Pentsatu izan duzu zuk ere zenbat urtera arte biziko zaren. 70? 75ekin konformatzen zara? 85ekin? Diotenez, gero eta gehiago biziko gara. 95 urtera arte edo. Ez dago gaizki, ezta? Mende bat ia. Ba, badakizu zenbat ...
Eider Olazarrek proposatu zidan. Ama hilurren zela idatzitako poemak Info7rako grabatzea. Musika aukeratu, mikrofono aurrean jarri eta grabazioak otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako nazioarteko egunean, entzun ahal izango dira Info7ko Kale Gorrian magazinean. Aurrerapentxo bat. Hemen. Argazkikoa ...
Batzuetan ama, batzuetan iruditzen zait ikusi egiten zaitudala. Siniestroa eta terriblea bilakatu da zure gela hutsik eta argia piztuta dagoenean. Lehen igandea bazkaltzerakoan mahaian estutu behar izan ez dugula lehen asteartea zure deirik ...
Ridikulua egiteraino bihurritu zaitu heriotzak. Baina ez zara zu, ama, barregarri geratzen ari den bakarra. Esku bat abandonatu duzu maindire artean eta ni, ausart eta koldar halakoa ni, negarretan lehertu naiz zure magalera. Asko maite ...
Zein eder zauden ama zein eder zauden lo goxotan. Geldirik. Haizerik ez dabil zure ezpainak tarteka zertxobait bakarrik mugitzeko ez bada. Begira leihotik zeinen eder dauden Pagoeta inguruak. Natura ere pausatu egin da zure ...
Poliki esnatu zara gaur ere Spidermanen mantapean. Spidermanen mantapean eta Kooperatiban erositako maindire leunetan. Goxo. Poliki esnatu zara gaur ere, ama. Berriketarako gogoz. Gauetan tarteka arnasa hortzetan, esnatzen zarenean bezala. Beti badago zerbait esateko, ...
Edo bestela esanda… Joxe Mari popolo, ipurtzulo aundiya, uzkerra botatzeko, osasun aundiya Osasun kontuei buruz sarrera bat idazteko izenburu bila ari nintzela gertatu zitzaidan. Pentsatu nuen egokia izan zitekeela esaera zahar bat aukeratzea titulutzat. Kontsultatu ...
Lanparak ez zuen itzalik egiten dena zelako iluna. Tarimetako ohol solteek ez zuten karrankarik egiten zapaltzean. Dardarka eman zidan eskua balkoian zelatan zegoen aitonak. Orduan, garrasika uxatu nahi izan nuen dama. Korroskadaka beldurtu ...
(Iban Landak izandako istripuaren ondotik, 90 bat lagun bildu ginen aurreko larunbatean Zubi-Ondon, gure artean onik dagoela ospatzeko. Besteak beste, bertsolariak, aizkolariak eta harri jasotzaileak izan ziren bazkarian irakurritako testua da hau) Bizitza haizea ...