Eskatzen dugu kafesne deskafeinatua sojazko esne hotzarekin. Edo epelarekin. Edo apartsu. Eskatzen dugu zerbeza bat eta galdetzen digute tostatua nahi dugun, edo erdi tostatua edo alkoholik gabekoa. Botilatik. Basoan. Pitxerrean. Eskatu genezake te biologiko berdea ...
Lagun batzuk yogurrak baino lehenago iraungitzen dira. Eta Bifidusek baino zapore eskasagoa dute. Badira parrandak irauten duten lagunak. Euforia bat, azken txupito bat, argazki bat Instagramerako. Badira txiki-txikitako lagunak, ikastolakoak, etxe aurreko parkeko txirristretan ezagutuak, ...
Erretzeari uztea zaila da. Hori ez dago eztabaidatzerik. Baina zailagoa da kafeak hartzeari uztea. Borondate erraldoia eta segurtasun absolutuki iraunkorra behar da horretarako. Kafe bat hartzeko geratzen bagara ere, gero, akaso, infusio kartatik eskatzen dugu, ...
Kaparra ematen digute errepide istripuekin. Kaparra, eta handia gainera tabakoarekin. Aritzen zaizkigu eskaka kasu egiteko errepide seinaleei, kontu izateko tabakoarekin eta pertsonak, pertsonak garela helburu. Ez dakizue zenbat irabaziko genukeen gure erakundeek beste horrenbeste egingo ...
Oposaketak egiten aritu dira zientoka mediku asteburu honetan. Nik, horretarako potestaterik banu, galdera bakarra egingo niekeen azterketan. Bueno, bi. Igual bi. Aurrenekoa zergatik. Medikuarenera joan izan naizetan ia inoiz ez delako izan gai mediku bakar bat ere ...
Garai bereziak ari naiz bizitzen. Maitemindu egin naiz. Sutsuki. Horregatik irudituko zait daudela inoiz baino ederragoak. Azak ere. “Aza izoztua eta Lizarrustikoa”. Hala dio esaerak. Hala ikusi ditut nik ere eguberri hauetan Aralarren. Hango aza ...
Zein amets egiten zenituen 8 urterekin? Bete dira orduko zure gogo guztiak? Frédéric Duharti irakurri nion orduko amets haiek betetzea dagokiola, orain, 37 urterekin. Ez dago gaizki pentsatua. Nekez aurkituko baita umetakoak baino amets profetikoagorik. ...
Edo bestela esanda… Joxe Mari popolo, ipurtzulo aundiya, uzkerra botatzeko, osasun aundiya Osasun kontuei buruz sarrera bat idazteko izenburu bila ari nintzela gertatu zitzaidan. Pentsatu nuen egokia izan zitekeela esaera zahar bat aukeratzea titulutzat. Kontsultatu ...
Komentatua dut lehenago. Makrobiotikari buruzko jardunaldi batean izan naiz orain egun gutxi AEBtan. Konferentzia pijoa izan da oso. Jende aberatsarentzat egina, leku pijo batean, jatordu pijo eta multikoloredunekin. Ederra eta zaindua oso. Baina mugatua. Osasuna gauza ...
Aurreko postean aipatutako kontuak medio, azken bolada honetan osasunari buruz irakurri ditudan liburuak asko dira. Nire buruari nahikoa dek! esateraino. Liburu guztiek gordetzen dute beren egia eta, hainbeste iturrirekin itotzera ere heldu liteke bat. (Portzierto, ...