Hiri zuria
Nola duzu izena? Kemal Jassim. Denbora asko daramazu lanean kanpo santu honetan? 2004an hasi nintzen. Hau Falujako futbol zelaia zen baina amerikarren inbasioa eta gero hona etorri ginen. Amerikarrek ez ziguten ohiko kanpo santura joaten uzten eta honako hau inprobisatu behar izan genuen. Gaur beteta dago. Beteta? Bai, 3.700 gorpu daude eta ez dago toki gehiagorik. Nik zaintza lana besterik ez dut egiten orain, tokia txukun mantendu. 2004ko urriko erasoaldi erraldoian Falujan...
Read MoreHisham
Hisham dut izena eta 15 urte ditut. Najafeko hilerrian lan egiten dut. Erromesentzat perfumea eta intziensoa saltzen ditut bertan. Bisitariek hildakoak omentzeko erosten dituzte. Kanpo santu hau gogoko dut. Ali eta Hussein imanak bertan daude lurperatuta eta mundu osoko erromesak etortzen dira hona. Milioika gorpu daude hemen. Munduko xiita guztien ametsa zera da, paradisura bertatik abiatzea. Beste kanpo santu batean lurperatua izanda ere, aingeruek zure gorpua hartu eta hona ekarriko...
Read MoreSuntsipenaz
Nassar dut izena eta hauxe nire semea da, Mohamed. Minbizia dauka. Izurrite honek ume asko eraman ditu Basoran, nire alabatxoa horien artean. Duela bi urte hil zen. Zazpi urte zituen. Mohamedi iaz diagnostikatu zioten minbizia. Hasieran gorputzak erantzun zion tratamenduari baina okerrera jo du berriki. Bere prozesua hasi zenean, ezin nuen ospitalera bueltatu; eraikina ikuste hutsak nire alabarekin bizi izandakoa ekartzen zidan gogora. Ez nintzen gai hona etortzeko. Nire lagun batek bere semea...
Read MoreJihad
Jihad dut izena, Basoran jaio nintzen. Beltzak asko gara hemen baina, ez pentsa, ez ginen atzo etorri Irak hegoaldeko hiri honetara. Diotenez, gure arbasoak Afrikatik hona ekarritako esklaboak izan ziren, VII edo VIII mendean. Izan ere, “esklaboak†deitzen digute, oraindik ere, bertako arabiarrek. Irakiar guztiek bezala, arazo asko dauzkagu. Aldi berean, gure azalaren koloreak beste batzuk ekarri dizkigu. Esan genezake 12 ala 13 mendez arabiarrekin toki berean bizi izan garela...
Read MoreMemoriaren zuloak
Bost ziren. Kanpoko porlanezko murruak gainditu eta tiroka sartu ziren mezan geundela. “Allah u akbar (Ala handia da)†oihukatzen zuten. Urriaren 31 zen. Ikusten duzunez, paretetako bala-zuloak eta gainontzean izandako txikizio guztia bere horretan utzi dugu. Ez dugu ezer ukituko, hildakoen oroimenez. 50 izan ziren. Beste 90 zaurituta izan ginen. Batzuk tirokatuta hil ziren, eta itota beste batzuk. Leihorik gabeko gela txiki honetan giltzapean itxi zituzten, ez zegoen airerik...
Read MoreAli
Ingelesez bikain hitz egiten duzu, Iraken ikasi al duzu? Etxean ikasi dut, musika entzuten, filmak ikusten… nire anaiak ere asko lagundu zidan. Egia esan, lehenengo aldia da atzerritar batekin ingelesez hitz egiten dudana. Soldadu amerikarrekin ere topo egin dut baina ezin esan hitz egiten genuenik. Gure etxea miatzen zuten bakoitzean, euren “bai-ez†galderei erantzuten nien: “armarik ba al duzue etxean?â€; “norbait ezkutatzen ari zarete?â€â€¦ eta...
Read MoreIrailaren 11 hura
Leyla Hassan dut izena, Kirkukekoa naiz. Hamasei urte nituela, Ali Kimikaria ikusi nuen nire hirian. 1991ko irailaren 11 zen, ondo gogoratzen naiz. Etxeratze-agindua oraindik indarrean zegoen. Ali Kimikariaren soldaduek kalean zeuden 33 gazte kurdu hartu eta kale erdian akabatu zituzten, denon aurrean. Gehienak auzoko ikasleak ziren, hogei urtetik beherakoak. Haietatik zazpi, nire lehengusuak. Belauniko zeuden, begiak itxita eta eskuak atzean lotuta. Bakoitzak bi tiro jaso zituen buruan. Ali...
Read More
Iruzkin berriak