Karlos Zurutuza (Donostia, 1971)
Kurdistanen (Iran, Irak, Siria eta Turkian), Balutxistanen (Pakistan eta Iranen), Kaukasoko herrialdeetan (Georgia, Armenia, Azerbaian, Abkhazia, Hego Osetia eta Nagorno Karabagh), Balkanetan, Afganistanen eta Libian lan egindako kazetaria. Egun Iraken da, AEBek gerra hasi zutela zortzi urte martxoan beteko direnean. Ustezko trantsizio une hau gertutik bizi ahal izango dugu Zurutuzaren blogean, egunero, eta hilabetez
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- bertotik(e)k Gezurrik gabe amaitu bidalketan
- Petrolio gosea demokraziaz mozorrotzen denean(e)k Gernika gogoan bidalketan
- Guernica Gernikara(e)k Gernika gogoan bidalketan
- Erlantz(e)k Gezurrik gabe amaitu bidalketan
- Erlantz(e)k Gernika gogoan bidalketan
Jihad
Atalak: Testigantza zuzenak
Jihad
Jihad dut izena, Basoran jaio nintzen. Beltzak asko gara hemen baina, ez pentsa, ez ginen atzo etorri Irak hegoaldeko hiri honetara. Diotenez, gure arbasoak Afrikatik hona ekarritako esklaboak izan ziren, VII edo VIII mendean. Izan ere, “esklaboak†deitzen digute, oraindik ere, bertako arabiarrek.
Irakiar guztiek bezala, arazo asko dauzkagu. Aldi berean, gure azalaren koloreak beste batzuk ekarri dizkigu. Esan genezake 12 ala 13 mendez arabiarrekin toki berean bizi izan garela baina, inola ere, elkarrekin.
Ehun milaka omen gara Iraken baina inork ez daki zenbat, zehatz-mehatz. Kurduak, kristauak edo arabiarrak bezala, herri gisa onartzea eskatzen ari gara. Hala izatekotan, baliteke gure egoera hobetzea. Baina ez da legedia Irakeko beltzon arazorik handiena.
Basorako arabiar emakume batez maitemindu nintzen. Zailtasunak zailtasun, ezkontzea lortu genuen baina arazo handienak gero etorri ziren. Bertako gizartea, arabiarrena, oso tribala da eta inork ez dio utziko bere seme-alabei “esklabo†batekin ezkontzea. Nire emaztea zenari bere familia osoak eman zion bizkarra; klanetik kanporatu zuten eta horixe da, hain juxtu, bertan jaso daiteken gutxiespenik handiena. Presioa izugarria izan zen eta, azkenean, Fatima eta biok banatzea lortu zuten.
Fatima bere amarekin bizi da gaur eta nik erlazio berri bat daukat orain. Oso pozik gaude biok eta ezkontzeko aurrezten ari gara. Beltza da nire bikote berria, jakina. Aurreko eskarmentuak ederki erakutsi dit zeintzuk dira hemen gainditu ezineko mugak.