Gure burkak
Ikusi duzue inoiz zuen aita biluzik? Ama, bai? Zuen lagunak kiroldegitik kanpo? Auskalo noiztik kendu ezinik gabiltzan burka bat daramagu jantzita guk ere. Eliza handiegiek zelatatzen dituzte gure bekatuak. (H)amen. Akaso, horregatik ibiliko gara gehienak toailari heldu ezinik ekilibristarena eginez hondartzan, bainujantziak erantzi eta kantzontziloak janzten. Horregatik sentitzen naiz arraro etxean biluzik egiten dudanean sukaldean edo ...
Read MoreHilko banaiz
Begiak itxita eraman izan banindute ez nukeen jakingo Banco Guipuzcoanon, Diputazioaren bulegoren batean edo Gazteleku batean nengoen. Asmatzen hasita ez nukeen Bilbon nengoenik ere antzemango. Bilbon baitago. Egongo ez balitz bezala. Disimuloan. Lotsagabeegia baita heriotza agerian eramateko. Ez, ez nukeen asmatuko beilategi edo tanatorio batean nengoenik. Ez balitz jendea ikusi nuelako bere baitara malkotan bildua, inoiz eta inon baino ...
Read MoreEtxean
(Jatorriz, Etzi.pm webgunean argitaratua) Etxean hil zen ama. Bere betiko ohean. Familian. Gordina izan zen agurra baina geurea, geure-geurea dena. Bizitza hutsa. Heriotzan ere. Tanatorioko langileak etorri ziren arte. Artean gorpua epel, objektu baten gisara eraman zuten eta ezarri denek ikus zezaten beilategian kristalaz bestaldera, beneratu beharreko trofeoa nola. Jende zaratatsuegiaren aurrean. Intimitaterik gabe. Etxean jaio zen orain ...
Read MoreBularrak
Seme jaio berriak bereganatu ditu nire bikotekidearen bularrak. Ederrenean daudenean. Beretzat kentzen ditu amak bularretakoak. Beretzat sortzen irribarrerik samurrenak desorduetan. Orain arte ez nuen pentsatuko semeari inbidiarik izango nionik. Ume jaio berri bat besoetan izatearen edertasunak berekin dakartza berrogeialdi emozional eta fisikoak. Esaidazue. Nork aldatuko dizkigu pardelak guri? Prepartoa bezain kuidado handiz eraman ...
Read MoreAltza eskua zuk ere Jon Sarasuak blog bat behar duela pentsatzen baduzu
Blog bat behar du Sarasuak. Eta Sarasuaren blog bat behar dugu guk. Denbora batera liburuak argitaratzen ibili beharrean. Blogarekin unean bertan interaktuatzeko aukera izango genuke. Egunero genuke zer pentsatua. Zer hobetua. Zer galdetua. Eta ez bidaiatzen duenean bakarrik. Ez liburu bat argitaratu eta herrira bisitan etortzen denean bakarrik. Bere azken liburua post laburrez dago osatua. 5 herrialdetako gogoetez. Sarasua irakurtzea ...
Read MoreGaur berriro saiatuko naiz irakasle ona izaten
Hari narratibo batek lotzen gaitu bizitzara. Norberak erabakitzen du narratzailea kanpoko norbait izango den edo norbera. Bakoitzak erabakitzen du kontatuko duena edo zaiona Historia izango den, edo istorioa: beltza, tragikomikoa, esperimentala… Bizitza narrazioa da. Horregatik engantxatzen nau bizitzak. Badakidalako eta ez dakidalako zer datorren. Horregatik, nik, irakasle naizen honek ikasgai bat planifikatzerakoan ere gidoi bat ...
Read MoreBizikleta urdinak
Zarauzko Ikastolak 50 urte aurten beteko dituela-eta oroitzapen libururako idatzitakoa Ikastola Imanol Benito da. Imanol Benito eta nire bizikleta zahar eta urdin hura. Esprint gehienak galtzen nituen berarekin. Baina maite nuen. Bizikletaz kabitu ezinik egoten zen ikastolako garaje hura bezala. Eta munizipal tripa handia Mitxelena kalean, Ikastolako umeen bizikleta desfilea erregulatu ezinik. Maite nuen munizipal hura ere. Oraingo ...
Read MoreIzarrak hondarretan
Euskararen alde egin nahi duten ikasle asko daude. Gazteak dira. 12 eta 16 urte bitartekoak gurean . Prest daude euren borondatez goizetan eskolara ordubete lehenago etortzeko formakuntza saioetara, animatuta daude euskararen alde zer egin dezaketen hausnartzeko, ikaragarria da euren gogoa elkartzeko eta ekiteko. Nahi dute. Bizi nahi dute. Euskaraz. Inpresioa dut ematen dizkiegula gauza guztiak emanegi. Eurenetik atera daitekeenean asko....
Read MoreEtxepare RAP. Azken emanaldiak
Badoa Etxepare. Orain bi urte inguru hasi nintzen kantuak Argian aurkezten. Orain urte eta erdi inguru jendaurreko emanaldiak egiten. Eta heldu da agurraren ordua. Agurrarena edo gero artearena. Aurkeztu nituen kantuek eta jendaurrekoek berea eman dutelako. Baina denborarekin kantu gehiago sortuko ditudala sinetsita. Oso gustura aritu naiz jendaurrean. Eta oholtzara ni bakarrik igotzen banintzen ere, dozenaka dira alboan izan ditudanak. ...
Read MoreLanik gabe ezin bizi
Halaxe izena du udan irakurri dudan liburu batek: Lanik gabe ezin bizi (Bizente Barandiaran, Auspoa). “Amalau urtera arte eskolan, egunean lau edo bost ordu. Beste orduak lanerako: ardi zai, bestela atxurrean, lurrean girorik ez bazan basora… Aste egunean etzegoan barkaziorik“. Halaxe hasi beharko dugu guk ere: barkaziorik gabe, irailaren 1arekin batera. Ardi zai ez baina bai ikasle zain, atxurrean ez baina bai ...
Read More