Gezurrik gabe amaitu
“Sarraskirik egon al da gaurko manifestaldian? Orduan ez zaigu kronikarik interesatzen. Eskerrik asko.â€
Honako hau esan zidan, telefonoz, Alemaniako erredaktore-buru batek duela astebete.
Jende askok galdetzen dit beti ea nola ausartzen naizen honelako bidaiak egiten, herrialde haietatik “leherketak eta bahiketak†besterik ez dela entzuten… Eta egia da, hori baino ez zaigu iristen.
Irakera azkeneko aldiz joan aurretik, Basorari buruzko dokumental bat ikusi nuen telebistan. Informazio aldetik nahiko argigarria izan arren, ikus-entzunezkoak honako mezu hau ere igortzen zion ikusleari: “Basorako jendeak oso begi txarrez ikusten ditu atzerritarrak eta nazioarteko kazetariak ez dira ongietorriakâ€.
Bagdaden nengoela, aldiz, kontrakoa entzun nuen. Basorako jendea oso jatorra omen zen eta berebiziko suntsipena jasan arren, oso hiri atsegina eta abegitsua zela Pertsiar golkoko hura. Norbaitek gezurra zioen, argi zegoen.
“Irakeko hiri jatorren ranking†bat egitea tontakeri hutsa liteke baina, agian, hainbat balore objektibo kontuan har genitzake honelako zerrenda bat osatzeko: etxerako gonbiten kopurua, ordaindu gabeko taxi-txangoak, “welcome†hitza zenbat aldiz entzun duzun kaletik… Bagdadiarrek arrazoi zuten, eta ez dokumentalak. Tamalez, gatazka-kazetariak honelako mezuak transmititu behar izaten ditu maiz bere produktua saltzeko; bisitatu duen toki hura “oso arriskutsua†dela, eta “oso gaiztoak†bertakoak.
Kazetaritzan dauden trikimaina eta azpijokoen artean, honako hau nazkagarriena iruditzen zait, eta oso arrazoi sinpleagatik: kazetariak egia esan beharko luke beti eta, kasu honetan, gezurra ezin mingarriagorik izan; biktima deabrutzen da poltsikoa betetzearren.
Ez pentsa, ez da nirea Irakera oporretan joateko gonbita. Urteak beharko dira oraindik Mesopotamiako hamaika altxorrez ardurarik gabe disfrutatu ahal izateko.
Baina, funtsean, ez naiz gauza berririk kontatzen ari. Euskaldunok ederki asko dakigu norainokoa izan den “leherketa, bonba eta tiroketa†horien eragina kanporantz esportatu ohi dugun irudian; beti azalpenak eman behar, askotan eskatu ez badizkigute ere. Nork esan zuen euskalduna izatea “oso nekagarria†zela? Bat nator.
Laburbilduz, Iraken deabruak ez, gizaki xumeak topatu ditut nik. Hausnarketa honekin itxi nahi nuke asteotako lana.
Beti bezala, eskerrik zintzoenak zuei, irakiarrei eta ARGIAri nire lana (gezurrik gabe) bideratu izanagatik.
Ba bai, askotan manipulazioa….horregaitik ere zuk egiten duzun lanaren garrantzia ….
benetan goraipatzekoa da egiten ari zaren lana. Bertakoa bizi eta mundura argi zabaltze horrek eredugarri bihurtzen du kazetari orok jarraitu beharreko bidea. segi lanean!