Iruzkinen RSSa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA