1460 gau haiek
2005an bisitatu nuen Irakeko Kurdistan lehendabiziko aldiz. Txango laburra bezain aberatsa izan zen hura, zentzu askotan gainera.
Bidaia haren ondoren hainbat erreportaje atera banituen ere, Irakeko Kurdistanen oporretan nengoela esan liteke, inondik ere oraingo honetan nabilen bezala. Irakeko gerraren urte gorrienei bide eman zien 2005ak.
Kurduen kontrolpeko eskualdean, baina, bakea zen nagusi.
Bada, Dohukeko hotel hartan 26 urteko gazte bat ezagutu nuen. Samer izena zuen eta Bagdadekoa zen. Bera ere, oporretan zegoen bertan. Egun bat baino ez genuen elkarrekin eman baina harreman hura gaurdaino mantendu dugu.
Esan bezala, 2005ean hasi ziren Irakeko gerraren urte lazgarrienak, “biolentzi sektarioa†izenaz berriki ezaguna egin den fenomenoak eraginda (beste batean aztertuko ditugu gatazka hura piztu zuten hainbat faktore).
Edonola, egungo egoerak ez dauka zerikusirik 2005tik 2009ra Iraken bizi izan zenarekin. Hala balitz, ziur egon ez nintzatekela orain Bagdaden egongo; bizirik ez, behintzat.
Infernu haren lekuko zuzen bat izan genuen ARGIAn. Izan ere, Samerren e-mailak urriagoak, baina askoz ere gogorragoak bihurtu ziren. Guretzat erreportaje bat idatziko ote zuen galdetu nion egun batean, hain zen izugarria e-mailez deskribatzen zidan egoera hura. Honela hasten zen:
“Bagdadeko zuhaitzak desagertu egin dira negu honetan. Kerosenoaren prezioa berriro igotzean, jende asko ibili da aizkorekin kalean, kozinatzeko edo etxea berotzeko egur bila. Izan ere, bizitza asko garestitu da gerra hasi zenetik eta jada 10 dolar balio ditu bi egunerako behar diren 10 litro kerosenok. Beste gauza batzuk, ordea, biziki merkeagoak dira orain. Adibidez, 10 dolarren truke mertzenario batek norbait bahitu edo hil dezake. Egia esan, bizitzaren balioa asko merkatu da gerra hasi zenetik.â€
Samerren istorioa hemen jarrai dezakezue.
Kaixo Karlos. Gaur hasi naiz irakurtzen zure artikuluak, eta dexente engantxatu naute. Baina tira, kontua da artikulu hau irakurri dudanean zerbait faltan bota dudala: Samer izeneko mutil honetaz zerbait badakizu? Bere istorioa kontatu diguzu, baina istorioa nola bukatzen den ez. Moskeantea da. No pillo.
Bada, Samerrek Damaskora iristea lortu zen eta, handik, Herbeheretara. Sekulako odisea izan omen zen, liburu bat idazteko modukoa. Hiru urte eman ditu jada kanpoan baian, antza, Amsterdamek aurki eska liezaioke Irakera bueltatzea, herrialdea “baketuta” dago eta!