Guk asko dakigu. Hainbesteraino non geure buruari… Homo sapiens deitzen diogun. Homo sapiens, bai. Izaki jakintsu. Umiltasun pixka bat eskertuko genuke akaso baina, nola inor ez zaigun kanpotik etorriko kontuak eskatzera… Hor konpon Mari Anton! ...
Asko dira gure esaera zaharren artean “andre” edo “ emakume” hitza bilatzeko jarrita sareko bildumetan aurkitzen diren astakeriak. Lotsagorritzekoak dira gehienak. Baina hor daude, hainbestetan harrotasunez ohoratzen dugun gure euskal memoria kolektiboaren erakusgarri. • Kontuz ...
Eskatzen dugu kafesne deskafeinatua sojazko esne hotzarekin. Edo epelarekin. Edo apartsu. Eskatzen dugu zerbeza bat eta galdetzen digute tostatua nahi dugun, edo erdi tostatua edo alkoholik gabekoa. Botilatik. Basoan. Pitxerrean. Eskatu genezake te biologiko berdea ...
IKEAk komuneko lanpara inteligenteak saltzen ditu. Etxeko edozein tokitatik intentsitatez eta kolorez aldatu daitezkeelako. Badaude TurboWashTM 360º labadora inteligenteak ere. PIPI!! Entzuten? Oraintxe bukatu ditu lanak! Zenbait labe adimentsuk zientoka errezeta dituzte programatuta. Zenbait aspiradorak ...
Kaka ona, badakin non lortu dezakedan? Jende asko ibiltzen da kalean sudurreko azkurak non arindu ditzakeen galdezka. Urduri. Ordenadoreak konektatzeko wifi bila kafetegiz kafetetegi / asko // galdezka ibiltzen diren bezala. Garai bakoitzak ditu bere ...
Euskaraz eta erdaraz dakigunak 750.000 lagun omen gara. Horietatik 40.000 lagun dira prentsa, liburuak eta diskoak euskaraz maiztasunez kontsumitzen dituztenak. Badira beste 33.000 lagun euskarazko prentsa irakurtzen dutenak, eta urtean, euskaraz bi liburu irakurtzen dituztenak. ...
Kultura eta hizkuntza arrotzak indarrez ezarri zizkiguten, guk geure hizkuntza propioa arbuiatu eta gutxiesteraino. Eta horrelaxe gaude: Debeku eta zigorrez hilzorira eraman duten hizkuntza bat eta kultura bat hauspotu nahian. Iparraldeko lagunak ulertzen ez ditugula. ...
Lagun batek eskatu omen zion liburu bat alaia euskaraz deprimituta dagoen bati oparitzeko. Ez. Erantzun nion lagunari. Ez nuen horrelako libururik ezagutzen. Seguruena egon ere ez dagoelako. Ondorioz, erraza da pentsatzea horixe dela gure letrek ...