Hasiera »
Karlos Zurutuza Iraketik - Karlos Zurutuza Iraketik
Karlos Zurutuza (Donostia, 1971)
Kurdistanen (Iran, Irak, Siria eta Turkian), Balutxistanen (Pakistan eta Iranen), Kaukasoko herrialdeetan (Georgia, Armenia, Azerbaian, Abkhazia, Hego Osetia eta Nagorno Karabagh), Balkanetan, Afganistanen eta Libian lan egindako kazetaria. Egun Iraken da, AEBek gerra hasi zutela zortzi urte martxoan beteko direnean. Ustezko trantsizio une hau gertutik bizi ahal izango dugu Zurutuzaren blogean, egunero, eta hilabetez
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- bertotik(e)k Gezurrik gabe amaitu bidalketan
- Petrolio gosea demokraziaz mozorrotzen denean(e)k Gernika gogoan bidalketan
- Guernica Gernikara(e)k Gernika gogoan bidalketan
- Erlantz(e)k Gezurrik gabe amaitu bidalketan
- Erlantz(e)k Gernika gogoan bidalketan
Suntsipenaz
2011-02-17 // Testigantza zuzenak // 2 iruzkin
Nassar dut izena eta hauxe nire semea da, Mohamed. Minbizia dauka. Izurrite honek ume asko eraman ditu Basoran, nire alabatxoa horien artean. Duela bi urte hil zen. Zazpi urte zituen. Mohamedi iaz diagnostikatu zioten minbizia. Hasieran gorputzak erantzun zion tratamenduari baina okerrera jo du berriki. Bere prozesua hasi zenean, ezin nuen ospitalera bueltatu; eraikina ikuste hutsak nire alabarekin bizi izandakoa ekartzen zidan gogora. Ez nintzen gai hona etortzeko. Nire lagun batek bere semea zuen bertan eta berak zaindu zituen biak, berea...
Jarraitu irakurtzenJihad
2011-02-16 // Testigantza zuzenak // Iruzkinik ez
Jihad dut izena, Basoran jaio nintzen. Beltzak asko gara hemen baina, ez pentsa, ez ginen atzo etorri Irak hegoaldeko hiri honetara. Diotenez, gure arbasoak Afrikatik hona ekarritako esklaboak izan ziren, VII edo VIII mendean. Izan ere, “esklaboak†deitzen digute, oraindik ere, bertako arabiarrek. Irakiar guztiek bezala, arazo asko dauzkagu. Aldi berean, gure azalaren koloreak beste batzuk ekarri dizkigu. Esan genezake 12 ala 13 mendez arabiarrekin toki berean bizi izan garela baina, inola ere, elkarrekin. Ehun milaka omen gara...
Jarraitu irakurtzen1460 gau haiek
2011-02-16 // Egunerokoa // 2 iruzkin
2005an bisitatu nuen Irakeko Kurdistan lehendabiziko aldiz. Txango laburra bezain aberatsa izan zen hura, zentzu askotan gainera. Bidaia haren ondoren hainbat erreportaje atera banituen ere, Irakeko Kurdistanen oporretan nengoela esan liteke, inondik ere oraingo honetan nabilen bezala. Irakeko gerraren urte gorrienei bide eman zien 2005ak. Kurduen kontrolpeko eskualdean, baina, bakea zen nagusi. Bada, Dohukeko hotel hartan 26 urteko gazte bat ezagutu nuen. Samer izena zuen eta Bagdadekoa zen. Bera ere, oporretan zegoen bertan. Egun bat baino...
Jarraitu irakurtzenMemoriaren zuloak
2011-02-15 // Testigantza zuzenak // Iruzkin bat
Bost ziren. Kanpoko porlanezko murruak gainditu eta tiroka sartu ziren mezan geundela. “Allah u akbar (Ala handia da)†oihukatzen zuten. Urriaren 31 zen. Ikusten duzunez, paretetako bala-zuloak eta gainontzean izandako txikizio guztia bere horretan utzi dugu. Ez dugu ezer ukituko, hildakoen oroimenez. 50 izan ziren. Beste 90 zaurituta izan ginen. Batzuk tirokatuta hil ziren, eta itota beste batzuk. Leihorik gabeko gela txiki honetan giltzapean itxi zituzten, ez zegoen airerik guztientzat. Beste batzuk tiroketa ondorengo eztandek...
Jarraitu irakurtzenSan Valentin Bagdaden da!
