Etxean hil zen ama. Bere betiko ohean. Familian. Gordina izan zen agurra baina geurea, geure-geurea dena. Bizitza hutsa. Heriotzan ere. Beilategiko langileak etorri ziren arte. Artean gorpua epel, objektu baten gisara eraman zuten eta ezarri ...
Lasai nago. Lasai noa. Esan eta… banan bana agurtu gintuzun… Sedatu aurreko uneetan. Bagenekien betirako zela agur hura, azkena zela: Orain ni, ni naiz. esan zenigun, ama. Denbora behar izan nuen hitz horiek ulertzeko. ...
(Jatorriz, Etzi.pm webgunean argitaratua) Etxean hil zen ama. Bere betiko ohean. Familian. Gordina izan zen agurra baina geurea, geure-geurea dena. Bizitza hutsa. Heriotzan ere. Tanatorioko langileak etorri ziren arte. Artean gorpua epel, objektu baten gisara eraman ...
Seme jaio berriak bereganatu ditu nire bikotekidearen bularrak. Ederrenean daudenean. Beretzat kentzen ditu amak bularretakoak. Beretzat sortzen irribarrerik samurrenak desorduetan. Orain arte ez nuen pentsatuko semeari inbidiarik izango nionik. Ume jaio berri bat besoetan izatearen ...
Eider Olazarrek proposatu zidan. Ama hilurren zela idatzitako poemak Info7rako grabatzea. Musika aukeratu, mikrofono aurrean jarri eta grabazioak otsailaren 4an, Minbiziaren aurkako nazioarteko egunean, entzun ahal izango dira Info7ko Kale Gorrian magazinean. Aurrerapentxo bat. Hemen. Argazkikoa ...
Batzuetan ama, batzuetan iruditzen zait ikusi egiten zaitudala. Siniestroa eta terriblea bilakatu da zure gela hutsik eta argia piztuta dagoenean. Lehen igandea bazkaltzerakoan mahaian estutu behar izan ez dugula lehen asteartea zure deirik ...
Ridikulua egiteraino bihurritu zaitu heriotzak. Baina ez zara zu, ama, barregarri geratzen ari den bakarra. Esku bat abandonatu duzu maindire artean eta ni, ausart eta koldar halakoa ni, negarretan lehertu naiz zure magalera. Asko maite ...