Nire komunetik 110107

1

Powered by Podbean.com Urtarrila ilbeltza da, izotzila, hilabete iluna, gogorra. Beltza. Aurtengoa gehiago. Igo delako argia, gasa, Euskotren, Renfe, igo delako peajea, taxia… igotzeari sekula uzten ez dioten beste gauza batzuk ez aipatzearren: gasolina, langabezia edo euriborra esaterako. Baina gaur, […]

Irakurri

Nire komunetik 101231

0

Powered by Podbean.com Izotz ondoko eguzkia, neguaren irribarrea da eta izotz aurrekoa neguaren adarjotzea. Hala ere, guk eskerrak eman nahi dizkiogu bizitzari eguzki zuritan egun hain ederrak oparitzeagatik urteko azken egunetan, urtea, uraren beste aldi bat, uraren beste ziklo bat […]

Irakurri

Nire komunetik 101224

0

Powered by Podbean.com Ikusi beharko zenukete nola dekoratu dudan gaur nire komuna. Hona etorri aurreko dutxa beroak ispilua lurrundu duela eta, ZORIONAK erraldoi bat idatzi dut, eta zazpi puntako izar bat marraztu, interruptorea piztu-itzalika sakatzen nuela. Gaurkoa ez baita edozein […]

Irakurri

Eguberriak dira

0

Nekea handia kea izateraino airea. Hitzak etengabean nahasten dira hodeiak sortuz eta aterkirik ezin zabaldu isolatuko ez bagara. Baina koadernora doazkit tentazioak koadernora jendeak erretako zigarro bakoitza. Ez dago erremediorik, ez dute soluziorik haririk gabe egunero planteatzen ditugun problemek. Inork […]

Irakurri

Nire komunetik 101217

0

Powered by Podbean.com Aste honetan ez da ekonomia izan zenbaki gorritan ibili den bakarra. Termometroak ere zero azpitik izan ditugu, eta hoztuta, izoztuta bukatu dugu batzuk astea. Besteak beste, berogailurik ez dugulako komunean. Tira. Berogailua eduki badaukagu, baina aurten elektrizitatea […]

Irakurri

Alderdien mahaian negoziatuko ez den bakea

1

(http://bakeprozesua.org/ blogerako idatzitako artikulua) Jendarte gero eta makinizatuagoan bizi gara. Makinak ohoratzen ditugu giza balioen gainetik. “Hi haiz hi makina!” esaka ibiltzen gara elkarri, “makina” zerbait gaindiezina, hobe ezina bailitzan. Azkarretan azkarrenak dira edozein motatako aparailu horiek, baina gauza hotz […]

Irakurri

Nire komunetik 101209

1

Powered by Podbean.com Abendua lotazila da, haziak lo aurkitzen direneko hila. Eta ni haziak bezala lo geratzeko beldurrez, nire komunetik atera eta Berlinen izan naiz astebeterako. Ezer ez baita Berlin, Berlin ez bada. Alemaniako hiriburuan arkitektura post eta hiper eta […]

Irakurri

Nire komunetik 101126

0

Powered by Podbean.com Argazki batek gauza asko erakusten ditu. Argazki batek gauza asko erakusten ditu, baina ezkutatu gehiago. Larunbatean, argazki bat eta bakarra nagusitu zen: NATOko edo OTANeko goi agintariek Lisboan armonia gozoan ateratako familia argazkia. Konturatu zineten? Alkandora zuria […]

Irakurri

Nire komunetik 101119

0

Powered by Podbean.com Asko izan dira notiziak aste honetan. Baina beti bezala, gehiago izan dira notizia izan ez diren notiziak. Nola ulertzen den hori galdetuko duzue, nola gerta litekeen notizia izan ez den zerbait, notizia bihurtzea. Ba, andere-jaunok, erraza da […]

Irakurri

Nire komunetik 101112

0

Powered by Podbean.com Espektakulua eskaini digu naturak aste honetan. Aurreko asteburuan zuhaitzetako hostoak lurrera kondenatu zituen haize leunak. Eta bizitzak milaka kolore marroi-horixka zituen alfonbra eskaini zigun paseorako. Miraz ingurua kontenplatzera behartzen gintuen begiradak. Eta paseoan jarraitzera entzumenak, orbelaren gainean […]

Irakurri

Nire komunetik 20101105

0

Powered by Podbean.com Azaroan gaude. Urteko hilabeterik ederrenean. Euskarak adierazten duenez, azaroa hazi aroa baita, haziak ereiteko aroa. Baina euskaraz azaroari gorotzila ere deitu izan zaio. Eta horregatik diot nik hilabete hau denik eta ederrena dela. Hilabete hau, gorotzila, “gorotzarena” […]

Irakurri

Garai digitaletako letra dantzak

0

Aurreko astean Donostian hitzaldi parea eta mintegi bat antolatu ziren. Gaia hauxe: XXI. mendeko liburutegiak. Ostegunean, hilaren 20ean, Javier Celayak hitz egin zuen eta interesgarria iruditu zait hona zenbait apunte, modu labur eta eskematikoan ekartzea. Artikulua osorik Zuzeun argitaratu zen. […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA