(Parlantzua.eus blogerako idatzia) Saldu ditzagun Castron erositako bigarren etxebizitza guztiak. Saldu Logroñoko apartamentuak. Utzi diezaiogun hainbeste aldiz Benidorrera joateari koño kaleak elikatzera. Saldu ditzagun ondasun horiek denak Euskal Herria irabazteko. Atharratzeko plazara atera eta euskara entzun ...
Inportantea da oso ingelesa. Besteak beste balio du kamisetetan idatzita daramatzagun esaldiak ulertzeko. I love NY eta horrelakoak. Ingelesa oso da inportantea bai: balio dizu bidaiatzeko, balio dizu Obamaren prentsaurrekoak ulertzeko eta batez ere batez ...
San Pelaio jaiak hasi berriak. Herriko festak Zarautzen. Haurdunaldi hasieran zegoen Nerea. Elkarri besotik helduta gentozen etxera ordu txiki eta zikinetan. Eskuetan nuen zerbeza botila kontainerrera konbentzimenduz botata hitz eman nion nik ere, berak bezala, ...
Lagun batzuk yogurrak baino lehenago iraungitzen dira. Eta Bifidusek baino zapore eskasagoa dute. Badira parrandak irauten duten lagunak. Euforia bat, azken txupito bat, argazki bat Instagramerako. Badira txiki-txikitako lagunak, ikastolakoak, etxe aurreko parkeko txirristretan ezagutuak, ...
Kultura eta hizkuntza arrotzak indarrez ezarri zizkiguten, guk geure hizkuntza propioa arbuiatu eta gutxiesteraino. Eta horrelaxe gaude: Debeku eta zigorrez hilzorira eraman duten hizkuntza bat eta kultura bat hauspotu nahian. Iparraldeko lagunak ulertzen ez ditugula. ...
Zein argazki daukazu zuk whatssapeko profilean? Zu ageri zara edo zure seme-alabak dituzu jarrita? Edo balkoiko tomate landareari ateratako argazkia daukazu jarria akaso? Nago gutxitan jartzen ditugulakoan geure buruen argazkiak profiletan. Beti argazki hobea ateratzeko ...
Ederra da joaldunek esnatzea, txistulari eta dultzaineroek hartzea kaleak, apargatak estuegi lotu dituzula konturatzea lehen fandangoa dantzatzerako. Ederra da hori dena bai. Baina horretan geratzen da guztia. Zarauzko Euskal Jaietan ez dago aldarririk, ez dago ...
Ikusi duzue inoiz zuen aita biluzik? Ama, bai? Zuen lagunak kiroldegitik kanpo? Auskalo noiztik kendu ezinik gabiltzan burka bat daramagu jantzita guk ere. Eliza handiegiek zelatatzen dituzte gure bekatuak. (H)amen. Akaso, horregatik ibiliko gara gehienak ...
Eguerdi batean malekoitik Nafarroa kalera, Lizardi kalean barrena. [youtube]https://youtu.be/mdhz_EhLazg[/youtube]
3 urtetan 12 milioi euroko zorra egin omen zion Aperribayk Gipuzkoako Ogasunari. Garai berberean 3.1 milioi euro jaso zituen Eusko Jaurlaritzatik Aperribayren Sapa-Placencia arma fabrikak. Orain iruzurgile eta armagile baten lehendakaritzapean dagoen futbol taldeari 4 ...