2011-02-13 // Egunerokoa // 2 iruzkin
Egunotan zera jasotzen ari naiz hemen; makina bat manifestaldi egin arren, irakiarrek ezingo zutela inoiz batera jokatu, herriak Tunisian edo Egipton egin bezala. Eta batasuna omen da, hain juxtu, azken iraultza hauen arrakastaren gakoetako bat. Ez, makina bat dira egun irakiar gizartea banatzen duten faktoreak: kurduak, arabiarrak, kristauak… edonola, haustura nagusia arabiar xiita eta suniten artekoa da. Zazpigarren mendean hasi omen zen endredoa, Mahomaren ondorengoa hautatzean sortutako desadostasunagatik. Diotenez, Mahomaren...
Jarraitu irakurtzenAli
2011-02-12 // Testigantza zuzenak // 4 iruzkin
Ingelesez bikain hitz egiten duzu, Iraken ikasi al duzu? Etxean ikasi dut, musika entzuten, filmak ikusten… nire anaiak ere asko lagundu zidan. Egia esan, lehenengo aldia da atzerritar batekin ingelesez hitz egiten dudana. Soldadu amerikarrekin ere topo egin dut baina ezin esan hitz egiten genuenik. Gure etxea miatzen zuten bakoitzean, euren “bai-ez†galderei erantzuten nien: “armarik ba al duzue etxean?â€; “norbait ezkutatzen ari zarete?â€â€¦ eta horrelakoak. Esandakoa, entzun bai baina hitz egin...
Jarraitu irakurtzenGora herria!
2011-02-11 // Egunerokoa // 3 iruzkin
Denak zeuden: alargunak, senarra kartzelan zutenak, langabetuak, Iranen kontrako gerra-beteranoak, gazte ikasketadunak, pentsiorik gabeko erretiratuak… â€Al Maliki kanporaâ€; “gobernua lapurraâ€; “ura, argi-indarra eta lana nahi dituguâ€. Bakoitzak bere eslogana zeraman, etxetik idatzita. Beltzezko emakume batenak honela zioen: “tristura gehiagorik ezâ€â€¦ Bagdadeko Tahrir plazan hasi da martxa, goizeko 11ak aldera. Hasieran, gehiago ziren soldaduak manifestariak baino. Baina jendetza bildu...
Jarraitu irakurtzenIrailaren 11 hura
2011-02-10 // Testigantza zuzenak // Iruzkinik ez
Leyla Hassan dut izena, Kirkukekoa naiz. Hamasei urte nituela, Ali Kimikaria ikusi nuen nire hirian. 1991ko irailaren 11 zen, ondo gogoratzen naiz. Etxeratze-agindua oraindik indarrean zegoen. Ali Kimikariaren soldaduek kalean zeuden 33 gazte kurdu hartu eta kale erdian akabatu zituzten, denon aurrean. Gehienak auzoko ikasleak ziren, hogei urtetik beherakoak. Haietatik zazpi, nire lehengusuak. Belauniko zeuden, begiak itxita eta eskuak atzean lotuta. Bakoitzak bi tiro jaso zituen buruan. Ali Kimikariraren Al Najid ofizialak bere pistolaren...
Jarraitu irakurtzenHerria lokatzetan
2011-02-09 // Egunerokoa // 3 iruzkin
Euria, barra-barra gainera. Ez nuen espero honelako euri jasarik Bagdaden. Lokatza nonahi, bai eta ur putzu erraldoiak ere. Atzo Tigris ibaia aipatu nizuen baina ez nahastu, ez da argazkikoa…Nire auzoan ohikoak dira honelako estanpak eta ez da, inolaz ere, Bagdadeko txarrena. Jendea azpiegituren egoeraz kexu da. Argi-indar mozketak ugariak dira, bai eta urarenak hainbat auzoetan. Soldata oso baxuak, hori lana izatekotan. Eta segurtasun eza, jakina. Bagdad ere Kairori begira dago, hauxe jaso dut gaur kalean. “Atzo hiru orduz...
Jarraitu irakurtzenBagdad, Kabul, Kairo eta Palestina
2011-02-08 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Lasai hartu dut gaur: irakiar telefono zenbaki bat lortu, kontaktuei deitu…funtsean, datozen asteotako agenda osatzen hasi. Eta paseatu, asko gainera. Hoteletik Tigriserantz jo dut instintiboki. Huraxe iruditu zait hiria esploratzen hasteko tokirik egokiena. Zubitik zubira ibili naiz, ipar-haize oso gozoa baitzebilen ibaiaren ertzetik. Hiri barnera ere sartu naiz, jakina. Kabul ezagutu ondoren, jakin min handia neukan: zein ote txikituena, itsusiena, itogarriena bien artean? Bada, militarren presentzia askoz ere handiagoa iruditu zait...
Jarraitu irakurtzen