Kategoria: 27zapata

Olentzero, maitea

0

Ez dizut eskatuko ezer Olentzero, ez bada, ez bada… nire buruarekin gehiago egoteko denbora. Ez dizut eskatuko, ez bada, askatzea, goizean jaiki orduko, mugikorreko aplikazio guztiak errepasatzeko ohitura inozotik. Eta gosaltzean, gosaltzean bakarrik pentsatzea. Ez beste ezertan. Entretenitu gabe periodiko, […]

Irakurri

Komunera joan al naiteke?

5

(Hik Hasi aldizkaritik eskatuta idatzia) Andereño, komunera joan al naiteke galdetu nion. Paretean geneukan itsatsia esaldia: Komunera joan al naiteke? Balindaren garaiak ziren eta errotik moztu behar zen ohitura. Balinda komunera joan galdetzen zuena larriarekin geratzen zen! Izorrai! Nik berak […]

Irakurri

Plazerez dekoratutako Faktoria

0

(udako azken kolaborazioa) Despedidia Agur andereak! Agur jaunak! Agur Euskal Herriko azenario eta erremolatxa guztiak. Ni banoa. Imanol badoa. 27zapata badoa. Uztailean oporrak hartu nituen eskolatik eta udako oporretan irratian aritu naiz zuenean, irakasle asko udan ere gelditu gabe aritzen […]

Irakurri

Esaidazu hitz bat eta sendatuko zaitut!

0

Gure herriak eta gure bizi ohiturak asko aldatu dira azken urteetan. Edo hala iruditzen zait niri behintzat. Akaso ni naiz aldatzen ari dena. Hori ere izango da. Baina ez didazue ukatuko gure herriak ere asko aldatu direla egin zizkigutenetik rotondak, […]

Irakurri

Hitz bi fotosintesiaz

0

Herri guztiek, edo ia guztiek dute bertso eskolaren bat. Baina bertso eskola gutxik izango dute herri bat.   Guk bagenuen, guk bagenuen Macondo bat Macondo txiki bat ikastolan geure neurrira egina errimez eraikia argudioz dekoratua. Bagenuen Macondo txiki eta kantari […]

Irakurri

Bizitza dut anuntzio

2

Euskal Herrian badira bizitzeko toki ederrak. Baztan inguruan, esaterako, badira baserri eta errekaondo eder-ederrak. Euskal kostalde osoa itsasoaren oinetara makurtzen da, mendien magalean. Eta Erribera ingurua espektakulua da udazken koloretan. Bai, herrialde guztietan toki onak badira, baina bihotzak dio: Zoaz […]

Irakurri

A casa

0

Lanzaroten nengoen. Aste santutan. Bakarrik joan nintzen dena plurala zen leku batera. Dena zegoen mukuru. TabernakHotelakHondartzak. Egun batean Saramagoren etxea bisitatzera joan nintzen. Ilara eta jendetza espero nituen. Esan dut. Lanzaroten dena baitzen plurala. Baina ez. Ni izan nintzen goiz […]

Irakurri

Lana panolien kontua da

3

Artzek badu poema bat engranaje baten formakoa. Poemako hitzek engranaje baten irudia osatzen dute. Irudia eta musika. Lana ta lana ta lana ta lana ta lana ta lana ta lana ta lana ta lana ta lana…. ta gizona. Ta lana […]

Irakurri

Zu normaletakoa zinen jakin gabe

0

Subnormaletako frontoia deitzen zenion zu normaletakoa zinen jakin gabe. Batzuk pasa beti egiten dira 4tik 4 aterata ere. Aspaldian, zure oinetan egiten dute zurrut granoz eta mobilez ekipatutako gaztetxoek eta spray poteekin kolokatzen dira zure pareten kontra okaka.   Horrela […]

Irakurri

Hurrengo geltokia…

0

Maite ditut autobus geltokietako kafetegiak. Sagar tartak zerbitzatzen dituztenak batez ere. Erakargarriak zaizkit oso motxila alboan, te kikara lagun, libururen bat irakurtzen ari diren neskak. Berdin du Kindlearekin ari badira ere. Amaiera zoriontsuko bidaiak datozkit gogora. Ez dakidalako zein liburu […]

Irakurri

Euskara irakasle baten hamar manamenduak

5

  Irribarrez sartuko zara klasera, eta-batez-ere-batez-ere, atera. Ez duzu klase aspergarri bat (inoiz) emango. Klase aspegarri bat = klase txar bat. Zoriontsu izaten euskarak lagundu zaituela adieraziko duzu. Ez arbelean. Aurpegian baizik. Ez duzu gramatikarik emango. Eta ematen duzuna, erabiliko […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA