Idazten segi nahi dut
Nire etxera jadanik iritsi da Olentzero. "Komuneko paperean idazten segi dezazun…" Bada bai, idazten jarraitu nahi dut. Komuneko paperean eta komunekoa ez denetan ere bai, oparitu didazun idazluma berriarekin. Pa!
Nire etxera jadanik iritsi da Olentzero. "Komuneko paperean idazten segi dezazun…" Bada bai, idazten jarraitu nahi dut. Komuneko paperean eta komunekoa ez denetan ere bai, oparitu didazun idazluma berriarekin. Pa!
Oinutsik asfalto gainean txingurri eta eltxorik gabe gure terrenoan. Eguzki diagonala orri koadratuetan itzalak etzaten. Etxe atariko argia pizturik bonbilari deskantsua noiz emango zain Boligrafo urdinak idatzita ditu barruan letra, poema […]
Hara zein joko topatu dudan sarean. Egizu KLIK HEMEN eta esango didazu gustatu zaizun edo asko gustatu zaizun.
Aurreko asteburuan izan zen euskararen inguruko zenbait ekitaldi Zarauzko Putzuzulo Amets Fabrikan. Eta hara hemen 27zapatak egindako egun guztien kronika eta balorazio pertsonala. 1. Osteguneko (abenduak 11) hitzaldi tertuliya (30 lagun): Iñaki Arruti etorri zen Lasarteko esperientzia kontatzera eta euskaldunok […]
Hutsik dauden hutsuneak bete ezin diren olatuak bezalaxe hautsi dira milimetratutako begiradak urrutira desira aparrak askatuz esperantzak urkatuz edarietako pajitak lekuko.
Lizarriturri DJ Doktoreak Londonetik asteburu honetan ekarri duen musikan oinarrituta ordubeteko irratsaioa azukretan bustitzen aritu ginen. Egunerokotasunak ematen dizkigun buruhausteetatik ihesi, Arraioenea bonboiz dekoratu eta bizitzaren alde xamurrez jardun nahi izan genuelako. Entzuteko egin klik HEMEN eta aukeratu Arraioenea081210 artxiboa. […]
Koadro hautsi bi elkarren gainean beso beltzaran bat erloju bat. Geldirik. Zigarro bat bizirik aurrenekoz azkenekoz Lorontzi gorri eta berde bat hutsik Kartaboia pistola moduan gerrian kargaturik bang! bang! […]
Begi lehor bi beso eroriak koadroak airean luze Richard luze Artea hitza lauki zuzen bat ulertezintasuna. Hiztegirik ez gure hankazpian. Eta dagoena zapaltzeko da.
Gure arropak gutaz kutsatzen dira eta horregatik sartzen ditugu labadoran. Eta horregatik labadorek bueltak ematen dituzte ezker eskuin arropei kontzientzia garbitu nahian detergentez, arropei kontzientzia goxatu nahian suabizantez. Eta guk labadorek bueltak nola ematen dituzten ikustean plazer hartzen dugunok gure […]
Astelehena ere iritsi dela eta hementxe gaurko putzuzulon antolatu deun hitzaldiya. Beti da interesgarriya lehen eskutik informaziyua jasotzia beraz gaur gonbidapena luzatua dakazue putzuzulora etortzeko eta kolonbian inguruan lehen eskutik hitzaldiya entzuteko. 19:00tan hasiko da hitzaldiya. eta ostegunian guatemalako emakumian […]