Tentsioa baretu nahian
Baten batek honako hau bota dit berriki: “Istorio oso gogorrak hireak, Zuru; utzidak arnasa hartzenâ€. Konforme.
Hori bezala, beste gauza asko leporatu ohi didate nire testuetan, hots, “txekpoint†hitza gehiegitan azaltzea; Afganistanen, Iraken edo Osetian izanda ere, askotan agertzen dela ingelesetik mailegatutako berba.
Kontua da honelako kontrol-postu mordo bat zeharkatu ditudala azken urteotan. Afganistanen, esaterako, euren zorroztasun ezak harritu ninduen joan zen udazkenean; Kurdistanen, ordea, estuagoak gertatu zaizkit beti, bertako soldaduekin tea hartzea ezinbestekoa izan arren maiz. Gogoan dut 18 “te une†izan zirela egun bakar batean; Dohuk hiritik Makhmur errefuxiatu gunera joan-etorrian. Egin ezan/k lo gero “hamar” litro te edan ostean…
“Txekpoint†batean bizi izandako momenturik xelebreena? Bada, zalantzarik gabe, Georgia eta Hego Osetiaren arteko muga hartan, Urtzi Urrutikoetxea eta Borja Portuondorekin, hain juxtu: Neguko egun gorri-zuri batean, georgiarrek pasatzen utzi ez eta, ordainetan, mandarinekin elikatu gintuzten euren txabolan. “C” bitaminaz hainbat orduz hornitu ondoren, igarotzea lortu genuen azkenean. Istorio hark, baina, beste “post†oso bat mereziko luke abentura haren nondik norakoak txukun azaldu ahal izateko. Beste baterako.
Gaurko hau Falujako txekpoint-a duzue. Badakit oso argazki txatxua dela baina erretratuak ezkutuan atera behar izaten dira tokiotan. Gainera, hauxe duzue, hain juxtu, Irakeko tokirik arriskutsuenetako bat bertan goardia egiteko. Ez da harritzekoa, “hiruki suniâ€an dagoen Faluja, irakiar erresistentzia eta al-Qaedaren gotorlekuetako bat izan baitzen urtez. Bertan dauden soldaduek (xiitak gehienak) ederki asko dakite ongi etorriak ez direla .
Espero ez bezala, arin igaro gara zubi horren azpitik Falujarantz. Hori bai, ez da terik izan, ez mandarinarik ezta bestelako anekdota sinpatikorik ere…
Oraintxe konturatu naiz azken egunotako blogaren “tentsioa” jaistea zela post honen helburu nagusia. Alperrik, txekpoint bat gurutzatzeko tentazioa handiegia da beti, norberak bere buruari jarritakoa bada ere.
Batzuk drogekin engantxatzen dira. Beste batzuk arriskuko kirolekin (puenting, parapente, e.a.). Hi berriz katxondo jartzehauena zera dek, checkpointak pasatzea. Ondo zeok, norberak bere pozoina aukeratzeik eta!