Gu bai bizi garela!

2

Bihartik aurrera irakasleok ez dugu inbidiarik emango. Edo bai… (Vila Matasen testu zati bat, eta irakasle baten bi minutuko manifestu bat) Hoy en día, el fantasma de la estupidez recorre nuestras aulas. Pero a quienes horroriza que nuestros jóvenes sean […]

Irakurri

Alboan nahi zaituztet

4

Urertzean hanka hutsik paseatzea apetituarekin gosaltzea lotan gaudeneko isurialdiak edota pietaterik gabeko larru jotze basa urdeak.   Edo mus partida bat lagunarteko bazkari baten ondoren eta parkeetan umeen irri jolasa edo negarra, eta haizea sentitzea aurpegian haize hotza, plazerezko mina […]

Irakurri

Euskaldun zintzoen habanerak

0

(BERRIArako idatzia) Ez dut kenduko pultsera. BECera sartzerakoan jarri ziguten. Lanzaroteko hoteletan bezala. Baina ez ziguten esan noiz kendu. Ahaztu egin zitzaien hainbeste oharren artean. Harrigarria nola bete genituen denak. “Ez erre, mesedez”. Eta bertsolariek ere kasu egin zieten. “Ahalik […]

Irakurri

Ez dago besterik

1

Batzuetan ama, batzuetan iruditzen zait ikusi egiten zaitudala.   Siniestroa eta terriblea bilakatu da zure gela hutsik eta argia piztuta dagoenean.   Lehen igandea bazkaltzerakoan mahaian estutu behar izan ez dugula lehen asteartea zure deirik gabe ekarri tuperwareak etxerakoan, eh? […]

Irakurri

Etxepare RAP

2

Argiako webgunean musika-blog bat sortu dut. Euskal literaturako letretan oinarriturik 8 kantu egin ditut, hasi testu klasikoetatik eta gaur egunera arte.  8 kantu eta 2 bideoklip. Momentuz. Kantuak blogean tartean-tartean publikatuko ditut. Oraingoz kantu bat eta bideo bat igo ditut. Bernard Etxepare handiarenak biak. Hauxe duzue […]

Irakurri

Alferrik da

4

Ridikulua egiteraino bihurritu zaitu heriotzak. Baina ez zara zu, ama, barregarri geratzen ari den bakarra. Esku bat abandonatu duzu maindire artean eta ni, ausart eta koldar halakoa ni, negarretan lehertu naiz zure magalera. Asko maite zaitut, ama asko! Zoaz lasai, […]

Irakurri

Ez nekatu gehiago, ama

3

Zein eder zauden ama zein eder zauden lo goxotan. Geldirik. Haizerik ez dabil zure ezpainak tarteka zertxobait bakarrik mugitzeko ez bada.   Begira leihotik zeinen eder dauden Pagoeta inguruak. Natura ere pausatu egin da zure arnasaren erritmora. Udazken bat oparitu […]

Irakurri

Bihar ikasiko dugu ibiltzen berriz

3

Poliki esnatu zara gaur ere Spidermanen mantapean. Spidermanen mantapean eta Kooperatiban erositako maindire leunetan. Goxo.   Poliki esnatu zara gaur ere, ama. Berriketarako gogoz. Gauetan tarteka arnasa hortzetan, esnatzen zarenean bezala. Beti badago zerbait esateko, ezta ama?   Adibidez, nik […]

Irakurri

Zuk egizu lo, ama

6

Zuk egizu lo, ama egizu lo, har ezazu atseden, ez nekatu gehiago, ez gaude nahigabe gehiagotarako.   Erizainei deituko diegu bestela, eh ama? Eskutik helduta izango zaitut gau osoan. Nahi duzu ur pixka bat?   Zuk egizu lo, ama egizu […]

Irakurri

223. gelatik

1

Onkologikotik. 223. gelatik Amaren partez idazten dizkizuet hitz hauek. Blogeko postak jasotako mezu guztiekin hunkituta dagoela esateko. Eta gauzak ondo eginaren sentsazioarekin doala, lasai. Besarkaden ordez muxuak denentzat, Manolin partez.   Gaur gauean elkarrekin egindako malkoek ere balioko zuten zauriak […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA