Irakiarren haserreaz
Pasa da “haserre-eguna” Iraken eta, oldarraldiak oldarraldi, hau ez da beste Egipto edo Libia bat bihurtu. Egia da jendea kalera atera zela atzo; milaka ikusi nituen bertako Tahrir plazan baina, inola ere, ehun milaka, edo batzuk iragartzen zuten “milioiaren martxa†hura.
Iraketik iritsi diren albiste urriak jarraitu badituzue, jakingo duzue Bagdaden ez, Kurdistanen eta inguru sunietan bizi izan direla biolentzia episodio bortitzenak, hainbat hildako eta zauritu tarteko.
Agian goiz da oraindik “haserre-egunaâ€ri buruzko balantzea ateratzeko baina niri oso begi bistakoa egiten zait gauza bat: hain zuzen, protesta bortitzenak goian aipatutako tokietan gertatu izana.
Batetik, kurduek euren agintariekiko nekea eta haserrea oso agerian utzi dute. Bertako askoren ustetan, Barzanik (Kurdistango eskualdeko presidentea), eta Talabanik (Irakekoa) urte gehiegi eman dituzte agintean dagoeneko. Ustelkeria eta oposizio ororen zanpaketa izan da ohiko lider tribal hauen firma azken hogei urteotan eta jendeak “aski†esan du. Berehalako ordaina, oldarraldietan izandako hainbat hildako eta hamaika zauritu.
Bestetik, Mosul, Samarra eta beste hainbat eskualde sunietan ere protesta oso gogogorrak bizi izan dira. Toki hauexek dira, hain juxtu, egungo Irakeko etnien arteko gatazkaren termometro nagusiak. Irakeko arabiar suniak ere kexu dira; Iranerantz jotzen ari den Gobernuak bizkarra eman omen die eta, espero bezala, bigarren mailako biztanleak bilakatzen ari dira Iraken. Ez dira administrazioko goi karguetara iristen, armadak eta poliziak ez dituzte nahi… funtsean, langabetu suni gehiago dago xiitak baino, portzentualki behintzat bai.
Laburbilduz, “haserre egun†honetan ez dugu ikusi inguruko herrialdeetan gertatutakoa. Herria batera inoiz atera ahal izateko, Egipton edota Tunisian ikusi bezala, irakiarren arteko zauri zaharrak sendatzea ezinbestekoa izango da.
Oso interesgarria. Ez omen dago paradisorik Kurdistanen eta xiitak isil isilik….. Eskertzen da egin duzun radiografia.
Endrike