Gezurrik gabe amaitu
“Sarraskirik egon al da gaurko manifestaldian? Orduan ez zaigu kronikarik interesatzen. Eskerrik asko.†Honako hau esan zidan, telefonoz, Alemaniako erredaktore-buru batek duela astebete. Jende askok galdetzen dit beti ea nola ausartzen naizen honelako bidaiak egiten, herrialde haietatik “leherketak eta bahiketak†besterik ez dela entzuten… Eta egia da, hori baino ez zaigu iristen. Irakera azkeneko aldiz joan aurretik, Basorari buruzko dokumental bat ikusi nuen...
Read MoreGernika gogoan
Faluja da bidaia honetan bisitatuko dudan azken hiria. Ez pentsa, ez da nirea hasieratik lotutako ibilbidea izan; logistika baldintza hutsek erabaki dute Faluja bukaerarako uztea, ez besterik. Kontua da hiru aste hauetan Iraken jasotako inpresioa indartu eta borobildu duela bisita honek. Udaberrian zortzi urte beteko dira Irak inbaditu zenetik baina ezer gutxi altxa, eraiki edota berreraiki da denbora tarte honetan. Eta Faluja dugu, hain juxtu, horren adibide garbiena. Hiri suni honek Irakeko...
Read MoreIrakiarren haserreaz
Pasa da “haserre-eguna” Iraken eta, oldarraldiak oldarraldi, hau ez da beste Egipto edo Libia bat bihurtu. Egia da jendea kalera atera zela atzo; milaka ikusi nituen bertako Tahrir plazan baina, inola ere, ehun milaka, edo batzuk iragartzen zuten “milioiaren martxa†hura. Iraketik iritsi diren albiste urriak jarraitu badituzue, jakingo duzue Bagdaden ez, Kurdistanen eta inguru sunietan bizi izan direla biolentzia episodio bortitzenak, hainbat hildako eta zauritu...
Read MoreHiri zuria
Nola duzu izena? Kemal Jassim. Denbora asko daramazu lanean kanpo santu honetan? 2004an hasi nintzen. Hau Falujako futbol zelaia zen baina amerikarren inbasioa eta gero hona etorri ginen. Amerikarrek ez ziguten ohiko kanpo santura joaten uzten eta honako hau inprobisatu behar izan genuen. Gaur beteta dago. Beteta? Bai, 3.700 gorpu daude eta ez dago toki gehiagorik. Nik zaintza lana besterik ez dut egiten orain, tokia txukun mantendu. 2004ko urriko erasoaldi erraldoian Falujan...
Read MoreMezulariaren beldur
Bagdaden lurreratu berritan ezagutu nuen gizon hau. Hadi Jalu du izena eta Irakeko kazetaririk ezagunenetakoa da. Izan ere, Hadik urteak eman ditu prentsa nahiz adierazpen askatasunaren aldeko borroka sutsuan eta aktibismoaren erreferente bilakatu da herrialde osoan bere lanagatik. “Edozein gauza behar duzula, lasai deitu. Bertako nahiz kanpoko kazetariak laguntzeko gaude hemen, JFOko bulegoanâ€, esan zidan elkar ezagutu genuen egun hartan. JFO sigla horiek Journalistic Freedoms...
Read MoreSeguru ote nagoen
Azken lau egunak Basoran eman ondoren, Najafera iritsi naiz gaur. Ali eta Hussein hementxe daude hilobiratuta. Gauzak honela, mundu osoko erromes xiiten gunerik preziatuenetakoa da Najaf. Egunotan, batek baino gehiagok galdetu dit ea nola moldatzen naizen herrialdetik mugitzeko, Irak “segurua†ote den ni bezalako atzerritar batentzat. Egia esan, ohiko furgoneta, autobus edota taxi “komunitarioetan” bidaiatzen ari naiz, misterio handirik gabe. Gidari bat kontratatzeko...
Read MoreSuntsipenaz (eta II)
Nongoa zara? Denmark, Hego Karolina (AEB). Zergatik sartu zinen soldadu? Norbaitek babestu behar du herria, ezta? Nola ikusten duzu Irakeko egoera? Segurtasuna asko hobetu da azken urteotan. Urte bukaeran erretiratuko al zarete, beraz? Bai horixe! Irakiarrak lan bikaina egiten ari dira eta prest daude segurtasunaren ardura hartzeko. Zergatik inbaditu zenuten Irak? Ez genuen herrialdea inbaditu, askatu baizik. Saddam Hussein mehatxu bat bilakatu zen denontzat. Besoak gurutzatuta gelditzekotan,...
Read More1460 gau haiek
2005an bisitatu nuen Irakeko Kurdistan lehendabiziko aldiz. Txango laburra bezain aberatsa izan zen hura, zentzu askotan gainera. Bidaia haren ondoren hainbat erreportaje atera banituen ere, Irakeko Kurdistanen oporretan nengoela esan liteke, inondik ere oraingo honetan nabilen bezala. Irakeko gerraren urte gorrienei bide eman zien 2005ak. Kurduen kontrolpeko eskualdean, baina, bakea zen nagusi. Bada, Dohukeko hotel hartan 26 urteko gazte bat ezagutu nuen. Samer izena zuen eta Bagdadekoa zen....
Read MoreSan Valentin Bagdaden da!
Egunotan zera jasotzen ari naiz hemen; makina bat manifestaldi egin arren, irakiarrek ezingo zutela inoiz batera jokatu, herriak Tunisian edo Egipton egin bezala. Eta batasuna omen da, hain juxtu, azken iraultza hauen arrakastaren gakoetako bat. Ez, makina bat dira egun irakiar gizartea banatzen duten faktoreak: kurduak, arabiarrak, kristauak… edonola, haustura nagusia arabiar xiita eta suniten artekoa da. Zazpigarren mendean hasi omen zen endredoa, Mahomaren ondorengoa hautatzean...
Read MoreGora herria!
Denak zeuden: alargunak, senarra kartzelan zutenak, langabetuak, Iranen kontrako gerra-beteranoak, gazte ikasketadunak, pentsiorik gabeko erretiratuak… â€Al Maliki kanporaâ€; “gobernua lapurraâ€; “ura, argi-indarra eta lana nahi dituguâ€. Bakoitzak bere eslogana zeraman, etxetik idatzita. Beltzezko emakume batenak honela zioen: “tristura gehiagorik ezâ€â€¦ Bagdadeko Tahrir plazan hasi da martxa, goizeko 11ak aldera. Hasieran, gehiago ziren...
Read More
Iruzkin berriak