Arraioeneak barkamena eskatu zuenekoa

0

Barkamenaren soineko tarratatuz dekoratu genueneko irratsaioa dakarkizuegu gaurkoan, ilbeltzaren azken egunean. Entzuteko  EGIN KLIK HEMEN!!! Maite zaitut esatea bezain zaila da barkamena eskatzea. Barkamena eskatzea seguruenera, garen bezalakoak aitortzea delako. Halakoxeak garelako: inbidiosoak, zitalak batzutan, koldarrak bestetan. Barkatzen jakitea, seguruenera […]

Irakurri

Komuneko paperean XIV

2

Tren zaharraren gurpil herdoilduak jarri dira martxan. Hasieran poliki, gero kriston martxan, abalantxan. Leihotik paisaia gero eta aldakorragoari egon naiz so; tunel batetara heldu garen arte. Ez dakit tunel amaieran ikusi dudan argia tunelaren amaierarena zen ala bizitzaren amaierarena:             […]

Irakurri

Agur ilbeltzari

3

Eta eskerrak. Hasi ondo baino hobeto hasi nuen (beti geldituko zaigu Lovedon!) eta amaitu beltz egin dut, kostata. Atzo negar egin nuen, eta herenegun. Genuen. Otsoen hilari begira jarri naiz dagoeneko. Bizitzari amorrazioz heldu eta hortzaka egiteko ilusioz. Hil horretan […]

Irakurri

27zapatak

2

Ez du etenik proiektu honen hedapenak. Bost hilabeteko bidea egin du blogak. Eta aurreko astean Hondarribian zabaldu zuten sede berria inauguratzera joateko gonbita egin zidaten. Ezin izan nuen ezetz esan.

Irakurri

Arraioenea Doktorearen despatxuz dekoratuko da

1

Ostegunero bezala Arraioenea Lizarriturri DJ Doktoreak dekoratuko du, baina oraingoan 27zapatarik gabe. Ostegunean 9etatik 10etara buelta bat egin nahi duen edonork zabalik izango ditu Arraioeneako ateak eta piztuta Arraioeneako altabozak, musika eta hitza lagun.  Okasio berezia Doktorearen despatxutik irratsaio espeziala […]

Irakurri

Komuneko paperean XIII

5

Tik-tak, tik-tak, tik-tak Tik-tak, tik-tak, tik-tak … ondo bizi garen, ez garen, denborarekin neurtzen da sarri. Denbora azkar pasatzen bazaigu, ondo bizi garen seinale! Horrekin zer adierazten dugu, hemen bizitzeko ditugun egun gero eta gutxiagoengatik pozten garela?

Irakurri

Zein zigor eman behar zaio lapurrari?

1

Lapurtzea delitu ote da? Baina zer da lapurtzea? Ez dagokigun zerbait hartzea? Esaterako, besteren etxera sartu eta hartzea telebista, frigoa eta pasilloko koadroren bat. Esaterako, disko bat kopiatzea. Hori ere lapurtzea da? Lapurtzea da haziendak egiten diguna?Alberto Ladronen, eta ez […]

Irakurri

Deabru bat haiz Zorion! Deabru bat

0

Kaxkajok eman zidan liburua orain urte batzuk. Apaletan eduki dut urtetan hautsak jaten. Eguberri jaietan kanpora nindoala eta liburu astunik ez nuen nahi, poltsikoan sar daitezkeen horietako liburu bat baizik. Eta apaletan begira hara non topatu nuen “Siddharta”, Herman Hesseren […]

Irakurri

Negar ekonomikorik ez!

2

Nazkatua nago diru negarrak egiteko dugun joeraz. Badirudi malkoen partez euroko txanponak erortzen zaizkigula, eta hala nahi dugula gainera, diru premia larrian gaudela adierazteko. Batzuen esanak entzunda badirudi hilabete amaierara heltzeko ezinean ibiltzen direla, eta hori esaten dizu, adibidez, bi […]

Irakurri

Asteazken lapurrak

1

Beste asteazken lapur bat iritsi eta joan da gure bizitzetatik. Isilik etortzen dira asteazken hauek, hanka puntetan, eta egiten dute ihes berdin, ustekabean. Egunaren bukaeran hurrengo eguna osteguna izatearen poza uzten dute eta eguna alferrik pasa denaren sentsazioa. Egun batean […]

Irakurri

Komuneko paperean XII

3

Oparituko dizut          antibiotiko kaxa bat          zure arima bekatutik garbi gorde dezazun          eta lejia trago bat          ron baso ttikian bihotzerrea lasaitzeko. Eta nik zure gernutik edango dut          liberazioa aldarrikatzeko

Irakurri

Nik ere maite zaitut, Bone!

4

Oso komiki gutxi irakurtzen ditut. Nahiz eta egunero irakurtzen ditudan egunero De rerum natura eta Xakilixut Berrian. Goraintziak biei hemendik (eta batez ere Xakilixuti, batzuetan Berrian Xakilixutik egongo ez den eguna noizbait iritsiko dela amesten dut, amesgaiztotzen dut eta…). Baina […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA