Tentsioa baretu nahian
Baten batek honako hau bota dit berriki: “Istorio oso gogorrak hireak, Zuru; utzidak arnasa hartzenâ€. Konforme. Hori bezala, beste gauza asko leporatu ohi didate nire testuetan, hots, “txekpoint†hitza gehiegitan azaltzea; Afganistanen, Iraken edo Osetian izanda ere, askotan agertzen dela ingelesetik mailegatutako berba. Kontua da honelako kontrol-postu mordo bat zeharkatu ditudala azken urteotan. Afganistanen, esaterako, euren zorroztasun ezak harritu ninduen joan zen...
Read MoreIrakiarren haserreaz
Pasa da “haserre-eguna” Iraken eta, oldarraldiak oldarraldi, hau ez da beste Egipto edo Libia bat bihurtu. Egia da jendea kalera atera zela atzo; milaka ikusi nituen bertako Tahrir plazan baina, inola ere, ehun milaka, edo batzuk iragartzen zuten “milioiaren martxa†hura. Iraketik iritsi diren albiste urriak jarraitu badituzue, jakingo duzue Bagdaden ez, Kurdistanen eta inguru sunietan bizi izan direla biolentzia episodio bortitzenak, hainbat hildako eta zauritu...
Read MoreAurpegi bat gogoratu nahian
Aurrekoan esan nizuen martxa eta protesta ugariak ikusten ari nintzela Bagdaden. Bada, Basoran eta Najafen fenomeno berarekin topo egin dut eta, diotenez, herrialde osotik zabaltzen ari dira oldarraldiak. Bagdadera goizean goiz iritsi naiz gaur Najafetik. Hotelerako bidean, bertako Tahrir plazatik pasa naiz lehendabizi, huraxe baita egun etengabe berotzen ari den egoera honen termometroa. Aurrekoetan bezala, bertan zeuden manifestari batzuk inguratu zaizkit azken albisteak emateko. Antza,...
Read MoreBagdad, Kabul, Kairo eta Palestina
Lasai hartu dut gaur: irakiar telefono zenbaki bat lortu, kontaktuei deitu…funtsean, datozen asteotako agenda osatzen hasi. Eta paseatu, asko gainera. Hoteletik Tigriserantz jo dut instintiboki. Huraxe iruditu zait hiria esploratzen hasteko tokirik egokiena. Zubitik zubira ibili naiz, ipar-haize oso gozoa baitzebilen ibaiaren ertzetik. Hiri barnera ere sartu naiz, jakina. Kabul ezagutu ondoren, jakin min handia neukan: zein ote txikituena, itsusiena, itogarriena bien artean? Bada,...
Read More
Iruzkin berriak